×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Manuela va de fiesta: goi-mailako jantzigintza babes-mantalak egiteko egokitua

GZT_Plantilla_Campana_Casos_exito_blog_CAS
Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

COVID-19ak eragindako osasun-larrialdiak oso une gogorrak utzi dizkigu, baina konpentsatu egiten dira egunero #JarraitzekoBerritzen duten ekintzaileen elkartasun-adierazpenekin.

Ekimen horiek garatzen dituzten pertsona guztiek bi ezaugarri dituzte: egoerara egokitzeko gaitasuna eta elkartasunezko espiritua.

Manuela va de fiesta buru-belarri osasun-arloko profesionalekin

Ezaugarri horiek eraman zuten Elma Francés, Zaragozan jaio baina maitasunagatik Donostiara etorri zen emakume gaztea, bere jarduera berritu eta bere harri-koskorra ekartzera pandemiari aurre egiteko.

Gazte ekintzaile hori Manuela va de fiesta moda-etxearen sortzailea eta sormen-zuzendaria da. Emaztegaientzako, jaietarako eta goi-mailako jantzigintzan espezializatutako marka hedatzen hasita zegoela harrapatu zuen osasun-krisialdiak; pasarelaz, zine-jaialdiz eta nazioarteko ekitaldiz betetako curriculuma zuen.

Pandemiak eta alarma-egoerak behartuta, jarduera eten egin behar izan zuen. Halere, bi erabaki hartu zituen Elmak:

«Alarma-egoera aldarrikatu aurreko egunetan, gure instalazio guztiak desinfektatzen eta higieneari lotutako aparteko neurriak hartzen hasi ginen», azaldu du. Helburua zen «jantzigintza-lantegiari eskainitako negozio-atala irekita mantentzea, egiteko zegoen lana ahalik eta gehien aurreratzeko».

Baina, gainera, ordura arte protagonismorik izan gabeko zerbait erantsi zuen bere zereginen artean: elkartasuna.

Osasun-langileentzako babes-mantalak egiten

Manuela va de fiestako taldeak bere laneko azpiegitura baliatu nahi izan zuen osasun-langileentzako babes-ekipamenduen urritasunari aurre egiteko, batez ere pandemiaren lehen egunetan.

Hala, emaztegaientzako eztei-jantziak, prêt-à-porter bildumak eta goi-mailako jantzigintzako soinekoak egiteko patroi esklusiboak kendu eta, haien ordez, aurrealde eta mahuka plastifikatua zuten banakako babes-mantalak egiten hasi ziren osasun-langileentzat. Hain zuzen ere, Gipuzkoako hirugarren adinekoen egoitzetako nagusiak zaintzen eta artatzen dituzten langileentzat.

Lasaitasuna adierazi eta «indarberrituta» itzuli

Orain, Manuela va de fiesta ez da ekitaldietarako modaren adierazgarri bat bakarrik, elkartasunaren erakusgarri bat ere bada. Sustatzailea, bere esperientziaren bidez, eredugarri bihurtu da moda-sektoreko beste ekintzaile batzuentzat. Haren hitzetan, lasaitasuna da hedatu beharreko mezua, batik bat ezkontza atzeratu behar izan duten emaztegaiei. Izan ere, sektoreak prest dauka dena «ateak berriz ere irekitzeko, indarberrituta eta ilusio handiarekin».

Berritzea: onlineko denda berri bat eta osagarri-lerro bat

Orain, «normaltasun berria» deritzon egoerara itzultzen garen bitartean, bere negozioa prestatzen ari da Elma, etapa horri aurre egiteko. Helburu horrekin, Manuela va de fiestak prest du onlineko denda esklusiboa, alarma-egoera bukatzen denean abian hasteko. Bestalde, beste negozio-lerro bat ere izango du, ohiko jarduera baino xumeagoa eta osagarria: «Neguko kanpainari begira, slow-fashion osagarri txikien eta jantzien lerroa ari gara prestatzen, edonoiz janzteko eta estreinatzeko modukoa, ekitaldi berezi baten zain egon gabe. Jaietakoa ez den linea sendotuko dugu, udaberriko hilabeteetako ekitaldien murrizketa konpentsatzeko», azaldu du.

Post gehiago irakurri.

Apirila 19, 2024
Negozio berri bat martxan jartzeko zailena ez da sortu nahi denaren ideia izatea, lurrera jaistea baizik, eta zure buruan dagoen ideia hori bideragarria eta errentagarria den benetako negozio bihur daitekeen aztertzea. Kasu hauetan oso erabilgarria gerta dakizukeen tresna bat Canvas Negozio Eredua da (Business Model Canvas); izan ere, paper-orri bakar batean ikus ditzakezu ekiteko orduan...
Apirila 12, 2024
Negozio-plan on bat da gure enpresak arrakasta lortzeko lehen urratsa. GAZTENPRESA: Zertarako esango zenuke dela garrantzitsua negozio-plan bat? AMAIA MAZÓN: Ideia gauzatzen hasten zarenean, beharrezkoa da jakitea ea horretarako lokal bat behar duzun, bazkideak beharko dituzun, hornitzaileak beharko dituzun, toki batean edo bestean kokatuko zaren etab. Gai izan behar zara, baita ere, ideia hori zure...
Martxoa 4, 2024
Digitalizazioa da negozio askoren konpondu gabeko arazoa. Horregatik, gaur Cristina Terán kazetari eta marketin digitaleko aholkularia dugu.   Gaztenpresa: Ekiten duzunean, badirudi dena jakin behar duzula. Eta askotan, tresna teknologikoekin (sare sozialak, internet, etab.) identifikatu naiteke edo ongi eta eroso senti naiteke. Baina izerdi hotzak ematen dizkidate kontabilitatearekin, finantzekin eta abarrekin lotutako beste gai batzuekin....
Otsaila 8, 2024
GAZTENPRESA: Inma, lehen, mikroetatik kanpo, ekitea gauza hutsala ez dela jakitea garrantzitsua dela komentatzen ari ginen. Eta oso interesgarria iruditzen zaidan konparazio bat egiten zenuen. Kontatuko diguzu? INMA RAMOS: Guk 30 urte daramatzagu ekiten duten pertsonekin lanean. Eta askotan, pertsonak ekiten duenean, egiten duen lehen aldia da. Beraz, gelditu gabe korrika egiten ari naizen esprint...
Urtarrila 15, 2024
Simon Zineckek zioen ekintzailetza ez dela lasterketa bat, inoiz amaitzen ez den bidaia baizik. Bidaia honetan, motxila tresna askorekin beteta eraman behar dugu, eta funtsezko tresna bat finantza-osasuna da. Iñaki Ruiz de Balugerarekin hasiko dugu solasaldi sorta. Bere ibilbide profesionala enpresei eta ekintzaileei helburu hori lortzeko aholkuak ematen eman du. GAZTENPRESA: Badirudi ekintzaileek denetik jakin...
Abendua 13, 2023
Patxi Vizcainorekinhitz egin dugu. Imanol Lecuona eta Iñigo Graciarekin batera, Vaprest enpresa gipuzkoarra jarri dute martxan. Enpresa horrek mota guztietako sektoreetarako presiozko aparatuak instalatu, konpondu eta mantentzen ditu: altzairutegiak, galdategiak, elikagai-fabrikak, ospitaleak, garbitegiak, etab. Nola erabaki zenuten Imanolek, Iñigok eta zuk ekitea? Gure ekintzailetza beharretik dator. Argi eta garbi. Hirurok lurrunezko galdarak eta fluido termikoak...