×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Irene Rodríguez, Iddtek enpresaren sortzailea: “Mentorea naiz Gaztenpresan gaur egun ekintzailetzan sartzen diren pertsonekin nire ibilbide profesionalean ikasi dudana partekatzeko”.

Iddtek Irene Rodriguez
Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

2004an hasi zuen bere harremana Gaztenpresarekin Irene Rodríguez ekintzaileak, bere kontura delineatzaile gisa lan egiten hasteko pausoa eman zuenean. Baina harremana ez zen hor bukatu. 2016an, goi-kualifikazioko langile teknikoen outsourcinga bere jardueraren ardatz gisa hartzea erabaki zuen Iddtekek, bere zerbitzuak zabalduz, eta, berriro ere, Gaztenpresan oinarritu zen aldaketa horri aurre egiteko. Eta, orain, mentore gisa parte hartzen du Irene Rodriguezek gure mentoring programan. Guztia azalduko digu elkarrizketa honetan.

Esaguzu nola sortu zen zure negozio propioa jartzeko ideia.

2002an besteren konturako nire enplegua utzi nuen eta beharrezko prestakuntza jasotzen hasi nintzen delineatzaile bihurtu eta nire kontura lanean hasteko asmoarekin. Horixe egin nuen eta 2004an ekin nion nire ekintzaile-bideari.

Orduan hasi zen zure harremana Gaztenpresarekin?

Hala da. Gogoan dut oraindik ikasten ari nintzela enpresak sortzeko zuen doako ikastaroari buruzko iragarkia ikusi nuen eguna, eta zera pentsatu nuen: “Horixe da, hain zuzen ere, behar dudana”. Eta, hortaz, ilusioz gainezka apuntatu nintzen eta esperientzia ezin hobea izan zen. Asko ikasi nuen ekintzailetzari buruz eta, gainera, Lorena ezagutu nuen, negozio-plana egiten eta une horretan lortu nitzakeen dirulaguntzak kudeatzen lagundu zidan aholkularia, hain zuzen ere.

Nola igaro zinen zure delineatzaile-jardueran oinarritutako negozio batetik outsourcingera dedikatzen den enpresa baten buru izatera?

Hasieran, bakarrik lan egiten nuen, autonomo gisa, beste enpresa batzuentzako diseinuak eta planoak egiten, baina berehala, 2005ean, lehenengo pertsona kontratatu nuen. Orduan bezeroak zera eskatu zidan, pertsona hori lana egiteko bere instalazioetara hurbildu zedila. Joera hori errepikatu egin zen denborak aurrera egin ahala. Hau da, profesionalak kontratatzen jarraitu nuen, eta hirugarrenentzako proiektuak egiteko nire bulego teknikoa banuen ere, bezero gehienek beren proiektuaren pertsona arduraduna beren enpresara hurbildu eta diseinua egiteko behar zuen denboran bertan lan egin zezala eskatzen ziguten.

Zenbait urtez eutsi genion jarduera mix horri 2016an merkatua guri benetan eskatzen ari zitzaiguna outsourcinga ardatz gisa hartzea eta eskaintzen genuen zerbitzua zabaltzea zela argi ikusi genuen arte. Gainera, benetan trebeak ginen proiektu bakoitzerako eta bezero bakoitzerako pertsona egokia aurkitzen eta, hori horrela, orain dela ia 8 urte, enpresentzako goi-kualifikazioko langile teknikoen outsourcinga ardatz gisa hartzea erabaki genuen, eta ez bakarrik diseinu-ingeniaritzako departamentuei dagokienez, baita kalkuluei, kalitateari, produkzioari, elektrizitateari, elektronikari, eta abarri, dagokienez ere. Orain hori da gure jarduera nagusia, baina ez bakarra. Goi-kualifikazioko langileak hautatzeko prozesuak ere egiten ditugu. Sinergia erabatekoa da, prozesua antzekoa baita, eta horrela zerbitzu global bat eman diezaiekegu erakundeei.

Bilakaera horretan, Gaztenpresan oinarritu zineten berriz ere?

Bai. Inflexio-puntu hain indartsua zen negozioaren bilakaeran ezen enpresa bat zerotik hasita antolatzea bezala bizi izan nuen eta Gaztenpresak 2004an horrenbeste lagundu zidanez orain ere egin zezakeela pentsatu nuen. Eta horrela, 2016an, Lorenarekin jarri nintzen harremanetan eta, berriz ere, laguntza eta aholkularitza eman zidan etapa berri hori martxan jartzeko, Patxi Lopezekin batera.

Harremanetan zaude oraindik ere Gaztenpresarekin?

Jakina. Gaztenpresa erreferentzia bat da niretzat, beharrezkoa bazait betiere hor izango dudan erreferentzia. Gainera, orain, urte askoan zuen laguntza jaso izan ondoren, emateko unea iritsi dela uste dut, eta mentore gisa ari naiz parte hartzen zuen mentoring programan, Youth Business Spain fundazioak abalatutakoa.

Bikain! Eta zer ekarpen espero duzu egitea mentore gisa?

Apaltasun handienarekin egiten diot aurre erronka honi, baina betiere jakinda urte hauetan guztietan, apurka-apurka izan bada ere, gauza asko ikasi ditudala gaur egun ekintzailetzan sartzen diren pertsonentzat baliagarriak izan daitezkeenak. Bestalde, ia 20 urteko nire ibilbide profesionalean, besterik gabe lagundu didan jende asko aurkitu dut, modu altruistan lagundu didan jendea, dela zerbait egiten irakatsi didatelako, dela norbait aurkeztu didatelako, edo dena delakoarengatik. Eta uste dut bizitzan konpentsatu egin behar dela, eta orain niri dagokit urte hauetan guztietan ikasi dudana ematea eta partekatzea.

 

Eskerrik asko, Irene, zure historia eta zure enpresarena gurekin partekatzeagatik! Eta Iddteki buruz gehiago jakin nahi duzuenentzat, hemen dituzue harremanetarako datuak:

Iddtek

Idorsolo kalea, 15, 1.a, 10. dpt 48160 Derio (Bizkaia)

Tel. 944544341. E-mail: contacto@iddtek.com

LinkedIn: @iddtek

Post gehiago irakurri.

Apirila 19, 2024
Negozio berri bat martxan jartzeko zailena ez da sortu nahi denaren ideia izatea, lurrera jaistea baizik, eta zure buruan dagoen ideia hori bideragarria eta errentagarria den benetako negozio bihur daitekeen aztertzea. Kasu hauetan oso erabilgarria gerta dakizukeen tresna bat Canvas Negozio Eredua da (Business Model Canvas); izan ere, paper-orri bakar batean ikus ditzakezu ekiteko orduan...
Apirila 12, 2024
Negozio-plan on bat da gure enpresak arrakasta lortzeko lehen urratsa. GAZTENPRESA: Zertarako esango zenuke dela garrantzitsua negozio-plan bat? AMAIA MAZÓN: Ideia gauzatzen hasten zarenean, beharrezkoa da jakitea ea horretarako lokal bat behar duzun, bazkideak beharko dituzun, hornitzaileak beharko dituzun, toki batean edo bestean kokatuko zaren etab. Gai izan behar zara, baita ere, ideia hori zure...
Martxoa 4, 2024
Digitalizazioa da negozio askoren konpondu gabeko arazoa. Horregatik, gaur Cristina Terán kazetari eta marketin digitaleko aholkularia dugu.   Gaztenpresa: Ekiten duzunean, badirudi dena jakin behar duzula. Eta askotan, tresna teknologikoekin (sare sozialak, internet, etab.) identifikatu naiteke edo ongi eta eroso senti naiteke. Baina izerdi hotzak ematen dizkidate kontabilitatearekin, finantzekin eta abarrekin lotutako beste gai batzuekin....
Otsaila 8, 2024
GAZTENPRESA: Inma, lehen, mikroetatik kanpo, ekitea gauza hutsala ez dela jakitea garrantzitsua dela komentatzen ari ginen. Eta oso interesgarria iruditzen zaidan konparazio bat egiten zenuen. Kontatuko diguzu? INMA RAMOS: Guk 30 urte daramatzagu ekiten duten pertsonekin lanean. Eta askotan, pertsonak ekiten duenean, egiten duen lehen aldia da. Beraz, gelditu gabe korrika egiten ari naizen esprint...
Urtarrila 15, 2024
Simon Zineckek zioen ekintzailetza ez dela lasterketa bat, inoiz amaitzen ez den bidaia baizik. Bidaia honetan, motxila tresna askorekin beteta eraman behar dugu, eta funtsezko tresna bat finantza-osasuna da. Iñaki Ruiz de Balugerarekin hasiko dugu solasaldi sorta. Bere ibilbide profesionala enpresei eta ekintzaileei helburu hori lortzeko aholkuak ematen eman du. GAZTENPRESA: Badirudi ekintzaileek denetik jakin...
Abendua 13, 2023
Patxi Vizcainorekinhitz egin dugu. Imanol Lecuona eta Iñigo Graciarekin batera, Vaprest enpresa gipuzkoarra jarri dute martxan. Enpresa horrek mota guztietako sektoreetarako presiozko aparatuak instalatu, konpondu eta mantentzen ditu: altzairutegiak, galdategiak, elikagai-fabrikak, ospitaleak, garbitegiak, etab. Nola erabaki zenuten Imanolek, Iñigok eta zuk ekitea? Gure ekintzailetza beharretik dator. Argi eta garbi. Hirurok lurrunezko galdarak eta fluido termikoak...