×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Factoringa: zure fakturak berehala eta arriskurik gabe kobratzeko tresna

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Likideziarik eza da gaur egun enpresen arazo nagusietako bat. Askotan, berankortasuna da gabezia horren eragilea, hau da, bezeroengandik jaso beharreko kobrantzak atzeratzea, baita haien kaudimengabezia ere, krisialdi ekonomikoaren urterik txarrenetatik datorkiena.

Hona hemen arazo hori islatzen duen datua: urteko lehen 10 hiletan, enpresen kaudimengabeziak eragindako konkurtso-prozesuen kopuruak % 2 egin du gora, eta 3.749 izan dira guztira. Horregatik, ez da harritzekoa enpresa asko, batez ere ETEak, kezkati egotea beren kreditu komertzialak kobratuko ote dituzten.

Ziurgabetasun hori konpontzeko sortu zen factoringa. Oso finantzaketa-tresna erabilgarria da berehalako likidezia behar duten enpresentzat, komisio baten trukean kobratzeko dituzten kreditu komertzialekin ustekaberik izan ez dezaten.

Factoringean hiru protagonista daude: lehenak, enpresak, kreditu komertziala sortu eta factoring-zerbitzua kontratatzen du; bigarrenak, bezeroak, kreditu komertziala zor dio enpresari; eta hirugarrenak, finantza-erakundeak, eragiketa burutzen du.

Ohiko factoring-zerbitzuan, gure enpresak  finantza-erakundeari lagatzen dizkio bezeroei emandako epe laburrerako kreditu komertzialak, hau da, kobratzeko dituen fakturak. Lagapen horren trukean, finantza-erakundeak faktura horien zenbatekoa aurreratzen digu automatikoki, interes eta komisioei dagokien ehuneko bat kenduta. Horrela, gure enpresak kobratzeko dituen fakturen zenbatekoa berehala jasotzea bermatzen du, eta finantza-erakundea arduratzen da horiek kobratzeaz, komisio baten trukean.

Baina berehalako likidezia lortzea ez da abantaila bakarra. Tresna horrek kontabilizatutako fakturen kontrola hobetzeko eta, errekurtsorik gabeko factoringaren kasuan,  kaudimengabezia-arriskua baztertzeko aukera ematen die enpresei. Horrela, eman diogun zerbitzua ordaintzeko dirurik ez badu bezeroak, finantza-erakundeak hartuko du ez-ordaintzea bere gain eta kudeatuko du.

Gainera, enpresaren zirkulatzailea hobetzen du, faktorizatutako bezeroen partidak balantzetik ken daitezkeelako.

Beraz, factoringari esker, gure zereginean lasai jardun dezakegu, kobratzeko ditugun fakturen gestioaz eta hazten jarraitzeko adinako likidezia izango dugun jakiteaz kezkatu gabe.

Factoring-motak

Baina egoera guztiak eta enpresa guztien beharrak ez dira berdinak. Horregatik, bi factoring-mota daude:

  • Errekurtsorik gabeko factoringa. Formula horren bidez, enpresek ez dute batere erantzukizunik hartzen kobratzeko dagoen fakturaren gestioaz. Horrela, zordunak ezin badie aurre egin factoring-eragiketan egin eta onartutako fakturei, finantza-erakundeak bereganatuko ditu galerak, eta dirua berreskuratzen saiatzeko behar diren izapideak jarriko ditu martxan. Labur esanda: erakundeak bereganatzen du zordunaren kaudimengabezia-arriskua.
  • Factoring errekurtsoduna. Kasu horretan, erakundea arduratzen da fakturen zenbatekoa aurreratu eta zordunengandik kobrantza gestionatzeaz. Halere, bezeroak ordaintzen ez badu, finantza-erakundeak ez du zorraren zenbatekoa bere gain hartuko, enpresa hartzekodunak baizik.

Norentzat da tresna hau? Txeke eta transferentzia bidez kobratzen duten sektore pribatuko enpresentzat bereziki egokia da factoringa. Gainera, arriskua kentzen die diru-sarrerak bezero-kopuru mugatu batetik eskuratzen dituzten enpresei. Eta, azkenik, ratio batzuk hobetzen (balantzea, likidezia, kaudimena eta altxortegia) laguntzen die enpresei.

Gogoan izan Laboral Kutxak eskura jartzen dizula zure enpresaren ordainketa eta kobrantzei buruz behar duzun informazio guztia eta Gaztenpresak zure negozioa sendotzen laguntzen dizula.

Post gehiago irakurri.

Abendua 11, 2024
Berrikuntza eta desberdintzea funtsezko zutabeak dira enpresa-eremuan arrakasta izateko, batez ere ingurune globalizatu eta oso lehiakor batean. Enpresa gehienak Interneten daudenez eta teknologia tresna eta erakusleiho gisa erabiltzen dutenez, are garrantzitsuagoa da behar bezala erabiltzen jakitea. Gaur egun, berrikuntza eta desberdintzea funtsezkoak dira jasangarritasuna eta epe luzerako arrakasta bermatzeko. Arlo horietan inbertitzen duten enpresek, nabarmentzea...
Azaroa 11, 2024
Besteren konturako lanaren zurruntasunik ez dagoenez, autonomo gisa bizitza pertsonala eta lan-bizitza bateratzeko erraztasun gehiago dituzula eman dezake, baina itxurazko malgutasun horrek arazoak ere sor diezazkizuke bi alderdiak bereizteko orduan: lana eta atsedena; negozioa eta aisia. Halaber, zure produktibitateari ere eragin diezaioke. Horregatik, komeni da arau batzuk ezartzea zure energia mantendu ahal izateko. Zure nagusia...
Urria 9, 2024
Maite Ibañez de Maeztu Maikalaren buru izan da, Bilboko Deustu auzoan eta Alde Zaharrean erreferente izan den gozotegia.   GAZTENPRESA: Maikala 2015ean abiatu zen proiektua da, ezta?   MAITE IBAÑEZ DE MAEZTU: 2015ean sortu zen, lantegiaren zatia martxan jarri zenean, eta urtebete geroago arte ez zen jarduera abiarazi Plaza Berrian, lehenengo dendarekin. Leioan trebatzea erabaki...
Urria 3, 2024
Normalean “babestuta” terminoa ikusten dugu, bai ekitaldietan, bai edukietan, baina zer esan nahi du zehazki? Babesletza marketin-estrategia bat da, non enpresa batek (babesleak) finantzaketa ematen dion erakunde, ekitaldi, pertsona edo kausa bati (babestuak), elementu horri lotutako marka erakustearen truke. Hau da, bi aldeek etekinak lortzen dituzten merkataritza-harreman bat ezartzen da. Sinergiak sortzeko lankidetza. Teknika horrek...
Iraila 18, 2024
Hiru hankako mahaia. Baina ez edozein. Sendoa, gogorra. Une onak pasatzeko elkartzen zaren horietako bat. Hori Emakumeook dela esan liteke. Hiru emakume ekintzailek sortutako proiektua. Almudena, Bea eta Naiarak.   GAZTENPRESA: Nola ezagutu zenuten elkar eta nola sortu zen Emakumeook? EMAKUMEOOK: Emakumeook gaur hemen ez dagoen hirugarren pertsona batengatik sortu zen, Ambrosa. Hirurak pandemian geunden...
Iraila 3, 2024
Zure negozioak bultzada bat behar du? Azkenaldian zure enpresa gelditu egin dela iruditzen zaizu? Agian, zure estrategia komertziala edo negozio-plana berriz ebaluatzeko garaia da, mailaz igotzeko, zure markaren ikusgarritasuna indartzeko eta zure produktuaren edo zerbitzuaren salmentak handitzeko. Hona hemen zure enpresaren egoera hobetzeko hainbat aholku, bai enpresa berria izan bai denbora luzea finkatuta eman.  ...

2025-02-07 11:41:12