×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Euskadik ateak zabaldu ditu atzerrira joandakoak itzul daitezen

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Euskadiko industria-sektorean, zientzia eta Internetekin lotutako teknologia berriak izugarri ari dira aurrera egiten. Horren ondorioz, Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako enpresak espezializazio-maila handiko eta atzerrira joandako pertsonen profilekin bat datozen enpleguak eta lan-aukerak sortzen hasi dira.

Susperraldi ekonomikoa emaitza onak ematen hasi da, eta Euskadiko industria-sektoreko enpresak —batik bat 4.0 industriara bidean daudenak— balio erantsi handiko know-how delakoa behar duela ohartu dira. Suspertzen ari diren sektoreak (hala nola, Internet of the Things (IoT), Big Data, elkarlaneko robotika, Cloud teknologia eta Machine Learning) enpleguak sortzen ari dira kualifikazio handiko profil profesionalentzat; izan ere, profesional horien behar handia dago Euskadin, baina eskaria txikia da oraindik.

Erakunde publikoek ere bat egiten dute eskari horrekin, ziur baitaude atzerrira joandako profesionalek Euskadiko eta euskal industria-sektoreko lehiakortasuna berma dezaketela, baita puntako sektoreetan ere; besteak beste, aeronautikan, bioteknologian, biomedikuntzan, ingeniaritza aeroespazialean eta ekoberrikuntzan.

Hori dela eta, enpresek, erakundeek eta zentro teknologikoek ahaleginak batu dituzte talentua erakartzeko kanpainetan. Kanpaina horietako bat LANdhome programa da. 200.000 euroko aurrekontua du, eta haren helburua da atzerrira joandako profesionalak kontratatzen dituzten euskal enpresei laguntzea, profesional horien urteko soldata gordinaren osagarriaren bidez. Ekimen hori osatzeko, Eusko Jaurlaritzak diru-laguntzen asmo handiko programa bat jarri du martxan, 35 urtez beherako gazteei Euskadira itzultzen laguntzeko, lan-merkatuan sartzeko. Kanpoan lanean 12 hilabetetik gora daramaten pertsonentzat da, eta 1,7 milioi euroko zuzkidura ekonomikoa dauka.

Horrelako kanpainez gain, beste zenbait ekimen abiatu dira, esaterako Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaia Talent programaren bidez sustatu duena. Programa horrek talentua erakarri eta atxiki nahi du, zenbait topaketaren bidez. Adibidez, Munichen egin zuten topaketa horietako bat. Hartan, zenbait enpresak eta erakundek Alemanian bizi diren euskal profesional asko bildu zituzten, ehun baino gehiago, sektore estrategikoen egungo eta etorkizuneko egoeren berri emateko, karrera profesionala Euskadin jarraitzeko aukera azter zezaten, bai sortutako enplegu-eskaintza berrien bitartez, bai euren negozioa martxan jarriz.

Ekintzailetzarako aukera

Ekimen horien helburua talentua erakartzea eta Euskadiko enpresa eta zentro teknologiko nagusietan lanean hastea da, baina sektore horietan ekintzailetzarako eta autoenplegurako aukerak ere badaude. Gehienetan, ETE-ek ez dute horrelako kontratazio garestiak egiteko ahalmenik eta behar adina baliabiderik. Beraz, euren garapena bermatze aldera, beste enpresa batzuen zerbitzuetara jotzen dute.

Esparru horretan, ekintzaileek laguntzak eta finantziazioa lor ditzakete atzerriko denboraldian lortutako ezagutzak Euskadin ezarri ahal izateko, eskari horri konponbideak ematen dizkion negozio berriak martxan jartze aldera. Gaztenpresak hor du zeregin garrantzitsua: ekintzaile horiei enpresa Euskadin martxan jartzeko orientazioa ematea.

Gainera, globalizazioak (teknologia berrien garapenarekin eta erabilerarekin lotua) aukera ematen dio edozein enpresari Europako eta munduko edozein lekutan merkatu-nitxoak aurkitzeko, eta ekintzailetzaren garapenari laguntzeko, etxetik, familiarengandik eta lagunengandik urrun egon gabe.

Gogoan izan Gaztenpresan zure enpresa sortzeko beharrezko pauso guztiak ematen lagunduko dizugula: ideia sortzea, negozio-planak egitea, beharrezko izapide guztiak egitea, finantziazioa lortzea

Post gehiago irakurri.

Abendua 11, 2024
Berrikuntza eta desberdintzea funtsezko zutabeak dira enpresa-eremuan arrakasta izateko, batez ere ingurune globalizatu eta oso lehiakor batean. Enpresa gehienak Interneten daudenez eta teknologia tresna eta erakusleiho gisa erabiltzen dutenez, are garrantzitsuagoa da behar bezala erabiltzen jakitea. Gaur egun, berrikuntza eta desberdintzea funtsezkoak dira jasangarritasuna eta epe luzerako arrakasta bermatzeko. Arlo horietan inbertitzen duten enpresek, nabarmentzea...
Azaroa 11, 2024
Besteren konturako lanaren zurruntasunik ez dagoenez, autonomo gisa bizitza pertsonala eta lan-bizitza bateratzeko erraztasun gehiago dituzula eman dezake, baina itxurazko malgutasun horrek arazoak ere sor diezazkizuke bi alderdiak bereizteko orduan: lana eta atsedena; negozioa eta aisia. Halaber, zure produktibitateari ere eragin diezaioke. Horregatik, komeni da arau batzuk ezartzea zure energia mantendu ahal izateko. Zure nagusia...
Urria 9, 2024
Maite Ibañez de Maeztu Maikalaren buru izan da, Bilboko Deustu auzoan eta Alde Zaharrean erreferente izan den gozotegia.   GAZTENPRESA: Maikala 2015ean abiatu zen proiektua da, ezta?   MAITE IBAÑEZ DE MAEZTU: 2015ean sortu zen, lantegiaren zatia martxan jarri zenean, eta urtebete geroago arte ez zen jarduera abiarazi Plaza Berrian, lehenengo dendarekin. Leioan trebatzea erabaki...
Urria 3, 2024
Normalean “babestuta” terminoa ikusten dugu, bai ekitaldietan, bai edukietan, baina zer esan nahi du zehazki? Babesletza marketin-estrategia bat da, non enpresa batek (babesleak) finantzaketa ematen dion erakunde, ekitaldi, pertsona edo kausa bati (babestuak), elementu horri lotutako marka erakustearen truke. Hau da, bi aldeek etekinak lortzen dituzten merkataritza-harreman bat ezartzen da. Sinergiak sortzeko lankidetza. Teknika horrek...
Iraila 18, 2024
Hiru hankako mahaia. Baina ez edozein. Sendoa, gogorra. Une onak pasatzeko elkartzen zaren horietako bat. Hori Emakumeook dela esan liteke. Hiru emakume ekintzailek sortutako proiektua. Almudena, Bea eta Naiarak.   GAZTENPRESA: Nola ezagutu zenuten elkar eta nola sortu zen Emakumeook? EMAKUMEOOK: Emakumeook gaur hemen ez dagoen hirugarren pertsona batengatik sortu zen, Ambrosa. Hirurak pandemian geunden...
Iraila 3, 2024
Zure negozioak bultzada bat behar du? Azkenaldian zure enpresa gelditu egin dela iruditzen zaizu? Agian, zure estrategia komertziala edo negozio-plana berriz ebaluatzeko garaia da, mailaz igotzeko, zure markaren ikusgarritasuna indartzeko eta zure produktuaren edo zerbitzuaren salmentak handitzeko. Hona hemen zure enpresaren egoera hobetzeko hainbat aholku, bai enpresa berria izan bai denbora luzea finkatuta eman.  ...

2025-02-10 01:40:39