×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Enpresentzako finantzaketa. Zein da gehien komeni zaidana?

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Gaztenpresak, Laboral Kutxaren bidez, hainbat finantzaketa-sistema eskaintzen dizkie enpresei. Zeure negoziorako finantzaketa-sistemarik egokienei buruzko informazioa emango dizugu.

Finantzaketa lortzeko orduan, ekintzaile edo enpresa orok, edozein tamainatakoak direla ere, oreka bilatu behar du bere baliabideen (mozkinak eta bazkideek emandako kapitala) eta besteen baliabideen (hirugarren baliabideak, hala nola finantzaketa-erakunde, bezero eta hornitzaileenak) artean.

Zaila da kanpo-finantzaketa lortzeko sistema egokia aukeratzea; izan ere, beharrezkoa da negozioaren ezaugarrietara edo lortuko den diruari eman nahi zaion erabilerara egokitzea. Horrenbestez, hainbat galderari erantzun behar zaie, finantza-produktu egokia aukeratzeko.

 

 Zeure enpresak behar duen finantzaketa-sistema zein den jakiteko galderak:

  • Zertarako behar dut finantzaketa, iraupen luzeko ondasunak erosteko ala unean-uneko likidezia-beharrei erantzuteko?
  • Badakigu zehatz-mehatz zenbat diru behar dugun ala denbora igaro ahala behar dugun kantitatea aldatu egin daiteke?
  • Zer kostu izango ditu (interesak, komisioak, etab.) maileguz emango didaten diruak?

Egoera bakoitzean zorpetze mota egokia aukeratzeko, oso garrantzitsua da zer finantzatu nahi dugun argi izatea. Izan ere, aktibo finkoetan (materialak edo ez-materialak) inbertitzeko plan bat finantzatu nahi badugu, epe luzeko finantzaketa lortu beharko genuke. Aitzitik, salgaiak erosteko edo altxortegi-desorekak zuzentzeko behar badugu finantzaketa, epe laburreko finantzaketa kontratatu beharko dugu.

Behin finantzaketa-bidea aukeratutakoan, arretaz aztertu behar ditugu zorpetze-eragiketetako aldagaiak. Esaterako, garrantzitsua da finantzaketa-beharrak zehatz-mehatz kuantifikatzea (zenbat diru eskatuko den), aurreikusitako inbertsio guztiari aurre egin ahal izateko edo erabili gabeko kantitatearengatik interesik ez ordaintzeko.

Halaber, eskuratutako baliabideak noizko itzuli ahal izango diren kontuan hartzea ere oinarrizkoa da. Hau da, berankortasuna saihestu behar da, oso garestia eta arriskutsua baita. Bada kontuan izan beharreko beste gauza bat ere: finantzaketaren kostua.

Enpresa baten finantzaketa-eragiketek zenbait kostu dakartzate: interesak, irekitze-komisioak, ez erabiltzeagatiko komisioak, garaiz aurretik kitatzeagatiko komisioak, artekaritza-gastuak etab. Ildo horretan, interesak dira bereziki kontuan hartu beharrekoak, hots, finantza-erakundeak zer preziotan ematen digun dirua. Prezio hori finkoa eta/edo aldakorra izan daiteke:

  • Interes finkoa ez da aldatzen eragiketak dirauen bitartean.
  • Interes aldakorra merkatuaren joeraren arabera aldatzen da, indize ofizialei lotuta baitago. Euriborra da interes horietan erabiliena.

Gaur egun, merkatuak hainbat finantzaketa-formula eskaintzen dizkie enpresei eta profesionalei. Maileguak eta kredituak dira ezagunenak. Finantza-erakundeek oro har eskaintzen dituzten tresnak dira, baina zertan dira desberdinak maileguak eta kredituak? Noiz egin behar da baten alde eta noiz bestearen alde?

Gaztenpresan zure enpresarentzako finantzaketarik interesgarriena erabakitzen lagunduko dizugu. Hitz egingo dugu?

Post gehiago irakurri.

Abendua 11, 2024
Berrikuntza eta desberdintzea funtsezko zutabeak dira enpresa-eremuan arrakasta izateko, batez ere ingurune globalizatu eta oso lehiakor batean. Enpresa gehienak Interneten daudenez eta teknologia tresna eta erakusleiho gisa erabiltzen dutenez, are garrantzitsuagoa da behar bezala erabiltzen jakitea. Gaur egun, berrikuntza eta desberdintzea funtsezkoak dira jasangarritasuna eta epe luzerako arrakasta bermatzeko. Arlo horietan inbertitzen duten enpresek, nabarmentzea...
Azaroa 11, 2024
Besteren konturako lanaren zurruntasunik ez dagoenez, autonomo gisa bizitza pertsonala eta lan-bizitza bateratzeko erraztasun gehiago dituzula eman dezake, baina itxurazko malgutasun horrek arazoak ere sor diezazkizuke bi alderdiak bereizteko orduan: lana eta atsedena; negozioa eta aisia. Halaber, zure produktibitateari ere eragin diezaioke. Horregatik, komeni da arau batzuk ezartzea zure energia mantendu ahal izateko. Zure nagusia...
Urria 9, 2024
Maite Ibañez de Maeztu Maikalaren buru izan da, Bilboko Deustu auzoan eta Alde Zaharrean erreferente izan den gozotegia.   GAZTENPRESA: Maikala 2015ean abiatu zen proiektua da, ezta?   MAITE IBAÑEZ DE MAEZTU: 2015ean sortu zen, lantegiaren zatia martxan jarri zenean, eta urtebete geroago arte ez zen jarduera abiarazi Plaza Berrian, lehenengo dendarekin. Leioan trebatzea erabaki...
Urria 3, 2024
Normalean “babestuta” terminoa ikusten dugu, bai ekitaldietan, bai edukietan, baina zer esan nahi du zehazki? Babesletza marketin-estrategia bat da, non enpresa batek (babesleak) finantzaketa ematen dion erakunde, ekitaldi, pertsona edo kausa bati (babestuak), elementu horri lotutako marka erakustearen truke. Hau da, bi aldeek etekinak lortzen dituzten merkataritza-harreman bat ezartzen da. Sinergiak sortzeko lankidetza. Teknika horrek...
Iraila 18, 2024
Hiru hankako mahaia. Baina ez edozein. Sendoa, gogorra. Une onak pasatzeko elkartzen zaren horietako bat. Hori Emakumeook dela esan liteke. Hiru emakume ekintzailek sortutako proiektua. Almudena, Bea eta Naiarak.   GAZTENPRESA: Nola ezagutu zenuten elkar eta nola sortu zen Emakumeook? EMAKUMEOOK: Emakumeook gaur hemen ez dagoen hirugarren pertsona batengatik sortu zen, Ambrosa. Hirurak pandemian geunden...
Iraila 3, 2024
Zure negozioak bultzada bat behar du? Azkenaldian zure enpresa gelditu egin dela iruditzen zaizu? Agian, zure estrategia komertziala edo negozio-plana berriz ebaluatzeko garaia da, mailaz igotzeko, zure markaren ikusgarritasuna indartzeko eta zure produktuaren edo zerbitzuaren salmentak handitzeko. Hona hemen zure enpresaren egoera hobetzeko hainbat aholku, bai enpresa berria izan bai denbora luzea finkatuta eman.  ...

2025-02-10 01:05:36