×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Ekintzaileetzat gomendatutako 4 liburu

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Ekitea pentsatzen ari bazara, Gaztenpresan laguntza eskain diezazukegu. Doako 900 101 143 telefono-zenbakira dei diezagukezu.

Aurreko beste sarrera batean ekintzaileentzako 5 blog gomendatu genituen. Zure negozioa abiaraztea pentsatu baduzu ezagutuko dituzu seguruenik, eta sarea arakatuko zenuen ahalik eta informazio gehien bilatzeko helburuarekin. Gaur blogosferatik harantzago joango gara eta ekintzaile gisa eman beharreko lehen urratsetan lagungarriak izango zaizkizun 4 liburu aurkeztuko dizkizugu. Paperean eta liburu elektronikorako formatuan lor ditzakezu eta, beraz, ezin izango duzu esan leku asko hartzen dutela.

 

  1. Generación de modelos de negocio. Alexander Osterwalder eta Yves Pigneur

Nahitaez irakurri beharreko liburua da, eta ez jorratzen dituen edukiengatik bakarrik, baita liburua bera arrakasta handiko negozio-eredu bat izan zelako ere. Egileek esperientzia handiko 470 profesionalen laguntza lortu zuten. Gainera, profesional horiek ordaindu egin zuten liburuan parte hartzeko. Itzulpenak ere elkarlanean egin ziren hein handi batean, argitaletxeari gasturik eragin gabe. Nola lortu zuten? Tira, liburua irakurri behar da! Pasadizo hori alde batera utzita, “Generación de modelos de negocio” liburuan enpresa-berrikuntzarako gida praktiko eta dinamiko bat aurkituko duzu (liburu bisuala da batik bat). Editoreek dioten bezala, oso erabilgarria da “ameslarientzat, ekintzaileentzat, profesionalentzat eta eraginkortasunaren eta etengabeko hobekuntzaren babesleentzat”.

 

  1. Diseñando la propuesta de valor. Alexander Osterwalder, Yves Pigneur, Alan Smith eta Gregory Bernarda

Bai, aurreko egileak berriz ere; zertaz ari diren oso ongi dakiten espezialistak dira, eta oraingoan oso modu bisual eta erakargarrian eman dute informazioa. Liburuaren azpititulua “Cómo crear los productos y servicios que tus clientes están esperando” (Nola sortu zure bezeroek espero dituzten produktuak eta zerbitzuak) da, eta argi eta garbi adierazten digu irakurketa oso praktikoa izango dela. Sarreran dioten moduan, liburua asko gustatuko zaizu balio erreala sortzeko zereginak estutzen bazaitu, bilera antzuekin eta gaizki antolatutako taldeekin etsita sentitzen bazara, huts egin duten proiektu bikain eta ausartetan inplikatu bazara edota ideia on baten porrotak desengainatu bazaitu.

 

  1. El método Lean Startup. Eric Ries

“Lean” metodologia, oro har, programazio-proiektuetan erabiltzen den lan egiteko modu bat da. Metodologia horretan, hainbat funtzionaltasun eraiki behar dira pixkanaka. “Iterazioak” edo lan-mugarriak sortu behar dira eta, horietan, funtzionaltasuna hazi egiten da, sinpleenetik hasi eta azken bertsioraino. Ahalegin txikia eginez Gutxieneko Produktu Bideragarri bat sortzea da oinarrizko ideia eta, hortik abiatuta, premiak zehaztea, bezeroek edo erabiltzaileek emandako erantzunaren arabera, azken produktua lortu arte. Liburuan behar bezala azaltzen da metodologia hori enpresa-ingurunean nola aplikatu behar den, produktuak edo zerbitzuak era arinagoan eta bezeroarekiko hurbiltasun handiagoarekin sortu edo eskaini ahal izateko.

 

  1. El libro negro del emprendendor. Fernando Trías de Bes

2007.urtean argitaratu zen, eta oraindik indarrean dagoen klasiko bat da. Azpititulua “No digas que no te lo advirtieron” (ez esan ohartarazi ez zintuztenik) da, eta oso modu atseginean azaltzen du ekintzaile batek zer egin behar ez duen. Jarduera bat hasteko zereginaren giza alderdia azaltzen du, eta identifikatuta senti gaitezke agertzen dituen egoera askorekin. Hasi aurretik irakurtzeko gomendagarria den liburu bat da. Izan ere, eguneroko lanerako prestatzen gaitu oso modu errealistan eta, beraz, horretarako prest gauden ala ez ikusteko aukera ematen digu. Liburuak balio handia du, beste liburu batzuen aurkakoa egiten duelako; arrakastaren gakoak eman ordez, ikasteko aukera emango diguten porrotaren gakoak agertzen dizkigu.

 

Interesgarriak iruditzen zaizkizu? Beren negozio-ideia abiarazten duten pertsonentzako gomendioren bat duzu?

 

Post gehiago irakurri.

Abendua 11, 2024
Berrikuntza eta desberdintzea funtsezko zutabeak dira enpresa-eremuan arrakasta izateko, batez ere ingurune globalizatu eta oso lehiakor batean. Enpresa gehienak Interneten daudenez eta teknologia tresna eta erakusleiho gisa erabiltzen dutenez, are garrantzitsuagoa da behar bezala erabiltzen jakitea. Gaur egun, berrikuntza eta desberdintzea funtsezkoak dira jasangarritasuna eta epe luzerako arrakasta bermatzeko. Arlo horietan inbertitzen duten enpresek, nabarmentzea...
Azaroa 11, 2024
Besteren konturako lanaren zurruntasunik ez dagoenez, autonomo gisa bizitza pertsonala eta lan-bizitza bateratzeko erraztasun gehiago dituzula eman dezake, baina itxurazko malgutasun horrek arazoak ere sor diezazkizuke bi alderdiak bereizteko orduan: lana eta atsedena; negozioa eta aisia. Halaber, zure produktibitateari ere eragin diezaioke. Horregatik, komeni da arau batzuk ezartzea zure energia mantendu ahal izateko. Zure nagusia...
Urria 9, 2024
Maite Ibañez de Maeztu Maikalaren buru izan da, Bilboko Deustu auzoan eta Alde Zaharrean erreferente izan den gozotegia.   GAZTENPRESA: Maikala 2015ean abiatu zen proiektua da, ezta?   MAITE IBAÑEZ DE MAEZTU: 2015ean sortu zen, lantegiaren zatia martxan jarri zenean, eta urtebete geroago arte ez zen jarduera abiarazi Plaza Berrian, lehenengo dendarekin. Leioan trebatzea erabaki...
Urria 3, 2024
Normalean “babestuta” terminoa ikusten dugu, bai ekitaldietan, bai edukietan, baina zer esan nahi du zehazki? Babesletza marketin-estrategia bat da, non enpresa batek (babesleak) finantzaketa ematen dion erakunde, ekitaldi, pertsona edo kausa bati (babestuak), elementu horri lotutako marka erakustearen truke. Hau da, bi aldeek etekinak lortzen dituzten merkataritza-harreman bat ezartzen da. Sinergiak sortzeko lankidetza. Teknika horrek...
Iraila 18, 2024
Hiru hankako mahaia. Baina ez edozein. Sendoa, gogorra. Une onak pasatzeko elkartzen zaren horietako bat. Hori Emakumeook dela esan liteke. Hiru emakume ekintzailek sortutako proiektua. Almudena, Bea eta Naiarak.   GAZTENPRESA: Nola ezagutu zenuten elkar eta nola sortu zen Emakumeook? EMAKUMEOOK: Emakumeook gaur hemen ez dagoen hirugarren pertsona batengatik sortu zen, Ambrosa. Hirurak pandemian geunden...
Iraila 3, 2024
Zure negozioak bultzada bat behar du? Azkenaldian zure enpresa gelditu egin dela iruditzen zaizu? Agian, zure estrategia komertziala edo negozio-plana berriz ebaluatzeko garaia da, mailaz igotzeko, zure markaren ikusgarritasuna indartzeko eta zure produktuaren edo zerbitzuaren salmentak handitzeko. Hona hemen zure enpresaren egoera hobetzeko hainbat aholku, bai enpresa berria izan bai denbora luzea finkatuta eman.  ...

2025-02-10 02:06:37