×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Ekintzaileak eta finantziazio-bilaketa 2016ko B Venture ekitaldian

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Osasun-arloko aplikazioak, zerbitzu publikoen prototipoak, bizikletak, agentzia digitalak… Mota guztietako ideiak eta ekintzailetza, bete-betean. Hori da, hain zuzen ere, egun hauetan Euskalduna Jauregiko 3. pabiloia bete duten standetan ikusi ahal izan duguna, bi egunetan zehar, Espainia iparraldeko startup enpresentzako inbertsio-fororik garrantzitsuena gauzatu baita bertan: 2016ko B Venture.

Gaztenpresa Fundazioak ere parte hartu nahi izan du ekitaldi horretan,  nola ez. Izan ere,  bertaratutako jendetzaren aldetik sekulako arrakasta izan du, eta finantziazioa eta kapital-bilaketa izan ditu ardatz. Eta Gaztenpresan esateko asko dugu abiapuntuko gai horren inguruan.

4.000 enpresa baino gehiago martxan jartzen lagundu ostean, gure proposamenak hobetzen jarraitu eta aurrerapauso bat eman nahi dugu guganako konfiantza agertzen duten bezeroei eskaintzen diegun laguntzari dagokionez. Horregatik, foroak iraun duen bi egunetan zehar, gure standetik igaro direnei aholkularitza eskaintzeaz gain, ekintzaileen premiak eta kezkak entzun ditugu.

Joan-etorriko komunikazio-prozesu horrek izugarri aberastu du B Venture ekitaldian bizitutako esperientzia, eta hori argi eta garbi ikusi ahal izan da antolakuntzak prestatu dituen eta guk modu aktiboan parte hartu dugun tailerretan. 48 ordu horietan zehar etenik gabe hitz egin dugu lehen urratsak nola eman, erabaki egokiak nola hartu eta ideiak errealitate bihurtzeko beharrezko laguntza nola lortu.

Gainera, startup bakoitzak agertokira igotzeko aukera izan du, bere proiektuak aurkeztera eta bere picht-a egitera –horrela deitzen zaie ekintzaileek balizko inbertitzaileei konbentzitzeko prestatzen dituzten aurkezpenei–. Horri guztiari esker, Bilbon antolatutako hitzordua aukera paregabea izan da networking-a egin eta beren negozioa sustatu nahi izan duten guztientzat.

 

Oscar Muguerza, finantziazioari buruz: “Ez dira alderdi negatiboak ezkutatu behar”

Zentzu horretan, finantziazio-bilaketa izan da, inolako zalantzarik gabe, gai nagusia. Proiektu bat abian jartzeko orduan ondo lotuta utzi behar da dena: negozio-ideia ondo landu, enpresa-plan egokia prestatu, ingurukoen laguntza jaso… mila gauza. Baina, benetan, oso zaila da proiektu bat beharrezko inbertsiorik gabe aurrera ateratzea, batez ere hura nola bilatu ez dakizunean.Oscar Muguerza, Laboral Kutxa.

Horren inguruan, hau da, babes ekonomikoa bilatzean hartzen diren erabaki zuzen eta okerren inguruan, hitz egin zuten mahai-inguru batean. Bertan, Oscar Muguerzak, Laboral Kutxako Enpresen Negozio Garapeneko zuzendariak, hainbat business angels eta ekintzailerekin batera parte hartu zuen, hala nola, Big Sur Venture Partners-en fundatzaile José Miguel Herrerorekin eta VitaminaK edo coches.com enpresen fundatzaile Iñaki Arriolarekin.

Horiek guztiek bat egin zuten proiektu bat aurkezteko orduan gardena izatea oso garrantzitsua dela esatean. Muguerzaren ustez, “akats garrantzitsuenetako bat informazioa ezkutatzea da, KPI negatiboak, adibidez”.  Laboral Kutxako ordezkariaren ustez, arrakasta izateko ezinbestekoa da “arrautza guztiak saski berean ez jartzea eta dibertsifikatzen saiatzea, hori baita arriskuak murrizteko gakoetako bat”.

 

 

 

 

Post gehiago irakurri.

Abendua 11, 2024
Berrikuntza eta desberdintzea funtsezko zutabeak dira enpresa-eremuan arrakasta izateko, batez ere ingurune globalizatu eta oso lehiakor batean. Enpresa gehienak Interneten daudenez eta teknologia tresna eta erakusleiho gisa erabiltzen dutenez, are garrantzitsuagoa da behar bezala erabiltzen jakitea. Gaur egun, berrikuntza eta desberdintzea funtsezkoak dira jasangarritasuna eta epe luzerako arrakasta bermatzeko. Arlo horietan inbertitzen duten enpresek, nabarmentzea...
Azaroa 11, 2024
Besteren konturako lanaren zurruntasunik ez dagoenez, autonomo gisa bizitza pertsonala eta lan-bizitza bateratzeko erraztasun gehiago dituzula eman dezake, baina itxurazko malgutasun horrek arazoak ere sor diezazkizuke bi alderdiak bereizteko orduan: lana eta atsedena; negozioa eta aisia. Halaber, zure produktibitateari ere eragin diezaioke. Horregatik, komeni da arau batzuk ezartzea zure energia mantendu ahal izateko. Zure nagusia...
Urria 9, 2024
Maite Ibañez de Maeztu Maikalaren buru izan da, Bilboko Deustu auzoan eta Alde Zaharrean erreferente izan den gozotegia.   GAZTENPRESA: Maikala 2015ean abiatu zen proiektua da, ezta?   MAITE IBAÑEZ DE MAEZTU: 2015ean sortu zen, lantegiaren zatia martxan jarri zenean, eta urtebete geroago arte ez zen jarduera abiarazi Plaza Berrian, lehenengo dendarekin. Leioan trebatzea erabaki...
Urria 3, 2024
Normalean “babestuta” terminoa ikusten dugu, bai ekitaldietan, bai edukietan, baina zer esan nahi du zehazki? Babesletza marketin-estrategia bat da, non enpresa batek (babesleak) finantzaketa ematen dion erakunde, ekitaldi, pertsona edo kausa bati (babestuak), elementu horri lotutako marka erakustearen truke. Hau da, bi aldeek etekinak lortzen dituzten merkataritza-harreman bat ezartzen da. Sinergiak sortzeko lankidetza. Teknika horrek...
Iraila 18, 2024
Hiru hankako mahaia. Baina ez edozein. Sendoa, gogorra. Une onak pasatzeko elkartzen zaren horietako bat. Hori Emakumeook dela esan liteke. Hiru emakume ekintzailek sortutako proiektua. Almudena, Bea eta Naiarak.   GAZTENPRESA: Nola ezagutu zenuten elkar eta nola sortu zen Emakumeook? EMAKUMEOOK: Emakumeook gaur hemen ez dagoen hirugarren pertsona batengatik sortu zen, Ambrosa. Hirurak pandemian geunden...
Iraila 3, 2024
Zure negozioak bultzada bat behar du? Azkenaldian zure enpresa gelditu egin dela iruditzen zaizu? Agian, zure estrategia komertziala edo negozio-plana berriz ebaluatzeko garaia da, mailaz igotzeko, zure markaren ikusgarritasuna indartzeko eta zure produktuaren edo zerbitzuaren salmentak handitzeko. Hona hemen zure enpresaren egoera hobetzeko hainbat aholku, bai enpresa berria izan bai denbora luzea finkatuta eman.  ...

2025-02-10 02:17:36