ASTELEHEN DIGITALAK | Optimizatu zure Googleko enpresaprofila

2025/02/10 (15:30 – 17:00h) Badu zure negozioak Googleko enpresaprofilik? Zeu zara jabea? Badakizu nola izan eguneratuta? Ikasi zure negoziofitxa kudeatzen, Googleko eta Google Mapseko bilaketetan haren ikusgaitasuna hobetzeko. Erreserbatu plaza
ASTELEHEN DIGITALAK | Zer esan zure negozioaren sare sozialetan. Eraiki zure nortasun digitala posten bidez.

2025/02/17 (15:30 a 17:00h) Zure enpresa ezagutarazteko sare sozialak garrantzitsuak direla uste duzu, baina ez dakizu horietan zer esan? Zalantzak dituzu zure negozioaren balioak eta zure produktu edo zerbitzuen eskaintza kanal horien bidez zabaltzeko moduari buruz? Zehaztu eta planifikatu zure markaren sare sozialetako eduki- estrategia. Erreserbatu plaza
ASTELEHEN DIGITALAK | Nola sortu ikus-entzunezko edukiak zure sare sozialetarako

2025/02/24 (15:30 a 17:00h) Sare sozialek gero eta maila altuagoko ikus-entzunezko edukiak eskatzen dituzte. Ez du edozein argazki edo bideok balio sare sozialetarako. Eduki hauek sortzeko denbora, ekipamendua eta oinarrizko kontzeptu batzuk menperatu behar dira. Tailer honetan ikus-entzunezko edukiak sortzeko jarraibideak emango ditugu, bereziki lana nola antolatu behar den ikasiko dugu. Argazki edo bideo […]
ASTELEHEN DIGITALAK | Canva-rekin ikus-entzunezko materiala sortzea

2025/03/03 (15:30 a 17:00h) Ezagutzen al dituzu Canvak irudiak eta bideoak modu errazean eta diseinuaren ezagutzarik gabe sortzeko dituen funtzionalitateak? Gainera, Canvak hainbat txantiloi eta edizio tresna ditu diseinua negozio bakoitzaren beharren arabera egokitzeko. Ez ezazu webinar hau galdu! Ezagutu nola Canva aliatu bikaina izan daitekeen zure enpresaren marketinerako. Erreserbatu plaza
ASTELEHEN DIGITALAK | AA testuak sortzeko tresnak

2025/03/10 (15:30 a 17:00h) Testuak sortzeko AA tresnak erabiltzen ikasi, denbora eta ahaleginak aurrezteko. Hainbat testu sor daitezke AA tresnekin: zure webgunerako edota sare sozialetarako edukiak, bezeroentzako emailak, ohiko galderei erantzunak, Google-eko iritzien kudeaketa, eta abar. Erreserbatu plaza
ASTELEHEN DIGITALAK | AA irudiak sortzeko eta editatzeko tresnak

2025/03/17 (15:30 a 17:00h) AAarekin irudiak sortzen ikasi! Kalitatezko irudiak sortzeko prompt egokiak idazten ikasiko duzu. Horrez gain, promptak bilatzeko, ateratzeko eta idazteko tresnak erakutsiko dizkizugu. Erreserbatu plaza
ASTELEHEN DIGITALAK | Posta elektroniko bidezko marketin kanpaina eraginkorrak nola egin

2025/03/24 (15:30 a 17:00h) Ba al dakizu posta elektroniko bidezko kanpainak bezeroak fidelizatzeko tresna indartsuak direla? Mailchimp posta elektroniko bidezko marketin-plataforma bat da. Baina beste tresna batzuk existitzen dira: Brevo, MailerLite, Active Campaigning, etab. Zeintzuk dira tresna hauen funtzionalitateak? Zein motatako emailak bidali ditzaket haiekin? Ikas ezazu tresna hauek erabiltzen eta posta elektronikoko marketina zure […]
ASTELEHEN DIGITALAK | Zure webgunea sortzeko funtsezko alderdiak

2025/03/31 (15:30 – 17:00h) • Zer webteknologia daude merkatuan? Zein da interesgarriena zure negozioarentzat? • Zer aukera eskaini behar ditu zure webguneak? Ezagutu zure negozioaren webgunea diseinatzeko edo birdiseinatzeko kontuan izan beharreko alderdiak. Erreserbatu plaza
ASTELEHEN DIGITALAK | Web-analitika: ikasi Google Analyticsen datuak interpretatzen

2025/04/07 (15:30 a 17:00h) Zer kanaletatik datoz zure webgunea bisitatzen duten pertsonak? Zure orrialdeko zer atal interesatzen zaie gehien? Non galtzen dute interesa? Ikasi Googleren analisitresnak zure webguneari buruz eskaintzen dizkizun datuak interpretatzen, zure negoziorako erabakirik onenak hartzeko. Erreserbatu plaza