×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Bezeroak zure markaren enbaxadore izan daitezen

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Salmenta-arduradunek ondo dakite ahoz ahokoa dela salmenta-metodorik eraginkorrenetako bat, batez ere komunikazio hori gizarte- edo familia-eremu bereko pertsonen artekoa bada. Ez gara ari influencer-marketinari buruz, ezta gizartean nolabaiteko ospea duten pertsonak gure produktuak gomenda ditzaten kontratatzeko aukerari buruz ere. Lan hori gure bezeroek egiteari buruz ari gara, bezero horiek ezagunen eta hurbilekoen artean gure markaren enbaxadore bilakatzeaz.

Produktu edo zerbitzu batekin esperientzia positiboa izan duten lagunen gomendioei inoren esanei baino arreta handiagoa eskaintzen die jendeak. Gainera, kontsumitzaileen % 80ri ez zaio gaizki iruditzen produktu bat gomendatzea, eta % 25 benetan prest dago hori egiteko. Hortaz, galdera bakarra egin behar diogu geure buruari: nola lor dezakegu?

Bezeroak zure sare komertzialeko kide egiteko baldintza bat baino gehiago bete behar duzu.

  • Ezagutu zure buyer edo pertsona saltzailea eta erantzun haren beharrei. Gauza jakina dirudi, baina zure bezeroengana jo baino lehen ezagutu egin behar dituzu: zer duten gustuko, zein behar eta lehentasun dituzten… Horrela, produktu edo zerbitzua haien arabera zehaztu ahal izango duzu. Eta ba al dakizu zer egiten duen pertsona batek aspaldian produktu baten bila ibili ondoren hura aurkitzen duenean? Aurkikuntzaren berri ematen die ingurukoei eta, gustuko badu, gomendatu egiten du. Beraz, hori da eman beharreko lehenengo pausoa bezeroak zure markaren enbaxadore bilaka daitezen.
  • Finkatu zure bezeroekiko lotura. Badakizu, gaur egun ez da nahikoa produktu edo zerbitzu bat edukitzea eta saltzea, beste aldagai batzuk ere badaude, hala nola Bezero-esperientzia, saldu osteko zerbitzua, erabiltzaileekiko elkarrekintza… Laburbilduz: bezeroak tartean sartu behar dituzu zure markaren partaide senti daitezen. Eta nola lortzen da hori? Egun, zure bezeroen feedbacka jasotzeko tresna piloa duzu eskura, baina, funtsean, lotura sakona finkatzen saiatu behar duzu, ulertuak direla senti dezaten. Hortik aurrera, helburu hori lortzen lagunduko dizuten mekanismo mordoa eskaintzen ditu marketinak. Edukien ingurukoarekin informazio baliotsua eta erabilgarria eskaini ahal izango diezu; sustapenak sortu beharko dituzu; horiek martxan jarri dituzula aprobetxatuz, aipa itzazu zure argitalpenetan… Egizu beharrezkoa den guztia pertsona zure markaren partaide senti dadin, eta ez kontsumitzaile huts.
  • Harritu ezazu. Ezustekoaren faktorea salmenten aldekoa izaten da, betiere ezustekoak onak badira, noski. Edonork eskertzen du espero duena baino gehiago jasotzea, baina horrelako ezusteek aldez aurreko estimulu baten ondorio izan behar dute. Alferrik arituko zara jarrera pasiboa duten bezeroak sistematikoki zirikatzen. Pertsonak gure markarekin inplika daitezen nahi dugu, enbaxadore izan daitezen. Beraz, interesa azaltzen duten horiek behar ditugu.
  • Eskaini arreta bereizia eta pertsonalizatua. Zure bezeroekin dituzun komunikazioak, zenbat eta pertsonalagoak izan, orduan eta bereziago sentituko dira. Sare sozialetan jarritako mezuei edo egindako iruzkinei berehala erantzutea oso garrantzitsua da engagement delakoa lortzeko. Horrez gain, sustapen pertsonalizatuak edo berariazko produktu-jakinarazpenak sortzen badituzu, zure bezeroek bereziak direla sentituko dute. Horrek ez du esan nahi pertsona bakoitzari zuk zeuk idatzitako mezu bat bidali behar diozunik. Automatizazioa erabil dezakezu, betiere kontuan hartuta segmentazioa balio handiko tresna dela eta ahalik eta gehien aprobetxatu behar duzula.
  • Bultzatu bezeroekiko elkarreragina. Urrezko araua duzu hau: ez duzu lortuko pertsona bat zure markaren enbaxadore izatea ez baduzu bere iritzia entzuten. Hau da, arretaz irakurri behar dituzu bere erreklamazioak; hartu kontuan bere iradokizunak; erantzun egin dizkizun galdera zehatzei; jaso produktuari buruzko feedbacka… Elkarrekintza horiek guztiak garrantzitsuak dira zure bezeroek bereziak direla senti dezaten, kontuan hartzen dituzula; partaide sentituko dira, eta sentimendu horrek balio izugarria du.

Gomendio horiei jaramon eginda, aukera askoz gehiago izango dituzu zure bezeroak fidelizatzeko, zure markaren enbaxadore bihurtzeraino. Gogoratu, gainera, online eta offline marketin-estrategiak erabiltzea lagungarri izan daitekeela, eta, informazio gehiago nahi baduzu, Gaztenpresan behar duzun guztia eskaintzen dizugula. Prestakuntza-tailerrak antolatzen ditugu, eta mentoring-programak, profesionalik onenen laguntza jaso dezazun. Zure zain gaude.

Post gehiago irakurri.

Abendua 11, 2024
Berrikuntza eta desberdintzea funtsezko zutabeak dira enpresa-eremuan arrakasta izateko, batez ere ingurune globalizatu eta oso lehiakor batean. Enpresa gehienak Interneten daudenez eta teknologia tresna eta erakusleiho gisa erabiltzen dutenez, are garrantzitsuagoa da behar bezala erabiltzen jakitea. Gaur egun, berrikuntza eta desberdintzea funtsezkoak dira jasangarritasuna eta epe luzerako arrakasta bermatzeko. Arlo horietan inbertitzen duten enpresek, nabarmentzea...
Azaroa 11, 2024
Besteren konturako lanaren zurruntasunik ez dagoenez, autonomo gisa bizitza pertsonala eta lan-bizitza bateratzeko erraztasun gehiago dituzula eman dezake, baina itxurazko malgutasun horrek arazoak ere sor diezazkizuke bi alderdiak bereizteko orduan: lana eta atsedena; negozioa eta aisia. Halaber, zure produktibitateari ere eragin diezaioke. Horregatik, komeni da arau batzuk ezartzea zure energia mantendu ahal izateko. Zure nagusia...
Urria 9, 2024
Maite Ibañez de Maeztu Maikalaren buru izan da, Bilboko Deustu auzoan eta Alde Zaharrean erreferente izan den gozotegia.   GAZTENPRESA: Maikala 2015ean abiatu zen proiektua da, ezta?   MAITE IBAÑEZ DE MAEZTU: 2015ean sortu zen, lantegiaren zatia martxan jarri zenean, eta urtebete geroago arte ez zen jarduera abiarazi Plaza Berrian, lehenengo dendarekin. Leioan trebatzea erabaki...
Urria 3, 2024
Normalean “babestuta” terminoa ikusten dugu, bai ekitaldietan, bai edukietan, baina zer esan nahi du zehazki? Babesletza marketin-estrategia bat da, non enpresa batek (babesleak) finantzaketa ematen dion erakunde, ekitaldi, pertsona edo kausa bati (babestuak), elementu horri lotutako marka erakustearen truke. Hau da, bi aldeek etekinak lortzen dituzten merkataritza-harreman bat ezartzen da. Sinergiak sortzeko lankidetza. Teknika horrek...
Iraila 18, 2024
Hiru hankako mahaia. Baina ez edozein. Sendoa, gogorra. Une onak pasatzeko elkartzen zaren horietako bat. Hori Emakumeook dela esan liteke. Hiru emakume ekintzailek sortutako proiektua. Almudena, Bea eta Naiarak.   GAZTENPRESA: Nola ezagutu zenuten elkar eta nola sortu zen Emakumeook? EMAKUMEOOK: Emakumeook gaur hemen ez dagoen hirugarren pertsona batengatik sortu zen, Ambrosa. Hirurak pandemian geunden...
Iraila 3, 2024
Zure negozioak bultzada bat behar du? Azkenaldian zure enpresa gelditu egin dela iruditzen zaizu? Agian, zure estrategia komertziala edo negozio-plana berriz ebaluatzeko garaia da, mailaz igotzeko, zure markaren ikusgarritasuna indartzeko eta zure produktuaren edo zerbitzuaren salmentak handitzeko. Hona hemen zure enpresaren egoera hobetzeko hainbat aholku, bai enpresa berria izan bai denbora luzea finkatuta eman.  ...