×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Sare sozialetan jarduteko erabili behar dituzun kontzeptuak

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Sare sozialak funtsezkoak dira marketin digitaleko edozein estrategiak funtzionatzeko. Halere, beste arlo askotara ere heltzen dira, bai profesionaletara, bai pertsonaletara. Duela gutxi arte ia ezezagunak genituen kontzeptu digitalak eskuratu eta erabili behar ditugu gehienok gaur egun. Berdin da zure lanbideak zerikusi zuzena ez izatea sare sozialekin: negozio bat baduzu edo ekintzaile bat bazara, sare sozialekin lotutako oinarrizko kontzeptu batzuk ezagutu eta menderatu behar dituzu, zure enpresa sustatzeko baliagarri izango baitituzu.

Canva

Diseinu-tresna bat da, diseinatzaile ez diren pertsonentzat sortua. Hainbat txantiloi eskaintzen ditu, irudiak, letra-mota ezberdinak, grafikoak eta abar aukeratzeko. Diseinua funtsezko elementua da sare sozialetan edukiak argitaratzeko, eta sare sozialetako estrategia guztietarako oinarrizko arauetako bat irudiak eta grafikoak dituzten post erakargarri eta bisualak egitea da. Tresna horren eta argazkigintzari buruzko nozio batzuen bidez, sare sozialetara egokitutako edozein motatako argitalpenak sor daitezke, eta, gainera, doan.

Copy-a

Zure sare sozialetako argitalpenen irudiak garrantzitsuak badira ere, irudi horiekin joango diren testuak ere oso garrantzitsuak dira. Sare sozialetako argitalpenetako esteka, irudi, bideo eta audioekin agertu ohi den testu-edukia da copya. Halere, testu horiek landu eta kanpaina baten sormen-estrategia pentsatu behar duen pertsona izendatzeko ere balio du termino horrek. Hala, copy sortzaileak ideia edo istorio jakin bat audientziari nola helarazi behar zaion pentsatzeko ardura du, elkarreraginaren bidez ahalik eta erantzunik onena lortzeko.

Creative Commons

Irabazteko asmorik gabeko erakundea da, eta edozein sortzailek beste batzuen sormen-lana erabiltzeko eta berea partekatzeko lizentziak ematen ditu. Lizentzia horiei esker, obra baten egileak baimena eman diezaioke publikoari, modu erraz eta estandarizatuan, bere sormen-lana partekatzeko eta erabiltzeko, berak aukeratutako baldintzetan. 2015aren bukaeran Creative Commons-en 1.100 milioi lizentzia baino gehiago zeuden mundu zabalean. Diseinu-proiektuetan erabiltzen diren doako baliabide asko argazkiak, letra-tipoak eta abar izaten dira. Baliabide horiek, hain zuzen, liburu-denda espezializatuetan aurki daitezke.

#FF

«Follow Friday» edo #FF Twitterreko joera bat da, erabiltzaileek beste erabiltzaile edo «a bilduei»  jarraitzeko egiten dituzten gomendioak laburtzen dituena. 2009. urteaz geroztik dago abian, @Micah tuitlariaren ekimenari esker. Haren bidez, alde batetik, kalitateko jarraitzaile ugari irabaz daitezke, eta bestetik, eduki eta tuitlari interesgarriak aurki daitezke.

News Feed-a

Sare sozial edo blog batek bere albiste eta argitalpenei eskaintzen dien espazioa da News Feeda. Espazio hori 2006an agertu zen aurrenekoz, Facebooken. Harrez gero, erabiltzaileek euren argazkiak, bideoak eta esperientziak partekatzeko leku bihurtu da. Sistema erraza ematen badu ere, albisteak eta berritasunak iragazi egiten ditu, algoritmo konplexu baten bidez. Algoritmo horren irizpideak aldizka aldatzen ditu konpainia estatubatuarrak. Hasiera batean, hurrenkera kronologikoan agertzen ziren eguneratzeak. Halere, Facebookeko komunitatea etengabe handitu denez, lehentasunak ezarri eta edukiak iragazi egin behar izan zituen. Algoritmo horren azken aldaketa urte honen hasieran izan zen, Marc Zuckerbergek jakinarazi zuenean Facebook marken edukiak baztertzen eta pertsona artekoak bultzatzen hasiko zela, sare sozialaren izaera indartzeko.

Troll-a

Interneten, funtsean, eztabaidak eragozten dituen pertsona da trolla. Erabiltzaile hori foro, txat edo sare sozialetan sartzen da, anonimotasunak babesturik. Horien iruzkinek inoiz ez dute zerikusirik izaten hizpide den gaiarekin. Haren helburua da foroko parte-hartzaileak amorraraztea, liskarra eragiteko eta kosta ahala kosta protagonismoa irabazteko. Gehiegizko trolling-a ziberrerasotzat ere jo daiteke.

Engagementa

Jarraitzaile batek sare sozialetan marka jakin batekin duen konpromisoa da engagementa. Erabiltzaile horren interakzioa eta partaidetza neurtzen ditu. Enpresa batek engagementa sortu behar du lehen erosketa edo konbertsio bat lortzeko, baina gero iraunarazi egin behar du, geroan ere ekintza horiek errepikatzeko.

Kontzeptu horiek zure sare sozialetan edo zure negozioarenetan aurki ditzakezunetako batzuk besterik ez dira. Sare sozialen eta marketin digitalaren eremua hobeto ezagutu nahi baduzu, gogoratu Gaztenpresan lantegiak eta prestakuntza-ikastaroak ditugula, zuri laguntzeko. Zure zain gaude.

Post gehiago irakurri.

Apirila 19, 2024
Negozio berri bat martxan jartzeko zailena ez da sortu nahi denaren ideia izatea, lurrera jaistea baizik, eta zure buruan dagoen ideia hori bideragarria eta errentagarria den benetako negozio bihur daitekeen aztertzea. Kasu hauetan oso erabilgarria gerta dakizukeen tresna bat Canvas Negozio Eredua da (Business Model Canvas); izan ere, paper-orri bakar batean ikus ditzakezu ekiteko orduan...
Apirila 12, 2024
Negozio-plan on bat da gure enpresak arrakasta lortzeko lehen urratsa. GAZTENPRESA: Zertarako esango zenuke dela garrantzitsua negozio-plan bat? AMAIA MAZÓN: Ideia gauzatzen hasten zarenean, beharrezkoa da jakitea ea horretarako lokal bat behar duzun, bazkideak beharko dituzun, hornitzaileak beharko dituzun, toki batean edo bestean kokatuko zaren etab. Gai izan behar zara, baita ere, ideia hori zure...
Martxoa 4, 2024
Digitalizazioa da negozio askoren konpondu gabeko arazoa. Horregatik, gaur Cristina Terán kazetari eta marketin digitaleko aholkularia dugu.   Gaztenpresa: Ekiten duzunean, badirudi dena jakin behar duzula. Eta askotan, tresna teknologikoekin (sare sozialak, internet, etab.) identifikatu naiteke edo ongi eta eroso senti naiteke. Baina izerdi hotzak ematen dizkidate kontabilitatearekin, finantzekin eta abarrekin lotutako beste gai batzuekin....
Otsaila 8, 2024
GAZTENPRESA: Inma, lehen, mikroetatik kanpo, ekitea gauza hutsala ez dela jakitea garrantzitsua dela komentatzen ari ginen. Eta oso interesgarria iruditzen zaidan konparazio bat egiten zenuen. Kontatuko diguzu? INMA RAMOS: Guk 30 urte daramatzagu ekiten duten pertsonekin lanean. Eta askotan, pertsonak ekiten duenean, egiten duen lehen aldia da. Beraz, gelditu gabe korrika egiten ari naizen esprint...
Urtarrila 15, 2024
Simon Zineckek zioen ekintzailetza ez dela lasterketa bat, inoiz amaitzen ez den bidaia baizik. Bidaia honetan, motxila tresna askorekin beteta eraman behar dugu, eta funtsezko tresna bat finantza-osasuna da. Iñaki Ruiz de Balugerarekin hasiko dugu solasaldi sorta. Bere ibilbide profesionala enpresei eta ekintzaileei helburu hori lortzeko aholkuak ematen eman du. GAZTENPRESA: Badirudi ekintzaileek denetik jakin...
Abendua 13, 2023
Patxi Vizcainorekinhitz egin dugu. Imanol Lecuona eta Iñigo Graciarekin batera, Vaprest enpresa gipuzkoarra jarri dute martxan. Enpresa horrek mota guztietako sektoreetarako presiozko aparatuak instalatu, konpondu eta mantentzen ditu: altzairutegiak, galdategiak, elikagai-fabrikak, ospitaleak, garbitegiak, etab. Nola erabaki zenuten Imanolek, Iñigok eta zuk ekitea? Gure ekintzailetza beharretik dator. Argi eta garbi. Hirurok lurrunezko galdarak eta fluido termikoak...