×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Araba ekinean: bokazioak sustatzeko jardunaldiak

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Ekintzailea jaio ala egin egiten da? Ez da galdera erraza. Beharbada, denetarik dago. Ekintzaileek sortzetiko nolakotasun batzuk dituzte: lidergoa, arriskuak hartzeko gaitasuna, irudimena, aldaketetara egokitzeko gaitasuna… Alabaina, dohain horiek besterik gabe ez dira nahikoak. Horregatik, geroz eta erakunde gehiago ahalegintzen dira gaztetatik ekintzailetza-bokazioa erraztu eta sustatuko duen ekosistema sortzen. Gasteizek ekitaldiz jositako 2017. urtea (batez ere Araba ekinean zikloa jorratzeko hilabete hau) programatu du, helduen artean ez ezik gaztetxoenen artean ere ekintzaile-sena sustatzeko asmoz. 

Gaztenpresan argi dugu ekiteak zer-nolako erronka dakarren. Merkatua gero eta lehiakorragoa da, eta zaila da nork bere tokia egitea. Horregatik, 22 urte daramatzagu EAEko eta Nafarroako ekintzaileei laguntzen. Gizarte-bokazioa dugu. Negozio txikiak eta mikroETEak sortzen, garatzen eta mantentzen laguntzea da gure helburu nagusia. Eta prestakuntza-ikastaroen garrantzian sinesten dugu; izan ere, lantegiak eta ikastaroak antolatzen ditugu.

Horregatik, arreta handiz jarraitzen ditugu ekintzailetzari lotutako ekitaldirik garrantzitsuenak, zuei horren berri emateko. Joan den otsailean, Startup Europe Week egin zen Gasteizen, ekintzailetzari eskainitako bi hilabeteri hasiera emanez. Europako Batzordeak enpresa txikien ekintzaile-sena sustatzeko hainbat herrialdetan antolatu dituen 280 ekitaldietako bat izan zen. Egitarauan hiru mahai-inguru egin ziren (finantzaketa publikoa, finantzaketa pribatua eta startupak aztertzeko), eta jardunaldia networking saio batekin amaitu zen, enpresarien, inbertsiogileen eta erakundeen arteko lotura indartzeko asmoz.

Hala, Startup Europe Week XIV. Araba Ekinean jardunaldien atarikoa izan zen. «Ekitea: bizitza bera bezain naturala» izango da aurtengo Araba Ekinean edizioaren mezu nagusia. Arabako Foru Aldundiaren, Gasteizeko Udalaren eta BIC Arabaren eskutik hil honetan jorratuko diren hamar jarduera biltzen ditu. Horien artean, 2017ko «Zure ideiak balio du» lehiaketa da nabarmentzekoa; Arabako helduen nahiz ikasleen ideia ekintzailerik onenak aitortuko ditu 1.000 eurorainoko sariekin. Lehiaketak lau atal ditu: ideiak, berrikuntza eta teknologia, aukera eta iraunkortasuna.

Ekintzailetza-lantegiak

Orobat, ekintzailetza-lantegiak antolatu dira lanbide-heziketako eta batxilergoko ikastetxe batzuetan. Azken ekitaldia martxoaren 28an izango da, market place formatuko jardunaldi batekin. Helduentzako eta gaztetxoentzako hitzaldiak eta ekitaldiak hartuko ditu Europa Gizartetxeak, goizez eta arratsaldez. Ekintzaileen eta bestelako eragileen arteko B2B topagunea izango da jardunaldi horretako proposamenik interesgarrienetako bat. Parte-hartzaileen artean bilerak lotzea da asmoa.

Ekinean hasteko asmoa baduzu, ez izan zalantzarik eta etorri Gasteizera. Eta gogoan izan: dagoeneko pausoa emateko prest bazaude, beti duzu Gaztenpresarekin harremanetan jartzeko aukera. Zure ideia entzuteko irrikan gaude. Zurekin eskuz esku arituko den tutore bat esleituko dizugu, zeure proiektua hezurmamitu dezazun. Gizarte-sareetan (Facebooken, Twitterren eta LinkedInen) aurkituko gaituzu, bai eta 900 101 143 telefonoan eta LABORAL Kutxaren bulegorik hurbilenean ere.

Post gehiago irakurri.

Abendua 11, 2024
Berrikuntza eta desberdintzea funtsezko zutabeak dira enpresa-eremuan arrakasta izateko, batez ere ingurune globalizatu eta oso lehiakor batean. Enpresa gehienak Interneten daudenez eta teknologia tresna eta erakusleiho gisa erabiltzen dutenez, are garrantzitsuagoa da behar bezala erabiltzen jakitea. Gaur egun, berrikuntza eta desberdintzea funtsezkoak dira jasangarritasuna eta epe luzerako arrakasta bermatzeko. Arlo horietan inbertitzen duten enpresek, nabarmentzea...
Azaroa 11, 2024
Besteren konturako lanaren zurruntasunik ez dagoenez, autonomo gisa bizitza pertsonala eta lan-bizitza bateratzeko erraztasun gehiago dituzula eman dezake, baina itxurazko malgutasun horrek arazoak ere sor diezazkizuke bi alderdiak bereizteko orduan: lana eta atsedena; negozioa eta aisia. Halaber, zure produktibitateari ere eragin diezaioke. Horregatik, komeni da arau batzuk ezartzea zure energia mantendu ahal izateko. Zure nagusia...
Urria 9, 2024
Maite Ibañez de Maeztu Maikalaren buru izan da, Bilboko Deustu auzoan eta Alde Zaharrean erreferente izan den gozotegia.   GAZTENPRESA: Maikala 2015ean abiatu zen proiektua da, ezta?   MAITE IBAÑEZ DE MAEZTU: 2015ean sortu zen, lantegiaren zatia martxan jarri zenean, eta urtebete geroago arte ez zen jarduera abiarazi Plaza Berrian, lehenengo dendarekin. Leioan trebatzea erabaki...
Urria 3, 2024
Normalean “babestuta” terminoa ikusten dugu, bai ekitaldietan, bai edukietan, baina zer esan nahi du zehazki? Babesletza marketin-estrategia bat da, non enpresa batek (babesleak) finantzaketa ematen dion erakunde, ekitaldi, pertsona edo kausa bati (babestuak), elementu horri lotutako marka erakustearen truke. Hau da, bi aldeek etekinak lortzen dituzten merkataritza-harreman bat ezartzen da. Sinergiak sortzeko lankidetza. Teknika horrek...
Iraila 18, 2024
Hiru hankako mahaia. Baina ez edozein. Sendoa, gogorra. Une onak pasatzeko elkartzen zaren horietako bat. Hori Emakumeook dela esan liteke. Hiru emakume ekintzailek sortutako proiektua. Almudena, Bea eta Naiarak.   GAZTENPRESA: Nola ezagutu zenuten elkar eta nola sortu zen Emakumeook? EMAKUMEOOK: Emakumeook gaur hemen ez dagoen hirugarren pertsona batengatik sortu zen, Ambrosa. Hirurak pandemian geunden...
Iraila 3, 2024
Zure negozioak bultzada bat behar du? Azkenaldian zure enpresa gelditu egin dela iruditzen zaizu? Agian, zure estrategia komertziala edo negozio-plana berriz ebaluatzeko garaia da, mailaz igotzeko, zure markaren ikusgarritasuna indartzeko eta zure produktuaren edo zerbitzuaren salmentak handitzeko. Hona hemen zure enpresaren egoera hobetzeko hainbat aholku, bai enpresa berria izan bai denbora luzea finkatuta eman.  ...

2025-02-07 13:02:18