×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Marketin digitaleko 10 tip zure negoziorako

tips-marketing-digital
Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Steve Jobsek berak esan zuen: “Kontsumitzaileek ez dakite zer nahi duten, guk erakutsi arte”. Eta honako hau gaineratu zuen: “Interneten ez badago (zure produktua), ez da existitzen”. Bi esaldi horiek edozein negozio motatarako marketin-estrategia ororen oraina eta, batez ere, etorkizuna laburbiltzen dute: dena iristen da Internetera. Eta oraindik garbi ikusten ez baduzu, agian honako bi zifra hauek lagunduko dizute ulertzen: gure inguruneko herritarren % 85 Sareko erabiltzaileak dira, eta, joan den urtean, 1.770 milioi pertsonak egin zuten online erosketaren bat mundu osoan, hau da, 2016an baino % 8 gehiagok. Argudio sendoak dira, ezta? Bada, ondorengo beste bost arrazoiek lagunduko dizute zure negozioa mundu digitalean txertatzeak dituen abantailez jabetzen.

  • Merkatu global batera irits zaitezke. 3.700 milioi pertsonako merkatu potentziala baduzu eta gora egiten ari bada, zergatik uko egin horri? Zure negozioa agian ez da egokia izango pertsona horientzat guztientzat, baina zure bezero kopurua esponentzialki handitu ahal izango duzu Eta, batez ere, zeure burua ohiko lurralde-eremutik kanpo ezagutzera emateko aukera izango duzu.
  • Interneten dena neur daiteke. Sareak eta web-analitikak eskaintzen dituzten abantaila handietako bat dena neurtzeko eta zure negozioa nola dabilen denbora errealean ikusteko aukera ematen dizutela da: zure webgunea bisitatzen duten pertsonak, zure webgunean gehien ikusten diren produktuak eta abar. Eta sare sozialen bitartez, zure bezeroen interakzio baliotsuak jaso eta haien premia, gustu eta nahiak ulertu ahal izango dituzu. Ez da gutxi!
  • Zure aurrekontua murritz dezakezu. Mundu digitaleko tresna asko (blogak eta sare sozialak, adibidez) doakoak dira, eta baliabide gehiago bideratu ahal izango dituzu zure estrategia digitala zaintzera. Gainera, marketin digitalaren kostua offline marketina baino txikiagoa da, eta zure publikoa xede objektiboaren arabera segmentatzeko aukera emango dizu.
  • Oinarrizko erakustoki bat duzu. Pentsatu zerbitzu edo produktu baten berri eman dizutela eta informazio gehigarria lortu nahi duzula. Zer egingo duzu? Interneten bilatu. Baina galdetu al diozu inoiz zeure buruari zer pentsatuko zenukeen Sarean produktu edo zerbitzu horren erreferentziarik aurkituko ez bazenu? Ez zinateke fidatuko, ezta? Bada zure bezero potentzialak ere ez.
  • Etengabeko eskuragarritasuna eta komunikazioa. Internet ez da ixten. Edonork lor dezake zure enpresari buruzko informazioa, eta edonork eros dezake zure enpresan, eguneko edozein ordutan eta urteko edozein egunetan. Eta sare sozialen bitartez estrategia bat diseinatzea erabaki baduzu, etengabeko komunikazio-kanal bat ere izango duzu zure bezeroekin noiznahi hitz egin ahal izateko.

Zer iruditzen? Arrazoi nahikoak al dira mundu digitalean murgiltzeko? Dagoeneko zalantzarik ez baduzu, era egokian egiteko modua zehaztu behar duzu orain. Horretarako, web funtzional eta erakargarri bat sortu aurretik kontuan hartu beharreko 10 tip eskainiko dizkizugu.

  1. Prestatu diseinu erakargarri bat. Lehen inpresioa da balio duena. Bisitariek segundo pare batean erabakitzen dute geratuko diren eta irakurtzen jarraituko duten, ala alde egingo duten. Erabiltzaile batek leku egokira iritsi dela pentsatzen duenean sortzen da lehen inpresio egokia.
  2. Txertatu ekintzarako dei garbi bat. Zure webguneak eta zure sare sozialek helburu garbi bat izan behar dute, eta ekintzarako dei bat edo gehiago txertatu behar duzu, internauta zuk nahi duzun lekura irits dadin.
  3. Zehaztu ongi ibilbidea. Eskaini bihurketarako bide sinple bat zure webgunean sartzen diren pertsonei, eta saiatu scroll gehiegi egin behar izan ez dezaten. Jakingo duzunez, oso pazientzia txikia daukagu denok nabigatzeko garaian.
  4. Erabili elementu grafikoak zentzuz. Zure webgunean eta zure sareetan txertatzen dituzun irudi, bideo eta eduki animatuek kalitatekoak izan behar dute, baina, era berean, zure helburuari erantzun behar diote. Beraz, baztertu katalogoko argazkiak.
  5. Eskatu beharrezkoa den informazioa soilik. Zure webgunean formularioak txertatzen badituzu, ziurtatu informazio garrantzitsua eta beharrezkoa baino eskatzen ez dutela. Ezinbestekoak direnak baino datu gehiago eskatzen ari zaizkiola hautematen duen pertsona bat ez da fidatuko, eta denbora galtzen ari dela pentsatuko du.
  6. Erraztu gauzak. Erraztu gauzak abileziarik txikieneko pertsonei. Saiatu zure webgunean kurtsorea leku jakin batzuetan jartzean agertuko diren tolesgarriak txertatzen, eta erantsi ekintza nagusien testu argigarriak pantaila eta botoietan.
  7. Humanizatu webgunea. Zure webguneak konfiantza eta segurtasuna eman behar ditu. Esan nor zaren eta non zauden, eta txertatu beste pertsona batzuen iritziak, kalitate-zigiluak eta segurtasun-ziurtagiriak. Pertsona batek zure webgunearen segurtasunaren inguruan zalantza badu, alde egingo du berehala, eta ez da itzuliko.
  8. Aurreikusi eta zuzendu akatsak. Akatsek irudi kaskarra ematen dute erabiltzaileen aurrean, eta bihurketa-tasak murrizten dituzte. Errorearen sinboloa agertzen duten irudiak, huts egiten duten estekak edo botoiak (edo “Error-404” ezaguna erakusten dutenak), webgunean kargatu ezin diren zatiak eta abar pozoia dira zure webgunerako.

Zure webgunearen erabilgarritasuna bermatu ondoren, ikusarazi egin behar duzu:

  1. Landu SEO estrategia egoki bat. Ba al zenekien bilaketa organikoetan sailkatutako lehen bost webguneek bisita guztien % 70 jasotzen dituztela? Horregatik, komeni da zure webgunearen posizioa SEO estrategia egoki baten bidez sendotzea.
  2. Kanpainek zure agerikotasuna areagotuko dute. Osatu zure estrategia digitala marketin-kanpainen bidez bilatzaileetan edota display sarean, zure negozioaren agerikotasuna areagotzen lagunduko baitizute. Gainera, kanpaina zure aurrekontura egokitu ahal izango duzu.

Eta gogoan izan: zure negozioa garatzeko marketin-jakintzak handiagotu nahi badituzu, Gaztenpresak prestakuntza-tailerrak eta prestakuntza-ikastaroak eskaintzen dizkizu zure lan-jardueran sakontzeko beharrezkoak diren gaitasunak eskuratu ahal izan ditzazun. Zain izango gaituzu.

Post gehiago irakurri.

Martxoa 4, 2024
Digitalizazioa da negozio askoren konpondu gabeko arazoa. Horregatik, gaur Cristina Terán kazetari eta marketin digitaleko aholkularia dugu.   Gaztenpresa: Ekiten duzunean, badirudi dena jakin behar duzula. Eta askotan, tresna teknologikoekin (sare sozialak, internet, etab.) identifikatu naiteke edo ongi eta eroso senti naiteke. Baina izerdi hotzak ematen dizkidate kontabilitatearekin, finantzekin eta abarrekin lotutako beste gai batzuekin....
Otsaila 8, 2024
GAZTENPRESA: Inma, lehen, mikroetatik kanpo, ekitea gauza hutsala ez dela jakitea garrantzitsua dela komentatzen ari ginen. Eta oso interesgarria iruditzen zaidan konparazio bat egiten zenuen. Kontatuko diguzu? INMA RAMOS: Guk 30 urte daramatzagu ekiten duten pertsonekin lanean. Eta askotan, pertsonak ekiten duenean, egiten duen lehen aldia da. Beraz, gelditu gabe korrika egiten ari naizen esprint...
Urtarrila 15, 2024
Simon Zineckek zioen ekintzailetza ez dela lasterketa bat, inoiz amaitzen ez den bidaia baizik. Bidaia honetan, motxila tresna askorekin beteta eraman behar dugu, eta funtsezko tresna bat finantza-osasuna da. Iñaki Ruiz de Balugerarekin hasiko dugu solasaldi sorta. Bere ibilbide profesionala enpresei eta ekintzaileei helburu hori lortzeko aholkuak ematen eman du. GAZTENPRESA: Badirudi ekintzaileek denetik jakin...
Abendua 13, 2023
Patxi Vizcainorekinhitz egin dugu. Imanol Lecuona eta Iñigo Graciarekin batera, Vaprest enpresa gipuzkoarra jarri dute martxan. Enpresa horrek mota guztietako sektoreetarako presiozko aparatuak instalatu, konpondu eta mantentzen ditu: altzairutegiak, galdategiak, elikagai-fabrikak, ospitaleak, garbitegiak, etab. Nola erabaki zenuten Imanolek, Iñigok eta zuk ekitea? Gure ekintzailetza beharretik dator. Argi eta garbi. Hirurok lurrunezko galdarak eta fluido termikoak...
Abendua 4, 2023
Beatriz Ramos eta Tzibi Juaristierekin batera, Eukene Aranak irabazi-asmorik gabeko kooperatiba bat jarri du martxan, erakunde publiko eta pribatuei haurrak eta nerabeak babesten, eta tratu ona prebenitzen eta lortzen laguntzeko. Elkarrizketa honetan azaldu digu.   Hobeto ezagutzeko, azalduko al diguzu labur-labur zer egiten duzuen Zain Protección Infancia y Adolescencia erakundean? Gure lana, batez ere, erakunde...
Azaroa 10, 2023
Sheila Rubiarekin hitz egin dugu gaur. Emakume ekintzaile honek, Emilio Cabrera bikotekidearekin batera, etxeko sukaldaritzako negozio bat jarri du abian Iruñean, eramateko janariarekin. Bere establezimenduak “Pollos Asados La Abuela” du izena eta, elkarrizketa honetan, proiektu honen jatorria eta Gaztenpresak errealitate bihurtzen nola lagundu dion azalduko digu.   Nola sortu zen zuen negozioa abian jartzeko ideia?...