Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluak ikastaro bat antolatu du esparru kooperatiboko pertsona bitartekariak prestatzeko.Unibertsitate-espezializazioko ikastaro bat da eta plaza mugatuak ditu.
Ikastaroa urriaren 6an abiaraziko da, 100 ordu iraungo ditu eta 500 €-ko kostua izango du, CSCE – EKGK erakundeak berak zenbatekoaren % 75eko diru-laguntza eskaini arren.
Prestakuntza-ikastaro erdi-presentziala izango da, eta haren edukia prestatzeko orduan Auzi Zibil eta Merkataritzazkoetako Bitartekaritzari buruzko uztailaren 6ko 5/2012 legearen zenbait alderdi garatzen dituen Errege Dekretuan eskatutako irizpideak hartu dira kontuan.
Plazak mugatuak dira eta, beraz, interesa izanez gero, lehenbailehen jarri beharko zinateke harremanetan erakundearekin, http://www.csce-ekgk.coop/ orriaren bitartez.