Hobetuzek diruz lagundutako ikastaro praktikoa Enpresen Zerga-ordainketari buruz: Elkarteen gaineko Zerga, BEZ, PFEZ …
Egunak: abenduaren 1etik 5era
Ordutegia: 15:30etik 19:30era
Ikastaroak eskainiko diren lekua eta helbidea: Bultzlan, Florida kalea 58, Gasteiz
Norentzat:
- Enpresaren organigramaren arabera dituzten betekizunak eta ardurak medio, enpresaren zergen alderdi praktikoak ezagutu behar dituztenentzat.
- Era berean, arlo horretako erabakiak hartzeko informazioa prestatu behar dutenei zuzenduta dago.
- Baita enpresa txiki eta ertainetan zergen gaiaz arduratzen direnentzat ere.
Ikastaroaren helburuak:
- Enpresak aurkeztu behar dituen zergei buruzko ikuspegi argi eta egituratua eskaintzea, eta baita zerga horiek enpresaren finantza-egituran duten eraginari buruzkoa ere.
- Ikastaroan parte hartuko duenak oinarrizko gaitasunak bereganatzea, gaian sakondu eta gerora arlo horretan lan egiteko aukera izan dezan.
- Kontzeptuak adibide praktikoen bidez lantzea, partaideak uler dezan gai horiek zer nolako eragina izango duten bere enpresan.
Ikastaroaren programa:
1. Enpresa txiki eta ertainentzako Zerga Araudia Euskal Autonomia Erkidegoan
- Kontzertu Ekonomikoa
- Araudi aplikagarriak
- Enpresa txiki eta ertainaren definizioa zerga-araudiaren arabera
- Kontzeptu orokorrak
- Eragiketa zergapetu gabeak, zerga-salbuespenak eta zerga-tasak
- Eragiketen kokapena
- Zergaren sortzapena eta barruan hartzen dituen kontzeptuak
- Kenkari kasu bereziak
- Aitorpenak – Likidazioak
- Subjektu pasiboa, zergapeko egitatea eta zergaren sortzapena
- Zerga-oinarria kalkulatzea
- Karga-tasak
- Kenkari aplikagarriak
2. Balio Erantsiaren gaineko Zerga
3. Elkarteen gaineko Zerga
4. Enpresa txiki eta ertainei eragiten dieten beste zerga batzuk
Hobetuzek diruz lagundutako aurrez aurreko ikastaroa egin nahi baduzu eman izena 900 373 051 telefonoan