Bultz-Lanek, Gaztenpresarekin lankidetzan, ikastaroa antolatu du partaideek nazioartekotzearen bidean aurrera egiteko aukera izan dezaten. Doako ikastaroa da, eta Bultz-Lanen Bilboko instalazioetan eskainiko da, abenduaren 9tik abenduaren 18ra.
Modalitatea: aurrez aurrekoa.
Hizkuntza: gaztelaniaz.
Iraupena: 24 ordu.
Ordutegia: Astelehen, astearte, asteazken eta ostegunetan 17:50etatik 21:00etara.
Hobetuzek diruz lagundutakoa.
Eskakizunak: Batez ere lanean ari diren pertsonak. Ez da aldez aurreko ezaguerarik eskatzen ikastaroan onartzeko.
Nazioartekotze-ikastaroaren helburuak
Prestakuntza-ekintzaren amaieran, partaideek enpresarentzat nazioartekotze-plana lantzeko ezagutzak eta tresnak izango dituzte. Esportazio-gestore lanerako prestatzeko aukera izango dute, nazioarteko merkatuetan enpresaren presentzia sustatzeko gai izan daitezen, eta nazioarteko kontratuak negoziatzeko trebetasunak berenganatuko dituzte.
Ikastaroaren edukia:
- Nazioarteko ingurunea.
- Munduko ekonomiaren joerak eta ikuspegiak.
- Bloke ekonomikoak: bilakaera eta ezaugarriak.
- Globalizazio-prozesua.
- Informazioa bilatzea eta aztertzea.
- Merkaturatzea.
- Kanpoko merkatuak hautatzea.
- 2010eko Incotermak.
- Nazioarteko eskaintza lantzea.
- Nazioarteko marketin-plana garatzea: helburua aukeratzea.
Informazio gehiago nahi baduzu Bultz-Lanen orrialdera jo dezakezu: http://www.bultz-lan.com/servicios.php?sub=43