Beti izan zara dentistarengana joateko beldur? Beharbada, Janire López ezagutzen ez duzulako izango da. Bilboko dentista horrek beti izan du argi dentistaren egoitzak leku atsegina izan behar duela; babestua eta zaindua sentituko zaren lekua. Ideia hori gogoan hasi zen Betaginn itxuratzen: lanbide horri buruz eduki ohi dugun irudia irauli nahi duen Bilboko hortz-klinika.
Ametsa hezurmamituta
Janire Lópezek argi zuen odontologia-karrerari heldu zion unetik bertatik: karrera amaitutakoan bere hortz-klinika izango zuen. Ideia mamitzeko asmoz Gaztenpresara jo zuen eta bertan eskuratu zituen bideragarritasun-proiektua zehazteko nahiz finantzaketa eskuratzeko laguntza. Janireren esanetan, “hasieran zalantzak izan nituen proiektua nik nahi nuen lekuan bideragarria izango ote zen, baina oso ondo etorri zitzaigun negozioa eratzeko jarraibideei buruzko prestakuntza-ikastaroa, bertan ohartu baikinen bideragarria izan zitekeela».
Gaztenpresak izapide guztietan lagundu zuen Betagainn: Gizarte Segurantzan alta ematen, enpresari alta ematen, dirulaguntzak eskatzen… Janirek bereziki nabarmen du finantzaketarako laguntza, oso baldintza berezietan eskuratutako leasingaren bidez.
Esperientzia anitzeko klinika
Gaur egun, berak amesten zuen lekua da klinika: gaixoak aho-hortzetako beharrizanen arabera artatzen diren hortz-klinika, bai, baina haien esperientzia emozionalari ere erreparatuta, eta betiere gaixoak asebete uzteaz gain, ulertu, partekatu eta haiek ere erabakiko duten tratamendua eskainiz. Betaginni buruz gehiago jakin nahiz izanez gero, jo haren Faceebokeko orrira edota, bestela, Janirek eta beraren taldeak euren esperientzia azaltzen duten bideo hau ikus dezakezue.
Janirek bezala, ekintzailetzan abiatu eta zeure negozioa eratu nahi baduzu, ez izan zalantzarik: jarri harremanetan gurekin eta ausartu ausarta izaten!