Hobetuzek diruz lagundutako ikastaroa ekainaren 11tik 14ra, langile aktiboentzat eta langabeentzat Online komunikazioaren ekosistema berriaren aurrean marken estrategia digitalaren funtzioa ulertzea da doako ikastaroaren helburua, Gaztenpresa – Bultz-Lanek Bilbon dituen bulegoetan eskainiko dena. Bezeroak erakarri eta leialtzeko orduan internetek duen potentziala azalduko zaie partaideei, hortaz jabe daitezen. Hobetuzek diruz lagundutako ikastaroaren edukia honako hau izango da:
- Ingurune digitala: potentzial handiko merkatua
- Sare sozialak eta bloga
- Marketina bilatzaileetan eta web-kokapena
- Mugikor bidezko interneten erabilera ulertzeko gakoak eta horren potentziala
- E-mail marketina: emailak bidaltzea baino askoz garrantzitsuagoa
Doako ikastaro horretan parte hartu nahi baduzue bidali mezu elektronikoa svicente@bultz-lan.com helbidera edo deitu 94 410 21 44 telefonora. (Ikastaroa Gaztenpresa / Bultz-Lanek Bilbon duen bulegoetan egingo da: Uhagon Alkatea kalea 12, 2. solairua)