×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Nola bihurtu langabezia ekiteko aukera bat

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Langabezia-egoeran egotea momentu ezin hobea da autoenplegurako proiektuak eta ekimenak martxan jartzeko, besteen kontura lan egiten jarraituko bagenu askoz ere zailagoa izango bailitzateke horiek gauzatzea.

Lan-munduan dagoeneko esperientzia badugu, prestakuntza eta laneko urte horietan zehar lortutako ezagutzak aplikatzeko unea da. Horiek ekintzailetzara eramateko unea da, baina presarik gabe. Ezagutza teorikoak dituen ikaslea bazara ere badira ekiteko aukerak, aparteko ahalegina egin beharko baduzu ere.

Ekintzailetzari buruzko munduko zenbait txostenen arabera, pertsona ekintzaileak dira munduko zoriontsuenak, betiere halabeharrez ekiten ez badute. Ekintzailetzak norberak nahi duelako hartutako erabakia izan behar du, ez irtenbide profesional bat.

Bi egoera horietakoren batean bazaude eta ekiteko ekimena hartu behar baduzu, orduan enpresa bat sortzeko 5 urratsak (ideia, negozio-plana, izapideak, finantzaketa eta negozioa sendotzea) ematen hasi behar duzu.

Langabezia-egoera prestazioduna

Langabezia-egoeran bazaude, ordaindutakoaren araberako prestazio bat jasotzen baduzu eta baldintza batzuk betetzen badituzu, Administrazioak hainbat formula eskaintzen dizkizu zure ekintzailetza-proiektua finantza dezazun:

Laguntza horiei esker, bultzada txiki bat eman ahal izango diozu zure negozio-ideiari, zure egoera pertsonala dena dela. Dena den, zure proiektua sortzen lagunduko dizuten zenbait premisa izan behar dituzu kontuan:

  • Ezagutu zure burua eta zure lehia: Ezinbestekoa da horien lana zurearekin alderatu ahal izatea eta ebaluatzea.
  • Izan zaitez malgua, eta ez egin uko aldaketei: Oso ohikoa da lehenengoan ez asmatzea. Ez izan zure negozio-eredua aldatzeko beldurrik.
  • Arriskua neurtu behar duzu: Probatu gauza berriak, baina modu kalkulatuan. Gogoratu merkatuak agintzen duela eta gauza berriak proposa diezazkiozula, baina inoiz ezingo diozu horiek onartzera behartu, hala nahi ez badu.
  • Egunera zaitez: Teknologia berriak zure aliatuak dira eta zure negozioan hazteko aukera eskain diezazukete.

 

Unibertsitatearen ostean ekitea

Unibertsitateko ikasketak oraintxe amaitu badituzu, Gazte Ekintzailetza programaz balia zaitezke; haren bitartez, Eusko Jaurlaritzak eta EHUk autoenplegua sustatzen dute kolektibo horretan. Onartutako proiektu bakoitzak 6.600 euro jasoko ditu, eta hainbat tutorek enpresaren prestakuntza-prozesua egiaztatuko dute.

2014/2015, 2015/2016 eta 2016/2017 ikasturte akademikoetan unibertsitate-titulu bat lortu dutenei (diplomatura, lizentzia, ingeniaritza, arkitektura, gradua edo unibertsitate-masterra), edo 2017/2018 ikasturte akademikoan ikasketa horien azken urtean matrikulatu direnei bideratuta dago.

Gaztenpresan, zure enpresa sortzeko eman behar dituzun urrats guztiak zehazten lagunduko dizugu, eta ekintzailetzara bideratutako zenbait tailerretan parte hartzera gonbidatzen zaitugu.

¿Quieres leer más artículos relacionados?

Febrero 23, 2023
El pasado 23 de diciembre se publicó en el BOE la Ley de Fomento del Ecosistema de las Empresas Emergentes, más conocida como la Ley de Startups. El objetivo de esta nueva norma es conseguir que el Estado se convierta en un destino atractivo para las personas emprendedoras y las inversoras interesadas en este tipo...
Febrero 17, 2023
Un año más, vuelven los Lunes Digitales de Gaztenpresa, unas sesiones de formación on-line impartidas por la agencia de marketing digital No te pierdas en las redes, en las que podrás ponerte al día de materias relacionadas con el ámbito digital de tu negocio. En estos talleres, de entre 1 hora y 1,5 hora de...
Noviembre 30, 2022
¿Sabías que más de la mitad de las empresas del Estado reconocen haber sufrido un ciberataque en el último año? ¿Conoces los términos Phishing, Vishing o Smishing? En este artículo, Lautik IT Solutions nos cuenta esto y mucho más. Esta empresa orientada a las soluciones tecnológicas y la transformación digital participó en el programa de...
Septiembre 16, 2022
Antes de lanzarse a la piscina del emprendimiento, hay que comprobar que tiene agua, lo que en este caso equivale a llevar a cabo un análisis de riesgos y a elaborar un plan de negocio. Recuerda que el plan de negocio o plan de empresa, es un documento muy útil que debe resumir el carácter...
Julio 29, 2022
HALO Donostia es el resultado de la reunión 3 enfermeras con ganas de emprender y de darle la vuelta a la oferta actual en el sector de la enfermería y la dermoestética. En el mes de las Cooperativas, desde Halo Donostia nos cuentan su historia y sus primeros pasos.   HALO Donostia se define como...
Julio 15, 2022
Un proyecto emprendedor puede materializarse en muchas formas jurídicas: Autónomo/a, Sociedad Limitada, Cooperativa, … con motivo del Día Internacional de las Cooperativas, entrevistamos a Ingravity Dreams, un centro enfocado al bienestar animal que inició su andadura empresarial de la mano de Gaztenpresa.   ¿Qué es Ingravity Dreams y cómo surge? Ingravity Dreams es bienestar animal....