×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Frankizia batekin arrakasta izateko bost gako

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Frankizia-erregimeneko negozio bati ekitea pentsatzen ari zara?  Frankizia-emaile baten bila zabiltza? Horrela bada, badakigu nola sentitzen zaren. Ez da batere erraza erabakia hartzea. Ezta ondo aukeratzea ere. Seguruenik galdera pila bat egingo zenizkion dagoeneko zure buruari. Zein enpresa aukeratu behar dut? Zergatik bat eta ez bestea? Nolakoa izan behar du kontratuak? Zer gertatzen da bertan behera uzten badut? Nola aukeratu lokala? Lehengaiak frankizia-emaileari erosi behar dizkiot nahitaez? Zer kosturen truke? Zer nolako laguntza jasoko dut? Ohiko zalantzak dira. Azkenean, xehetasunetan oinarritzen da negozioaren arrakasta edo porrota. Erabakitzeko orduan prest egotea da garrantzitsuena. Guk lagundu egin nahi zaitugu. Erabakia hartu aurretik kontuan izan beharreko gakoak azalduko dizkizugu.

Urtero, ehunka pertsona ekintzaile etortzen dira gugana negozio bat irekitzeko laguntza eskatzera. Horietako batzuek frankizia-sare bati dagokion saltoki bat ireki nahi izaten dute. Gaztenpresan, hasiera-hasieratik eskaintzen diegu aholkularitza. Kontratuak irakurtzen eta ulertzen laguntzen diegu, enpresarik onena aukeratzen, merkatua aztertzen, frankizia-emailearen negozio-eredua ulertzen…

Has gaitezen oinarritik. Sektoreko datuen arabera, 1.000 frankizia-sare baino gehiago daude nazioan. Azken datuen arabera, Estatu osoan 250.000 pertsona inguruk lan egiten dute frankizietan. Hazkundea etengabea izan da krisialditik. Pertsona askorentzat, esperientzia duen marka aitortu baten eskutik ekiteak bidea errazten du. Merkatua gero eta lehiakorragoa da eta, horregatik, ezinbestekoa da prozesu guztiak ahalik eta gehien profesionalizatzea. Enpresa aitortu baten laguntza, arrakasta frogatua duen negozio-eredu bat eta goi-mailako kalitate-estandar bat izatea sekulako apustua izan daiteke.

Batzuetan, frankizia-erregimenean ekiten duten pertsonek arrakasta-tasa handiagoa izaten dutela ziurtatzen duten estatistikak argitaratzen dira prentsan. Baina sen ona aplikatu behar da: inbertsio orok du arriskua. Eta frankizia batekin ekin duten pertsona askok negozioa ixten eta zorpetuta amaitu dutela jakin behar duzu. Era berean, abusuzko klausulak salatzen dituzten kaltetuen elkarteak daude.

Horrek guztiak zera frogatzen du, gaizki aukeratzeak zure etorkizuna hipoteka dezaketen ondorio larriak eragin ditzakeela. Gure asmoa ez da zu beldurtzea, gauzak ondo egitearen garrantzia helaraztea baizik. Aholkularitza eskatu eta prest egon behar duzu. Gauzak ez dira ausaz egin behar. Ekitea ez da dirua jartzea bakarrik, norbere negozioarekin nahiz frankizia batekin egin. Askoz konplexuagoa da.

 

1.Kontratua

Frankizia-kontratua ez da lege zehatz bakar batean ere arautzen. Laboral Kutxaren blogeko testu interesgarri honetan irakur dezakezun moduan, honela definitzen da Txikizkako Merkataritzaren Legearen 62. artikuluan: enpresa batek −frankizia-emaileak− beste bati −frankizia-hartzaileari− produktuak edo zerbitzuak merkaturatzeko bere sistema ustiatzeko eskubidea emateko akordioa. Termino horiek erabiltzen ditu, halaber, otsailaren 26ko 201/2010 Errege Dekretuak, frankizia-erregimeneko merkataritza-jarduera arautzen duenak.

Kontratuan, frankizia-hartzaileak jasotzen duena hitzartzen da (produktu bat, zerbitzu bat, merkataritza-formula bat, know-how bat −egiten jakitea−, prestakuntza, laguntza…), baita frankizia-emaileak jasotzen duena ere (kontraprestazio bat, sarrera-kanon bat, aldizkako ordainketak, salmenta-ehunekoak…).

Frankizia-kontratuak estandarrak izaten dira askotan. Nolanahi ere, aholkularitza jaso behar duzu sinatu aurretik. Izan ere, bertan zehazten da, besteak beste, bi alderdien arteko gatazkak nola ebatziko diren. Askotan, jurisdikzio-menekotasuneko klausulak gaineratzen dira. Horietan, eztabaidak zein auzitegiren edo arbitraje-ganberaren aurrean ebatzi adostuko da bi alderdien artean −horrek kalte egin diezazuke zure hiritik urrun dagoen auzitegi bat finkatzen bada, adibidez−.

Aholkulari aditu batek kontratua ulertzen lagun diezazula da onena, zure eskubideen eta betebeharren irismena ezagutu dezazun. Kontratua sinatu edo edozein ordainketa egin baino gutxienez 20 egun baliodun lehenago, enpresa frankizia-emaileak beharrezko informazio guztia helarazi beharko dizu: bere identifikazio-datuak, bere esperientzia, erakundearen marka eta zeinu bereizgarrien jabetza edo erabiltzeko baimenaren egiaztagiria, eta haren ezaugarriak, egitura, hedadura eta akordioaren funtsezko elementuak.

Funtsezko hainbat alderdi ere zehazten dira kontratuan, hala nola, produktu edo zerbitzu bat eremu jakin batean merkaturatzeko esklusibotasuna izango duzun ala ez, indarraldia (horrenbestez, beharrezko kalkuluak eta balioespenak egin beharko dituzu, inbertsioa amortizatzeko nahikoa denbora duzun ala ez frogatzeko) eta hura transferitzeko eskubidearen mugak. Ez ahaztu, askotan, frankizia-hartzaileak frankizia-erregimenean irekitako negozioa hirugarren bati lagatzea edo saltzea galarazten duten klausulak gaineratzen direla, frankizia-emaileak bere oniritzia ematen ez badu.

 

2.Frankizia-emailea

Egin galderak zeure buruari. Marka aitortua da? Kostu baxuak ditu? Negozio-eredu menderaezina eta finkatua du? Edo, aitzitik, duela gutxi hasi da eta, beraz, oraindik ezin izan du bere ereduak funtzionatzen duela frogatu? Bere produktua edo zerbitzua desberdina da? Zer erakutsiko dizu? Zer laguntza eskainiko dizu?     Zer nolako finantza arloko osasuna eta muskulua ditu? Zer nolako ahaleginak egiten ditu marka sustatzeko? Aukeratu aurretik egin behar diren galderak dira horiek guztiak. Azken finean, frankizia-erregimeneko negozio bat martxan jartzea erabakitzen baduzu −horrek eragiten duen kostuarekin−, horrek abantaila jakin batzuk eskaintzen dizkizulako da, zure aldetik egin izan bazenu inola ere bereganatuko ez zenituzkeenak. Egoeraren azterketa sakona egin behar da. Ikertu egin behar duzu. Beste pertsona frankizia-hartzaile batzuk bisitatu eta horiekin hitz egin behar duzu. Horrez gain, saia zaitez zentrala ezagutzen eta nola lan egiten duten lehen eskutik ikusten.
3.Frankizia-hartzailea

Hona hemen galdera gehiago: Zer dakizu negozioaren inguruan? Ba al duzu aldez aurretiko prestakuntzarik edo esperientziarik? Frankizia-erregimeneko negozio bat ireki nahi duzu, autoenplegu edo inbertsio bidez? Zein da zure finantza-egoera, eta zein finantziazio-iturri eta laguntza jaso dezakezu? Enpresa frankizia-emailea ezagutzea bezain garrantzitsua da zure burua ondo ezagutzea. Argi izan behar duzu zenbateko ekarpena egin dezakezun, baita horretarako prestatuta zauden ere. Izan ere, eta zure markak laguntza handia eskaini arren, azkenean zuk zeuk hartu beharko dituzu erabaki garrantzitsuak, kontratazioaren kasuan, esaterako.

 

4.Merkatua

Hona hemen azken aktorea: publikoa. Puntu honetan, oso garrantzitsua da merkatu-azterketa bat eta negozio-plan bat egitea. Oso garrantzitsua da ikertzea, eta sortzen ari den sektore batean lan egingo duzun ala ez jakitea, baita zure lehia zein izango den eta saltzera zoazen produktua edo zerbitzua moda bat den ala ez jakitea ere (gogoratu, esaterako, azken hilabeteetan zigarreta elektronikoak saltzeko frankizia-erregimeneko saltoki asko itxi dituztela).

 

5.Lokala

Frankizia-emaileak lokala aukeratzeko gakoak emango dizkizu. Kokapena, metroak, ezaugarriak eta egoera, ustezko lehiakideekiko distantzia, antzeko negozioen kontzentrazioa… Frankizia-emaileak mota horretako datuak ez ematea edo ez laguntzea oso seinale txarra da. Baina, horrez gain, zuk ere higiezinen merkatua aztertu, bilatu eta ikertu behar duzu. Hura aurkitu ostean, aholkulari aditu batek kontratua irakurtzen eta hitzartzen lagun diezazuke, lokalaren alokairua edo erosketa sinatu aurretik.

Ikus dezakezun moduan, asko dago jokoan. Gure laguntza nahi baduzu, jar zaitez harremanetan Gaztenpresarekin. Guk laguntza pertsonalizatua eskaini eta urrats guztietan lagunduko dizugu, negozioa irekitzen duzunetik finkatu arte. Dagoeneko 4.000 enpresa baino gehiago eta 8.000 lanpostu sortzen lagundu dugu. Zain gaituzu!

¿Quieres leer más artículos relacionados?

Diciembre 11, 2024
La innovación y la diferenciación son pilares fundamentales para el éxito en el ámbito empresarial, especialmente en un entorno globalizado y altamente competitivo. Ahora que la mayoría de empresas están en Internet y utilizan la tecnología como herramienta y escaparate, saber usarlas correctamente es aún más importante. Hoy día la innovación y la diferenciación son...
Noviembre 11, 2024
Al carecer de la rigidez del trabajo por cuenta ajena, como autónomo puede parecer que tienes más facilidades para conciliar la vida personal y laboral, pero esa aparente flexibilidad también puede generarte problemas a la hora de separar ambas facetas: trabajo y descanso; negocio y ocio. Asimismo, tu productividad también puede verse afectada. Por eso...
Octubre 9, 2024
Maite Ibáñez de Maeztu ha estado a la cabeza de Maikala, una pastelería que ha sido referente del barrio bilbaíno de Deusto y del Casco Viejo.   GAZTENPRESA: Maikala es un proyecto que arranca en 2015, ¿verdad? MAITE IBAÑEZ DE MAEZTU: Nació en el 2015 con la puesta en marcha de la parte del obrador...
Octubre 3, 2024
Vemos habitualmente el término “patrocinado”, ya sea un evento o contenido, pero ¿qué es exactamente? El patrocinio es una estrategia de marketing en la que una empresa (el patrocinador) proporciona financiamiento a una entidad, evento, persona o causa (el patrocinado) a cambio de la exposición de su marca asociada a ese elemento. Es decir, se...
Septiembre 18, 2024
Una mesa de tres patas. Pero no una cualquiera. Una sólida, resistente. Una de esas en las que te juntas a pasar buenos momentos. Eso podría decirse que es Emakumeook. Un proyecto creado por tres mujeres emprendedoras. Almudena, Bea y Naiara.   GAZTENPRESA: ¿Cómo os conocisteis y cómo surge Emakumeook? EMAKUMEOOK: Emakumeook surge porque una...
Septiembre 3, 2024
¿Tu negocio necesita un impulso? ¿Tienes la sensación de que tu empresa se ha estancado últimamente? Quizá sea hora de reevaluar tu estrategia comercial o tu plan de negocio para subir de nivel, potenciar la visibilidad de tu marca y aumentar las ventas de tu producto o servicio. Te ofrecemos una serie de tips para...