×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Zure negozioaren bilakaera ezagutzeko enpresa-gestioko oinarrizko hitzak

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Enpresa bat gestionatzea dedikazio eta ezagutza asko eskatzen dituen eginkizun konplexua da. Ekintzaile gisa betetzen duzun eginkizunak funtzio horiek barne hartu ez arren, komenigarria da enpresa-gestioaren hitz eta kontzeptu batzuetan trebatuta egotea, zure negozioaren funtzionamendua ulertzen lagunduko baitizute.

Benchmarkinga.

Praktika hau nahiko arrunta da enpresa-esparruan. Benchmarking egiteak beste enpresa edo erakunde batzuen jardunbide esanguratsuenak erreferentziatzat hartzea esan nahi du, gero horiek zure negoziora egokitzeko. Zein helbururekin? Zure emaitzak hobetzea. Ikus dezakezun moduan, definizio hori oso zabala da eta, horregatik, enpresa-esparruan nahiz marketinean, salmentetan, lan-prozesuetan eta abarretan aplika daiteke. Hiru benchmarking mota orokor identifika daitezke: barnekoa, enpresa baten barne-komunikazioa eta arazoen baterako ebazpena bizkortzeko balio duena. Generikoa, zuzeneko lehiakideak ez diren beste erakunde batzuetan erreferentzia globalak bilatzen dituena. Eta lehiari loturikoa, lehiakidearen produktuak, zerbitzuak edo prozesuak zuzenean identifikatzen dituena, gero merkatuan norbere posizionamendua bilatzeko. Batzuetan, azken hori enpresa lehiakide bati edo gehiagori egiten zaien jarraipenarekin identifikatzen da, haren zerbitzuak eta produktuak aztertu eta horiek norbere katalogora txertatzen saiatzeko, hainbat hobekuntza egin ondoren: hau da, produktu edo zerbitzu bat kopiatzea, eta zure eskaintzan txertatu ahal izateko hobetzea.

Ekoizteko gaitasuna.

Enpresa baten ekoizteko gaitasuna konpainia horrek bere momentuko egiturekin lor dezakeen jarduera- eta ekoizpen-mailarik handiena da. Kontzeptu hori funtsezkoa da enpresen gestioari dagokionez, besteak beste, negozio batek dituen ekoizpen-baliabideek merkatu zehatz baten eskaerari erantzutea ahalbidetzen duten ala ez jakiteko aukera ematen baitu. Gainera, datu horrek ekoizpena optimizatzeko balio du, ekoizpen-egitura batean jarduten duten baliabideen erabilera-mailari buruzko azterketa baten emaitza baita. Azterketa horren bitartez, etekina handitu dezaketen esparruak identifika daitezke. Negozio baten ekoizteko gaitasuna ebaluatzeko, prozesuan eragiten duten faktore guztiak hartu behar dira kontuan, erabilitako makineria nahiz kanpoko indarrak, hala nola legeak, gobernuaren politikak, logistika eta eskulana.

Top-down / Bottom-up azterketa.

Top-down prozesua enpresek eragiketa edo erabaki garrantzitsuak ebaluatzeko erabiltzen duten aztertzeko metodologia bat da. Top-down anglizismoak adierazten duen moduan, azterketa hori egiteko ikuspegi global bat hartzen da abiapuntu gisa eta, gero, beherantz joaten da pixkanaka, eragiketaren alderdi xumeenak argitu arte. Enpresa bat geureganatzeko aukera aztertzen ari bagara, top-down azterketak aurrena nazioarteko merkatuan izango duen eragina aztertuko du; gero, ekonomia nazionalean izango duena; ondoren, lehia-posizioan, merkatu-kuotan, errentagarritasunean, kostuen eraginkortasunean… izango duena. Eta, horrela, xehetasun xumeenetaraino. Bestalde, bottom-up prozesuan alderantziz hartzen dira erabakiak. Ikuspegi hori oso ohikoa da arrisku makroekonomikoak ondo kontrolatuta daudenean. Inbertsioa posizio indibidualetik jorratzen da, eta gero aldagai globalagoetara igarotzen da. Lehenik eta behin, enpresa eta haren lehia-posizioa aztertzen dira; gero, dagokion sektorea; eta, azkenik, ekonomia nazionala eta nazioartekoa, eragina izan dezaketen aldagaiak ezagutzeko.

Esperientzia-kurba.

Funtsean, esperientzia-kurba bat azterketa bat da, zure enpresak epealdi jakin batean errendimendua hobetu duen ala ez jakitea ahalbidetzen duena. Hori kalkulatzeko, premisa bat hartzen da abiapuntu gisa: zure enpresak esperientzia bereganatu ahala, aldagaiek ere hobera egiten dute, hala nola teknologiak, gerentzia-eginkizunak, laneko produktibitateak… Hau da, enpresak emaitzen hobekuntzan eta kostuen murrizketan eragiten duen know-how bat bereganatzen du. Horregatik, enpresa bilakaera egokia izaten ari den ala ez jakiteko, bi ekitaldi behar dira gutxienez erreferentzia gisa, egokiena gehiago izatea izango balitzateke ere. Esperientzia-kurbak langile baten produktibitatearen igoera neurtzen du, eginkizun jakin batean duen espezializazioaren arabera.

Kontu-auditoretza.

Kontu-auditorearen irudia funtsezkoa da enpresaren egoera ezagutzeko, batik bat krisialdi ekonomikoetan, horietan ezinbestekoa baita kontabilitate-prozesuak xehetasunez aztertzea baliabideak optimizatu ahal izateko. Auditore bat enpresa, sozietate edo erakunde baten kontabilitate-liburuak fidagarriak eta egiazkoak diren ala ez egiaztatzeaz eta frogatzeaz arduratzen da. Horregatik, ikuskatzen dituzten jarduerekiko aktore independenteak izan behar dute, erabateko independentziaz eta inpartzialtasunez igorri behar baitituzte beren txostenak; gainera, Kontabilitate eta Kontu Ikuskaritza Institutuaren Kontu Auditoreen Erregistro Ofizialean inskribatuta egon behar dute. Auditoritza ohikoenak sozietate baten urteko kontuen inguruan egiten direnak izaten dira.

Enpresaren gestioaren arloko edo zure negozioaren beste edozein alderdiri buruzko ezagutzak areagotu nahi badituzu, Gaztenpresan prestakuntzarako tailerrak eta ikastaroak eskaintzen dizkizugu beharrezko eskumenak hobetzeko. Zure zain gaude.

Post gehiago irakurri.

Abendua 11, 2024
Berrikuntza eta desberdintzea funtsezko zutabeak dira enpresa-eremuan arrakasta izateko, batez ere ingurune globalizatu eta oso lehiakor batean. Enpresa gehienak Interneten daudenez eta teknologia tresna eta erakusleiho gisa erabiltzen dutenez, are garrantzitsuagoa da behar bezala erabiltzen jakitea. Gaur egun, berrikuntza eta desberdintzea funtsezkoak dira jasangarritasuna eta epe luzerako arrakasta bermatzeko. Arlo horietan inbertitzen duten enpresek, nabarmentzea...
Azaroa 11, 2024
Besteren konturako lanaren zurruntasunik ez dagoenez, autonomo gisa bizitza pertsonala eta lan-bizitza bateratzeko erraztasun gehiago dituzula eman dezake, baina itxurazko malgutasun horrek arazoak ere sor diezazkizuke bi alderdiak bereizteko orduan: lana eta atsedena; negozioa eta aisia. Halaber, zure produktibitateari ere eragin diezaioke. Horregatik, komeni da arau batzuk ezartzea zure energia mantendu ahal izateko. Zure nagusia...
Urria 9, 2024
Maite Ibañez de Maeztu Maikalaren buru izan da, Bilboko Deustu auzoan eta Alde Zaharrean erreferente izan den gozotegia.   GAZTENPRESA: Maikala 2015ean abiatu zen proiektua da, ezta?   MAITE IBAÑEZ DE MAEZTU: 2015ean sortu zen, lantegiaren zatia martxan jarri zenean, eta urtebete geroago arte ez zen jarduera abiarazi Plaza Berrian, lehenengo dendarekin. Leioan trebatzea erabaki...
Urria 3, 2024
Normalean “babestuta” terminoa ikusten dugu, bai ekitaldietan, bai edukietan, baina zer esan nahi du zehazki? Babesletza marketin-estrategia bat da, non enpresa batek (babesleak) finantzaketa ematen dion erakunde, ekitaldi, pertsona edo kausa bati (babestuak), elementu horri lotutako marka erakustearen truke. Hau da, bi aldeek etekinak lortzen dituzten merkataritza-harreman bat ezartzen da. Sinergiak sortzeko lankidetza. Teknika horrek...
Iraila 18, 2024
Hiru hankako mahaia. Baina ez edozein. Sendoa, gogorra. Une onak pasatzeko elkartzen zaren horietako bat. Hori Emakumeook dela esan liteke. Hiru emakume ekintzailek sortutako proiektua. Almudena, Bea eta Naiarak.   GAZTENPRESA: Nola ezagutu zenuten elkar eta nola sortu zen Emakumeook? EMAKUMEOOK: Emakumeook gaur hemen ez dagoen hirugarren pertsona batengatik sortu zen, Ambrosa. Hirurak pandemian geunden...
Iraila 3, 2024
Zure negozioak bultzada bat behar du? Azkenaldian zure enpresa gelditu egin dela iruditzen zaizu? Agian, zure estrategia komertziala edo negozio-plana berriz ebaluatzeko garaia da, mailaz igotzeko, zure markaren ikusgarritasuna indartzeko eta zure produktuaren edo zerbitzuaren salmentak handitzeko. Hona hemen zure enpresaren egoera hobetzeko hainbat aholku, bai enpresa berria izan bai denbora luzea finkatuta eman.  ...

2025-02-10 00:52:58