×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Zorionak, ekintzaileok!

cierre-2021
Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Egun gutxitan itxiko dugu 2021a, eta urteko azken egunotan eskerrak eman nahi dizkizuegu aurten ere.

Badoan urte honetan, poliki-poliki gaindituz joan gara 2020an pandemiaren hasierarekin bidean azaldu zitzaizkigun oztopo handiak.

Zuetako askorentzat, erronka horiek sormenaren akuilu izan ziren zuen negozioa berritzeko eta egoera berrira egokitzeko.

Urte zail hauetan martxan jarritako ekintzailetza-proiektu askotan gure ekarpentxoa egin dugunez, harro gaude atzera begiratzean.

2022an, Gaztenpresan buru-belarri lanean jarraituko dugu Euskadin eta Nafarroan enplegua eta ekonomia-garapena sustatzen segitzeko eta ekintzailetza esaten diogun abentura ahalik eta emankorrena izan dadin.

Eskerrik asko ilusioari eusteagatik, ahalegintzeagatik eta egunez egun hobetuz joateagatik.

2022a arrakastaz eta ikaskuntzaz beteta etor dadila. Zorionak eta urte berri on!

Post gehiago irakurri.

Iraila 14, 2023
Maiatzaren amaieran ireki zuten Bilbon House Of Movement Experience (HOME) zentroa, entrenamendu pertsonal eta mugimendu egokiturako gunea. Proiektu horren atzean, Laura Leandro eta Noel Herresánchez ditugu, eta euren esperientzia ekintzailea kontatuko digute elkarrizketa honetan. Entrenamendu-zentro horretara joaten diren guztientzat “etxe” bihurtzeko asmoz sortu duzue HOME. Zer du bereizgarri zuen proposamenak ariketa fisikoa egiteko beste aukerekin...
Iraila 4, 2023
Bi emakume gazte ekintzaile hauek urte batzuk zeramatzaten Concha Calle Decoración dendan lanean, Portugaleten (Bizkaia) erreferentziazkoa den interiorismoko negozioa. Orain, jabeek erretiroa hartu dute, eta proiektuaren buru jartzea erabaki dute Cristinak eta Edurnek. Elkarrizketa honetan kontatuko digute prozesu hori nolakoa izan den.   Zein unetan erabaki zenuten dekorazioko eta interiorismoko denda honen jarduerarekin jarraitzea? Edurne:...
Uztaila 7, 2023
Gaur Leire Uretarekin hitz egingo dugu, Nukka dendaren sortzailearekin. Emakume eta gizonentzako marka anitzeko moda-denda da Nukka, duela hiru urte irekia Amorebieta-Etxanon (Bizkaia). Bere apustua outfit erosoak egitea da, estilo handiko jantziekin eta osagarriekin, Leirek 20 urte baino gehiagoko eskarmentua baitu retail sektorean. Baina utz diezaiogun berari kontatzen. Zergatik erabaki zenuen zeure arropa-denda martxan jartzea?...
Ekaina 7, 2023
Laida San Sebastianena izan zen Gaztenpresatik ekimenean jasotako azken testigantza. Gizarte arloan ia 20 urtez ekintzaile izan ondoren, orain Mondragon Unibertsitateko Eskola Politeknikoko ikasleekin partekatzen ditu bere ezagutzak eta esperientziak, Ekintzailetza Teknologikoko arduraduna baita han. “Ni naiz guztiari ‘bai’ esatearen asmatzailea”, aitortu zuen Laidak keinu bat eginez Andrea Fernandezek egin zuen aurreko mintzaldiari. Hain zuzen...
Maitza 31, 2023
Andrea Fernández-ena izan zen Gaztenpresatik ekimenean ezagutu genuen beste ekintzailetza-istorioetako bat. “Argentinar doinurik ez duen ekintzaile argentinarra eta erremediorik gabeko ibiltaria” da. Orain dela 20 urte baino gehiago etorri zen Andrearen familia Bilbora, hark hamabi urte baino ez zituenean. Bizitza pertsonalaren eta profesionalaren arteko orekari eusteak duen garrantziaz hitz egin zigun arlo anitz jorratzen dituen...
Maitza 23, 2023
Mahai-inguruaren ondoren, beren ibilbideko uneren batean Gaztenpresara gure aholkularitzaren bila etorri diren ekintzaileen benetako historiak entzuteko txanda iritsi zen Gaztenpresatik blogean. Hala, Elsa Pamparacuatro eta Keko Salvador ezagutu genituen, Iruñeko zirku-eskolan elkar ezagutu zuten bi artista. Amets bat zuten: Urdaibain zirku-eskola sortzea. Lehenengo aukera izan zen Gautegiz-Arteagan bizi ziren baserriko ukuilua egokitzea. “Han hasi ginen...