×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Zerbitzuak emateko kontratuaren gakoak

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Kostata, baina iritsi zara. Burua hautsi duzu, zehatz-mehatz egin duzu negozio-plana eta orain pauso erabakigarria eman behar duzu: ideia hori ahalik eta ondoen gauzatzea. Jakina, inoiz ez zara arriskuetatik salbu egongo, baina ahalik eta gutxien arriskatzea da helburua, eta horretarako gakoetako bat zure beharren araberako kontratuak egitea da.

Argi izan behar duzu, hasi berritan, harremanak finkatu beharko dituzula negoziatuko duzun kideekin, garatu asmo dituzun arlo guztien gaineko berariazko ezagutzarik ez baduzu, behintzat. Horien artean egongo dira, besteak beste, programatzaileak, diseinatzaileak, argazkilariak edota kontulariak. Lotura horiek ezartzeko moduak berebiziko garrantzia izango du zure negozioa sortzeko orduan.

Gure artikuluetako batzuk gainbegiratu badituzu jakingo duzu hainbat kontratu mota daudela, baina gaur zerbitzuak emateko kontratuei buruzko gakoak eskainiko dizkizugu, ekintzailetza-kasuetara ondoen egokitzen direnak baitira.

 

Merkataritza-izaera eta idazketa librea

Zerbitzuak emateko kontratuek merkataritza-izaera dute eta lanekoek baino aukera zabalagoak eskaintzen dituzte. Hainbat modutan egin eta nahi bezain orokorrak edo zehatzak izan daitezke, neurri handi batean nahi adina klausula sartzeko aukera ematen dutelako.

Nolanahi ere, norberak kontuan har ditzakeen zehaztasunez gain, badira ekintzaile orok jakin beharrekoak diren klausula batzuk, funtsezkoak baitira kontratua egoki gauzatzeko. Aurrerago lege-zailtasunak eta buruhausteak izatea saihestea da helburua. Beraz, azter ezazu ondo dokumentua, astuna izateko beldurrik gabe.

Hemen duzu eredu bat, baina are gehiago zehatz dezakezu nahi baduzu.

 

Funtsezko alderdi batzuk

  1. Zerbitzu profesionalen kontratua ez da lan-kontratua. Ez du kontratista independentearekiko inolako harreman formalik finkatzen. Harremana zehaztutako zerbitzuetara mugatuko da, denbora jakin batez.
  1. Zehatz itzazu argi eta garbi kontratuaren terminoak eta helburuak. Garrantzitsua da espero duzun zerbitzua ondo eta xehetasunez adieraztea, izan ere, azalpena zenbat eta zehatzagoa izan orduan eta aukera gehiago izango baituzu emaitzarekin pozik egoteko eta babestuago egongo zara adierazitakoa betetzen ez bada.
  1. Zehatz ezazu ordainketak egiteko modua. Kontuan hartu behar dituzun gakoak lau dira: konpentsatu beharreko zenbatekoa eta hori kalkulatzeko formula; ordainketen maiztasuna; kontratatutako profesionalak ordainketa horiek jasotzeko bete behar dituen baldintzak; eta, egoera jakin batzuetan, ordainketa egiteari uko egiteko izan ditzakezun arrazoiak.
  1. Nola finkatu kontratuaren iraupena. Kasu honetan bi aukera daude: zerbitzua emateko data jakin batzuk erabakitzea edo, bestela, kontratuaren amaiera proiektu zehatza burutzean edo helburu batzuk betetzean finkatzea. Hori litzateke, adibidez, marketin-kanpaina baten kasua edo web-diseinu baten eskaerarena.
  1. Ez ahaztu jabetza intelektuala. Argi eta garbi zehaztuta ez dagoenean, zuzenbide aplikagarriaren arabera kontratista da berak egindako lanaren titularra. Hortaz, stocka kudeatzeko zure programaren garapena kontratatzekotan bazara, zuk ordaindutakoaren gaineko jabetza zeurea dela adierazi behar du kontratuak, ez ahaztu.
  1. Konfidentzialtasunaren babesa. Zure datuei sarbidea eman behar badiezu, gehitu ezazu klausula bat zure informazio pertsonala eta enpresa-sekretuak babesteko.
  1. Erantsi itzazu kontratua amaitzeko baldintzak. Eskainiko dizkizuten zerbitzuak ez dituzu beti gustuko izango; horregatik, oso erabilgarria izango da kontratua desegiteko egoerak eta baldintzak adostea.

 

Ikusten duzunez, edozein kontratuk mamia du eta kontuz ibili behar dugu sinatzen dugunarekin. Beraz, zalantzaren bat baduzu aditu batengana jotzea gomendatzen dizugu, abokatu batengana, aholkularitza-enpresa batera, etab

Post gehiago irakurri.

Abendua 11, 2024
Berrikuntza eta desberdintzea funtsezko zutabeak dira enpresa-eremuan arrakasta izateko, batez ere ingurune globalizatu eta oso lehiakor batean. Enpresa gehienak Interneten daudenez eta teknologia tresna eta erakusleiho gisa erabiltzen dutenez, are garrantzitsuagoa da behar bezala erabiltzen jakitea. Gaur egun, berrikuntza eta desberdintzea funtsezkoak dira jasangarritasuna eta epe luzerako arrakasta bermatzeko. Arlo horietan inbertitzen duten enpresek, nabarmentzea...
Azaroa 11, 2024
Besteren konturako lanaren zurruntasunik ez dagoenez, autonomo gisa bizitza pertsonala eta lan-bizitza bateratzeko erraztasun gehiago dituzula eman dezake, baina itxurazko malgutasun horrek arazoak ere sor diezazkizuke bi alderdiak bereizteko orduan: lana eta atsedena; negozioa eta aisia. Halaber, zure produktibitateari ere eragin diezaioke. Horregatik, komeni da arau batzuk ezartzea zure energia mantendu ahal izateko. Zure nagusia...
Urria 9, 2024
Maite Ibañez de Maeztu Maikalaren buru izan da, Bilboko Deustu auzoan eta Alde Zaharrean erreferente izan den gozotegia.   GAZTENPRESA: Maikala 2015ean abiatu zen proiektua da, ezta?   MAITE IBAÑEZ DE MAEZTU: 2015ean sortu zen, lantegiaren zatia martxan jarri zenean, eta urtebete geroago arte ez zen jarduera abiarazi Plaza Berrian, lehenengo dendarekin. Leioan trebatzea erabaki...
Urria 3, 2024
Normalean “babestuta” terminoa ikusten dugu, bai ekitaldietan, bai edukietan, baina zer esan nahi du zehazki? Babesletza marketin-estrategia bat da, non enpresa batek (babesleak) finantzaketa ematen dion erakunde, ekitaldi, pertsona edo kausa bati (babestuak), elementu horri lotutako marka erakustearen truke. Hau da, bi aldeek etekinak lortzen dituzten merkataritza-harreman bat ezartzen da. Sinergiak sortzeko lankidetza. Teknika horrek...
Iraila 18, 2024
Hiru hankako mahaia. Baina ez edozein. Sendoa, gogorra. Une onak pasatzeko elkartzen zaren horietako bat. Hori Emakumeook dela esan liteke. Hiru emakume ekintzailek sortutako proiektua. Almudena, Bea eta Naiarak.   GAZTENPRESA: Nola ezagutu zenuten elkar eta nola sortu zen Emakumeook? EMAKUMEOOK: Emakumeook gaur hemen ez dagoen hirugarren pertsona batengatik sortu zen, Ambrosa. Hirurak pandemian geunden...
Iraila 3, 2024
Zure negozioak bultzada bat behar du? Azkenaldian zure enpresa gelditu egin dela iruditzen zaizu? Agian, zure estrategia komertziala edo negozio-plana berriz ebaluatzeko garaia da, mailaz igotzeko, zure markaren ikusgarritasuna indartzeko eta zure produktuaren edo zerbitzuaren salmentak handitzeko. Hona hemen zure enpresaren egoera hobetzeko hainbat aholku, bai enpresa berria izan bai denbora luzea finkatuta eman.  ...

2025-02-10 02:10:58