×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Zer egin behar dute autonomoek eta ETE-ek Datuen babeserako Legea betetzeko?

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Zure enpresa sortzean, Datuen babeserako Legea bete beharko duzu, Euskadiko eta Nafarroako beste edozein ekintzailek bezala. Gaztenpresan, aholku emango dizugu.

 

Duela zenbait urtetik, tamaina eta sektore guztietako enpresa eta erakunde gehienek bete behar duten legedi bat dago indarrean, Datuen babeserako Legea, alegia. Hala ere, nahiko ezezaguna da langile autonomo eta enpresa txiki askorentzat.

 

Hain zuzen ere, Datuen babeserako 15/1999 Lege Organikoa (aurrerantzean, DBLO) indarrean sartu zenetik, ia enpresa eta profesional guztiek DBLOn ezarritako arauetara egokitu behar dituzte datu pertsonalen fitxategiak.

 

Horrek esan nahi du datu pertsonalak gorde edo erabiltzen dituzten konpainia edo erakunde guztiek, pertsona fisikoek (autonomoak) nahiz juridikoek (sozietateak), DBLOra egokitu behar dutela.

 

Hortaz, esaterako, gure saltokian edo jardueran, pertsona baten izena, abizenak, jaiotze-data, helbidea edo posta elektronikoa, telefono zenbakia, identifikazio fiskaleko zenbakia, argazkiren bat, gizarte-segurantzako zenbakia edo beste zerbait jaso eta erabiltzen badugu, zuzenean edo zeharka pertsona bat identifikatzen duten datuak erabiltzen ari garela esan nahi du.

 

Horrenbestez, datu pertsonalak erabiltzen ari gara, eta horrenbestez, DBLOn ezarritako arauak bete behar dira, jarduera pertsonaletan edo etxekoetan izan ezik.

 

Lege hori ez betetzeak zigorra dakar. Lege-haustea arina, larria edo oso larria izan daiteke, eta horren arabera, DBLOn ezarritakoa betetzen ez bada, ohartarazpena jaso dezakegu, gutxienez, eta 900 eta 600.000 euro arteko isuna, gehienez.

 

Ikuspuntu praktikotik, DBLOren arabera, enpresek zenbait neurri bete behar dituzte erabiltzaileen eskubideak bermatzeko.

 

Oro har, DBLO betetzeko neurriak hauek dira (Euskadi, Nafarroan eta Estatuko gainerako erkidegoetan):

 

  • Erabiltzaileen eskubideak babestea: Erabiltzaileen zilegitasuna lortzea. Beharrezko bitartekoak jartzea, erabiltzaileek eskubidea izan dezaten beraien datuetan sartu, eta horiek zuzendu, kendu edo horiei aurka egiteko.
  • Fitxategiak erregistratzea: Datu pertsonalak dituzten fitxategiak sortzen eta aldatzen direnean, horren berri ematea Datuen Babeserako Erregistro Orokorrean. Datu pertsonalak dituzten datu antolatuak dira fitxategiak, edozein modutan sortu, bildu, antolatu eta eskuratu direnak.
  • Segurtasun dokumentua: Enpresak erabiltzen dituen datu pertsonalen segurtasun dokumentu bat egin, gorde eta aplikatzea.
  • Testu eta klausula ezberdinak egitea sektorearen arabera erabiltzeko.

 

Datu pertsonalak eta fitxategiak erabiltzeko segurtasun neurriak hiru mailatakoak dira: oinarrizkoa, erdi-mailakoa eta goi-mailakoa; eremu pertsonalean daukaten garrantziaren eta eraginaren arabera.

 

Hauek dira oinarrizko datuak: izena, abizenak, NANa, helbidea, etab.

 

Datu fiskalak dituzten fitxategiak, finantza-zerbitzuei buruzko fitxategiak, administrazio- edo zigor-arloko lege-hausteak eta pertsonen izaeraren zenbait ezaugarri aztertzeko modua ematen duten datuak, besteak beste, erdi-mailako datu pertsonalak dira.

 

Goi-mailako segurtasun-neurriak behar dira polizia-datuak, osasun, ideologia, politika, erlijio, arraza edo etnia eta sexuari buruzko datuak dituzten fitxategiak babesteko. Baita telekomunikazio elektronikoen zerbitzuetatik eskuratutakoak eta emakumeen aurkako indarkeria-ekintzetatik jasotakoak gordetzeko ere.

 

Legea bete eta zure enpresa DBLOn ezarritakora egokitzeko, arlo honetan espezializatutako aholkularitza-enpresa edo bulego baten zerbitzua kontratatu behar da, zerbitzu pertsonalizatua lortzeko. Ez da komeni urrutiko zerbitzurik kontratatzea. Legeak alderdi juridiko nahiz teknikoak arautzen ditu, eta beraz, aukeratutako enpresak legearen eta informatikaren ikuspegitik eman behari digu aholkua, eta horretarako, ezinbestekoa da bi arloetako profesionalak kontratatzea.

 

DBLOri buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, deitu doako telefono honetara: Consulting – PRO: 900 100 240 eta berehala jarriko gara zurekin harremanetan, zure zalantzei erantzuteko. Bestela, Gaztenpresaren Euskadiko eta Nafarroako edozein bulegotara hurbil zaitezke.

Post gehiago irakurri.

Abendua 11, 2024
Berrikuntza eta desberdintzea funtsezko zutabeak dira enpresa-eremuan arrakasta izateko, batez ere ingurune globalizatu eta oso lehiakor batean. Enpresa gehienak Interneten daudenez eta teknologia tresna eta erakusleiho gisa erabiltzen dutenez, are garrantzitsuagoa da behar bezala erabiltzen jakitea. Gaur egun, berrikuntza eta desberdintzea funtsezkoak dira jasangarritasuna eta epe luzerako arrakasta bermatzeko. Arlo horietan inbertitzen duten enpresek, nabarmentzea...
Azaroa 11, 2024
Besteren konturako lanaren zurruntasunik ez dagoenez, autonomo gisa bizitza pertsonala eta lan-bizitza bateratzeko erraztasun gehiago dituzula eman dezake, baina itxurazko malgutasun horrek arazoak ere sor diezazkizuke bi alderdiak bereizteko orduan: lana eta atsedena; negozioa eta aisia. Halaber, zure produktibitateari ere eragin diezaioke. Horregatik, komeni da arau batzuk ezartzea zure energia mantendu ahal izateko. Zure nagusia...
Urria 9, 2024
Maite Ibañez de Maeztu Maikalaren buru izan da, Bilboko Deustu auzoan eta Alde Zaharrean erreferente izan den gozotegia.   GAZTENPRESA: Maikala 2015ean abiatu zen proiektua da, ezta?   MAITE IBAÑEZ DE MAEZTU: 2015ean sortu zen, lantegiaren zatia martxan jarri zenean, eta urtebete geroago arte ez zen jarduera abiarazi Plaza Berrian, lehenengo dendarekin. Leioan trebatzea erabaki...
Urria 3, 2024
Normalean “babestuta” terminoa ikusten dugu, bai ekitaldietan, bai edukietan, baina zer esan nahi du zehazki? Babesletza marketin-estrategia bat da, non enpresa batek (babesleak) finantzaketa ematen dion erakunde, ekitaldi, pertsona edo kausa bati (babestuak), elementu horri lotutako marka erakustearen truke. Hau da, bi aldeek etekinak lortzen dituzten merkataritza-harreman bat ezartzen da. Sinergiak sortzeko lankidetza. Teknika horrek...
Iraila 18, 2024
Hiru hankako mahaia. Baina ez edozein. Sendoa, gogorra. Une onak pasatzeko elkartzen zaren horietako bat. Hori Emakumeook dela esan liteke. Hiru emakume ekintzailek sortutako proiektua. Almudena, Bea eta Naiarak.   GAZTENPRESA: Nola ezagutu zenuten elkar eta nola sortu zen Emakumeook? EMAKUMEOOK: Emakumeook gaur hemen ez dagoen hirugarren pertsona batengatik sortu zen, Ambrosa. Hirurak pandemian geunden...
Iraila 3, 2024
Zure negozioak bultzada bat behar du? Azkenaldian zure enpresa gelditu egin dela iruditzen zaizu? Agian, zure estrategia komertziala edo negozio-plana berriz ebaluatzeko garaia da, mailaz igotzeko, zure markaren ikusgarritasuna indartzeko eta zure produktuaren edo zerbitzuaren salmentak handitzeko. Hona hemen zure enpresaren egoera hobetzeko hainbat aholku, bai enpresa berria izan bai denbora luzea finkatuta eman.  ...