×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Zer da alboko marketina? Ezagutu abian jartzeko gakoak

GZT-Marketing-Lateral-parte-1
Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Azken urtean, ekintzaile askok beren asmamena eta egokitzeko gaitasuna erabili behar izan dituzte beren negozioak hondora ez daitezen, egungo osasun- eta ekonomia-krisiaren erdian. Gaztenpresatik, #JarraitzekoBerritzen ekimenaren bidez, berritzeko gaitasuna sustatu eta babestu dugu. Gure ehun ekintzailearen ikuspegi disruptibo eta berritzaileari esker, posible izan da bizi dugun egoera dinamiko eta ezegonkor honetan enpresa-jarduera bermatzea.

Negozio askoren funtzionamenduari eusten lagundu duen ikuspegi hori bera aplikatzen zaio marketinaren esparruari aspalditik, alboko marketina izenarekin. Philip Kotler marketinaren guruak diseinatutako estrategia bat da, eta sormena erabiltzen du beste publiko baten beharrak asetzera bideratutako produktu edo zerbitzu berritzaileak eta apurtzaileak diseinatzeko.

Estrategia horren helburua ez da lehendik dagoen produktu edo zerbitzu bat hobetzea, baizik eta beste modu batean aurkeztea, jatorrizko produktuak erakartzen ez zuen publiko bat erakartzeko. Marketin-modalitate hau aztertu ahal izateko, beharrezkoa da lehendik dagoen produktu batetik abiatzea eta hiru galderari erantzutea:

  1. Produktua aldatuko balitz, jatorrizkoaren osagarri diren beste premia batzuk ase ahal izango lituzke?
  2. Zer aldaketa egin beharko lirateke?
  3. Aldaketa horiekin, iritsi al liteke jatorrizko produktua heltzen ez den beste publiko batengana?

Nola egokitu produktu edo zerbitzu bat

Galdera horiei erantzun ondoren, produktu edo zerbitzu hori nola egokitu behar duzun pentsatzeko garaia da, merkatu berri bat hartzeko gai izan dadin. Oro har, hori egiteko lau modu daude:

  • Beharrak aldatuz. Lehendik dagoen produktu batetik abiatuta, erabilera berriak bilatu behar dituzu, jatorrizkoarekin aurreikusi ez ziren beharrei erantzun ahal izateko.
  • Xede-publikoa ordezkatuz. Produktu bat modu sotilean alda dezakezu, hasieran zure xede-publikoan ez zeuden bezero batzuen beharrei erantzuteko. Estrategia horren adibiderik argienetako bat bizarra mozteko xaflen fabrikatzaileek garatu zutena da. Beren merkatua emakumeei zabaltzea eta haientzat gama espezifiko bat sortzea erabaki zuten.
  • Kontsumo-aldia aldatuz. Kasu horretan, aldatu egiten da produktu baten salmenta-aldi naturala, beste sasoi batean merkaturatu daitekeen beste bat sortuz. Hori da bonboi-ekoizle jakin batzuen kasua, zeinak udako hilabeteetan haien elaborazioa eten eta izozkiak ekoiztea aukeratzen baitute. Edo turroi ekoizleen kasua, zeinak fruitu lehorrez osaturiko aperitibo-sortak prestatzen baitituzte, turroien oinarri diren fruitu lehorrak Gabonetatik kanpo merkaturatzeko.
  • Kontsumo-lekua ordezkatuz. Aldaketa horren helburua da hasiera batean lokal jakin batean, kafetegi batean adibidez, kontsumitzeko pentsatutako produktu bat egokitzea, beste leku batean gozatu ahal izateko. Hori da edari jakin batzuen kasua, esate baterako, te hotzarena edo eramateko kafearena.

Gai honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, ez galdu alboko marketin-estrategia bat garatzeko teknikei buruzko post-a.

Post gehiago irakurri.

Azaroa 11, 2024
Besteren konturako lanaren zurruntasunik ez dagoenez, autonomo gisa bizitza pertsonala eta lan-bizitza bateratzeko erraztasun gehiago dituzula eman dezake, baina itxurazko malgutasun horrek arazoak ere sor diezazkizuke bi alderdiak bereizteko orduan: lana eta atsedena; negozioa eta aisia. Halaber, zure produktibitateari ere eragin diezaioke. Horregatik, komeni da arau batzuk ezartzea zure energia mantendu ahal izateko. Zure nagusia...
Urria 9, 2024
Maite Ibañez de Maeztu Maikalaren buru izan da, Bilboko Deustu auzoan eta Alde Zaharrean erreferente izan den gozotegia.   GAZTENPRESA: Maikala 2015ean abiatu zen proiektua da, ezta?   MAITE IBAÑEZ DE MAEZTU: 2015ean sortu zen, lantegiaren zatia martxan jarri zenean, eta urtebete geroago arte ez zen jarduera abiarazi Plaza Berrian, lehenengo dendarekin. Leioan trebatzea erabaki...
Urria 3, 2024
Normalean “babestuta” terminoa ikusten dugu, bai ekitaldietan, bai edukietan, baina zer esan nahi du zehazki? Babesletza marketin-estrategia bat da, non enpresa batek (babesleak) finantzaketa ematen dion erakunde, ekitaldi, pertsona edo kausa bati (babestuak), elementu horri lotutako marka erakustearen truke. Hau da, bi aldeek etekinak lortzen dituzten merkataritza-harreman bat ezartzen da. Sinergiak sortzeko lankidetza. Teknika horrek...
Iraila 18, 2024
Hiru hankako mahaia. Baina ez edozein. Sendoa, gogorra. Une onak pasatzeko elkartzen zaren horietako bat. Hori Emakumeook dela esan liteke. Hiru emakume ekintzailek sortutako proiektua. Almudena, Bea eta Naiarak.   GAZTENPRESA: Nola ezagutu zenuten elkar eta nola sortu zen Emakumeook? EMAKUMEOOK: Emakumeook gaur hemen ez dagoen hirugarren pertsona batengatik sortu zen, Ambrosa. Hirurak pandemian geunden...
Iraila 3, 2024
Zure negozioak bultzada bat behar du? Azkenaldian zure enpresa gelditu egin dela iruditzen zaizu? Agian, zure estrategia komertziala edo negozio-plana berriz ebaluatzeko garaia da, mailaz igotzeko, zure markaren ikusgarritasuna indartzeko eta zure produktuaren edo zerbitzuaren salmentak handitzeko. Hona hemen zure enpresaren egoera hobetzeko hainbat aholku, bai enpresa berria izan bai denbora luzea finkatuta eman.  ...
Uztaila 30, 2024
Podcastaren hirugarren denboraldi honetan, ekonomian eta eragin sozialean sakondu dugu hainbat ekimen ekintzaileren bidez. Baina, nola neurtu eta ebaluatzen da inpaktu soziala? Galdera honi erantzuteko, denboraldiko azken atalean Jessica Pizarro Arteaga izan dugu, entitate eta enpresei gizartean eta ingurumenean benetan nola eragiten ari diren jakiten laguntzen dien ekintzailea. Txiletar honek jaioterrian hasi zuen bere ibilbide...