×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Web-mintegi digital berriak

GZT-ART-Webinars
Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Gaztenpresaren Berritzen programan, hainbat web-mintegi diseinatu ditugu zure negozioa digitalizatzen laguntzeko.

«Gaztenpresaren astelehen digitalak» izeneko zazpi web-mintegik osatzen dute programa; dagoeneko bi eman ditugu. Tailer horiek Zoom bidez emango dira, otsaileko eta martxoko astelehenetan, eta ordubeteko iraupena izango dute. No te pierdas en las redes enpresak emango ditu.

Horietako edozeinetan izena eman nahi baduzu, hemen egin dezakezu.

Nire negozioa LinkedIn-en (otsailaren 22a)

Eskuarki, Facebook, Twitter eta Instagram sare sozialak aipatu izan ditugu bezeroak erakartzeko eta gure bezeroengandik hurbil egoteko tresna gisa. Baina kontuan izan behar da azken urteotan LinkedInek indar handia hartu duela ingurune digitalean. Web-mintegi honetan, sare sozial horretan enpresa-kontu bat sortzeko behar den guztia azalduko dugu. Ikusiko dugu beharrezkoa dela edukien estrategia bat egitea, noizean behin gure xede-taldearentzat interesgarriak diren edukiak argitaratzeko, eta beste kontu batzuekin zenbait modutan elkarreragiten jakitea.

Erabili sare sozialak zure salmentak hobetzeko (martxoaren 1a)

Gaur egun, sare sozialak garrantzi handiko kanalak dira bezeroak erakartzeko eta salmentak handitzeko; hortaz, komeni da publizitatean inbertitzea hedabide horietan. Web-mintegi honetan, denda txikiei Interneteko salmentak handitzen laguntzeko Facebookek eta Instagramek eskaintzen dituzten aukerak aztertuko ditugu. Ikusiko dugu zein diren gure negozioari ahalik eta agerikotasunik handiena emateko gakoak, eta nola susta ditzakegun gure salmentak.

Egin salmentetara bideratutako webgune bat (martxoaren 8a)

Online saltzen hastea pentsatzen ari bazara, edo duela gutxi hasi bazara, garrantzitsua da alderdi guztiak zaintzea, zure webgunea ondo planteatuta egon dadin (zure negozio-aurkezpena, zure produktu edo zerbitzuena, salmenta-esperientzia…). Web-mintegi honetan, online saltzeko modu guztiak aztertuko ditugu (marketplace-ak, sare sozialak eta abar), gure negozioari ondoen datorkiona aukeratu ahal izateko. Gainera, LABORAL Kutxak babestutako denda.eus ekimena ezagutuko dugu.

Erabili e-mail marketina zure negozioan (martxoaren 15a)

Hainbat tresna daude bezeroak leialtzeko eta salmentak bultzatzeko. Alabaina, askoren ustez, e-mail marketina da horretarako eraginkorrenetako bat. Hori dela eta, e-mail marketineko estrategia onak diseinatzen ikasteko funtsezko puntuak ikusiko ditugu web-mintegi honetan. Horretarako, Mailchimp tresnari erreparatuko diogu.

Erabili Whatsapp Business zure negozioan (martxoaren 22a)

Gaur egun, Whatsapp aplikazioa ia gailu mugikor guztietan dago; beraz, aukera handia da gure bezeroekin modu komertzialean komunikatzeko. Whatsapp Businessek enpresentzat dituen funtzionalitateak aztertuko ditugu (negozioaren aurkezpena, telefono-zenbakien datu-basearen kudeaketa, bezeroarentzako arretaren hobekuntza eta abar).

Zure negozioarekin laguntza behar baduzu, Gaztenpresan behar duzun guztia eskainiko dizugu, zure enpresa merkatuko egoera berrietara egokitu ahal izateko.

 

Post gehiago irakurri.

Ekaina 7, 2023
Laida San Sebastianena izan zen Gaztenpresatik ekimenean jasotako azken testigantza. Gizarte arloan ia 20 urtez ekintzaile izan ondoren, orain Mondragon Unibertsitateko Eskola Politeknikoko ikasleekin partekatzen ditu bere ezagutzak eta esperientziak, Ekintzailetza Teknologikoko arduraduna baita han. “Ni naiz guztiari ‘bai’ esatearen asmatzailea”, aitortu zuen Laidak keinu bat eginez Andrea Fernandezek egin zuen aurreko mintzaldiari. Hain zuzen...
Maitza 31, 2023
Andrea Fernández-ena izan zen Gaztenpresatik ekimenean ezagutu genuen beste ekintzailetza-istorioetako bat. “Argentinar doinurik ez duen ekintzaile argentinarra eta erremediorik gabeko ibiltaria” da. Orain dela 20 urte baino gehiago etorri zen Andrearen familia Bilbora, hark hamabi urte baino ez zituenean. Bizitza pertsonalaren eta profesionalaren arteko orekari eusteak duen garrantziaz hitz egin zigun arlo anitz jorratzen dituen...
Maitza 23, 2023
Mahai-inguruaren ondoren, beren ibilbideko uneren batean Gaztenpresara gure aholkularitzaren bila etorri diren ekintzaileen benetako historiak entzuteko txanda iritsi zen Gaztenpresatik blogean. Hala, Elsa Pamparacuatro eta Keko Salvador ezagutu genituen, Iruñeko zirku-eskolan elkar ezagutu zuten bi artista. Amets bat zuten: Urdaibain zirku-eskola sortzea. Lehenengo aukera izan zen Gautegiz-Arteagan bizi ziren baserriko ukuilua egokitzea. “Han hasi ginen...
Maitza 17, 2023
Duela egun gutxi batzuk gure 2022ko Memoria aurkeztu genuen Donostian. Izan ere, aurten Donostia Gizarte Ekonomiaren Hiriburu izendatu dute. Prentsaurrekoaren ondoren, Gaztenpresatik ekitaldia egiteko aprobetxatu genuen, hain zuzen ere, gure erkidego ekintzailea inspiratu, motibatu eta babesteko ekitaldia. Topaketa hau oso mamitsua izan zenez, eta ezer ez ahazteko, bertan gertatu zen guztia kontatzea erabaki dugu. Has...
Apirila 28, 2023
Gure inguruko errealitate soziala hobetzeko helburuari jarraikiz, Gaztenpresan 314 negozio berri abiarazten lagundu dugu 2022an, eta horiei esker 637 lanpostu sortu dira. Hori horrela izanik, ia 30 urteko ibilbide honetan, 6.578 enpresa eta 12.041 enplegu sortzen lagunduko dugu, eta LABORAL Kutxaren bitartez 192 milioi euro lortzeko aukera eman dugu, mailegutan. Datu horiek guztiak gure 2022ko...
Apirila 17, 2023
Guztion ahotan dago Adimen Artifiziala (AA), eta ChatGPT tresnari zor zaio bere ospearen zati handi bat. Tresna hori OpenAI enpresak merkaturatu zuen joan den urtearen amaieran, eta guztiok harrituta utzi gaitu galderei erantzuteko, elkarrizketak izateko eta testuak modu natural eta koherentean sortzeko duen eraginkortasunagatik eta zehaztasunagatik. Tresna horrek zer egin dezakeen ikus dezazuen, pentsatu dugu...