SPRIren “Ekintzaile” diru-laguntza Euskadiko ekintzaileentzat - Gaztenpresa

SPRIren “Ekintzaile” diru-laguntza Euskadiko ekintzaileentzat

subvenciones spri

Berrikuntza-zentroak (Saiolan, BicBerrilan, Ceia, Beaz, eta Cedemi) arduratuko dira Euskadiko ekintzaileentzako “Ekintzaile” diru-laguntza izapidetzeaz. Industria-berrikuntzako edo lotutako zerbitzuen inguruko enpresa-proiektuak laguntzeko helburuarekin argitaratu du oraingoan SPRI erakundeak Ekintzaile programa. Zehazki, ideia lantzeko eta enpresa abian jartzeko faseetan eskainiko da laguntza. Faseok Berrikuntza Enpresen Zentroren baten tutoretza izango dute.

Euskadin diru-laguntzok jaso ditzaketen enpresek ideia aurrera eramateko laguntza eskuratzeko aukera izango dute: industria-berrikuntzako edo lotutako zerbitzuetako enpresa-proiektu bati buruzko ideia duten pertsona fisiko eta juridikoak izan beharko dira.

Eta finantzaketa eskuragarri izateko: industria-berrikuntzako edo lotutako zerbitzuetako pertsona juridikoek 3 urtetan gutxienez 3 lanpostu sortu beharko dituzte.

Ideia aurrera eramaten laguntzeko diru-laguntzak diruz lagun daitezkeen gastuen % 100era artekoak izango dira, 30.000 eurokoak gehienez.

Ibilgetu materialeko (orubeak eta eraikinak izan ezik) eta ez-materialeko aktibo finkoko elementuen finantzaketa eskuragarri izateko laguntzak.

SPRIren laguntzari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, gure teknikariekin jar zaitezke harremanetan 900 101 143 telefonora deituta.

Iruzkinak 0

Utzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

HARPIDETU

Harpidetu blogean

Idatzi zure helbide elektronikoa, sarrera berrien jakinarazpenak jasotzeko.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies

Log in with your credentials

Forgot your details?