×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Sheila Rubia, Iruñeako Pollos Asados La Abuela: “Zure ilusiotik bizi ahal izatea eta, gainera, enplegua sortzea oso pozgarria da”

Sheila Rubia
Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Sheila Rubiarekin hitz egin dugu gaur. Emakume ekintzaile honek, Emilio Cabrera bikotekidearekin batera, etxeko sukaldaritzako negozio bat jarri du abian Iruñean, eramateko janariarekin. Bere establezimenduak “Pollos Asados La Abuela” du izena eta, elkarrizketa honetan, proiektu honen jatorria eta Gaztenpresak errealitate bihurtzen nola lagundu dion azalduko digu.

 

Nola sortu zen zuen negozioa abian jartzeko ideia?

Emilioren gurasoek 45 urte baino gehiago eman dituzte Jaenen oilaskoak erretzen, eta pentsatu genuen ideia ona izan zitekeela familiako tradizioarekin jarraitzea, baina Iruñean, gu bizi garen hirian. Gainera, gure auzoan, Artika Berrian, lokal bat “fitxatu” genuen, kokalekuagatik asko gustatzen zitzaiguna, eta, obretan zegoen arren eta egokitu beharra zegoen arren, azkenean hartu eta gure ideia errealitate bihurtzea erabaki genuen..

 

Zein unetan jarri zineten harremanetan Gaztenpresarekin?

Laboral Kutxara jo genuen, lokalaren obrarako finantzaketa behar genuelako, eta haiek bideratu gintuzten Gaztenpresara. Han ezagutu genuen Teresa, gure proiektuaz arduratu den aholkularia, eta une oro lagundu digu, behar izan dugun horretan lagunduz.

Guk oso argi geneukan proiektua; izan ere, esan dudan bezala, aita-amaginarrebek horretan jardun dute beren bizitzaren zati handi batean, eta bagenekien nola funtzionatzen duten horrelako negozioek. Ez genuen kontuan hartu lokalaren egokitzapenaren atzerapena. Zuk epe batzuk dituzu buruan, baina obrak luzatu egiten dira eta itxaropena galtzen duzu. Une horietan norbait behar duzu entzuteko, ulertzeko, animoak emateko… “Eskerrik asko beti hor egon zarelako” esan nion Teresari, azkenean negozioa irekitzea lortu genuenean.

 

Pollos Asados La Abuela-rengan jarriko dugu arreta. Zer eskaintzen duzue hemen?

Gure espezialitatea oilasko errea cortijera-saltsarekin da, Andaluziako sukaldaritzan ohikoa. Horretaz gain, eramateko beste plater batzuk ere baditugu, Jaengo sukaldaritza tradizionala eta Nafarroakoa uztartzen dituztenak, ni Leitzakoa bainaiz. Ez dugu karta luzerik, hemen saltzen dugun guztia -flamenkinak, kroketak, patatak, postreak eta abar- guk geuk egiten baitugu, mimo eta dedikazio handiz. Nahiago dugu kalitatea kantitatea baino, eta badirudi gure bezeroek gure erabakia bermatzen dutela, behin datorrenak beti errepikatzen duelako.

 

Orduan, pozik zaudete negozioak izan duen harrerarekin?

2022ko azaroan ireki genuen, eta ezin gusturago egon izan dugun harrerarekin. Espero genuena baino positiboagoa izan da. Izan ere, biok hemen lan egitea nahikoa zela uste genuen eta, azkenean, jendea kontratatu behar izan dugu. Zure ilusiotik bizi ahal izatea eta, gainera, enplegua sortzea oso pozgarria da.

 

Sheila eta Emilio, eskerrik asko zuen esperientzia ekintzailea partekatzeagatik!

POLLOS ASADOS LA ABUELA Maria Dominguez kalea, 15 – 2. beheko lokala (Artika Berria). 31013 Iruñea.Tel. 722 231 950
Facebook: Pollos Asados La Abuela. Instagram: @pollosasadoslaabuela

Post gehiago irakurri.

Apirila 19, 2024
Negozio berri bat martxan jartzeko zailena ez da sortu nahi denaren ideia izatea, lurrera jaistea baizik, eta zure buruan dagoen ideia hori bideragarria eta errentagarria den benetako negozio bihur daitekeen aztertzea. Kasu hauetan oso erabilgarria gerta dakizukeen tresna bat Canvas Negozio Eredua da (Business Model Canvas); izan ere, paper-orri bakar batean ikus ditzakezu ekiteko orduan...
Apirila 12, 2024
Negozio-plan on bat da gure enpresak arrakasta lortzeko lehen urratsa. GAZTENPRESA: Zertarako esango zenuke dela garrantzitsua negozio-plan bat? AMAIA MAZÓN: Ideia gauzatzen hasten zarenean, beharrezkoa da jakitea ea horretarako lokal bat behar duzun, bazkideak beharko dituzun, hornitzaileak beharko dituzun, toki batean edo bestean kokatuko zaren etab. Gai izan behar zara, baita ere, ideia hori zure...
Martxoa 4, 2024
Digitalizazioa da negozio askoren konpondu gabeko arazoa. Horregatik, gaur Cristina Terán kazetari eta marketin digitaleko aholkularia dugu.   Gaztenpresa: Ekiten duzunean, badirudi dena jakin behar duzula. Eta askotan, tresna teknologikoekin (sare sozialak, internet, etab.) identifikatu naiteke edo ongi eta eroso senti naiteke. Baina izerdi hotzak ematen dizkidate kontabilitatearekin, finantzekin eta abarrekin lotutako beste gai batzuekin....
Otsaila 8, 2024
GAZTENPRESA: Inma, lehen, mikroetatik kanpo, ekitea gauza hutsala ez dela jakitea garrantzitsua dela komentatzen ari ginen. Eta oso interesgarria iruditzen zaidan konparazio bat egiten zenuen. Kontatuko diguzu? INMA RAMOS: Guk 30 urte daramatzagu ekiten duten pertsonekin lanean. Eta askotan, pertsonak ekiten duenean, egiten duen lehen aldia da. Beraz, gelditu gabe korrika egiten ari naizen esprint...
Urtarrila 15, 2024
Simon Zineckek zioen ekintzailetza ez dela lasterketa bat, inoiz amaitzen ez den bidaia baizik. Bidaia honetan, motxila tresna askorekin beteta eraman behar dugu, eta funtsezko tresna bat finantza-osasuna da. Iñaki Ruiz de Balugerarekin hasiko dugu solasaldi sorta. Bere ibilbide profesionala enpresei eta ekintzaileei helburu hori lortzeko aholkuak ematen eman du. GAZTENPRESA: Badirudi ekintzaileek denetik jakin...
Abendua 13, 2023
Patxi Vizcainorekinhitz egin dugu. Imanol Lecuona eta Iñigo Graciarekin batera, Vaprest enpresa gipuzkoarra jarri dute martxan. Enpresa horrek mota guztietako sektoreetarako presiozko aparatuak instalatu, konpondu eta mantentzen ditu: altzairutegiak, galdategiak, elikagai-fabrikak, ospitaleak, garbitegiak, etab. Nola erabaki zenuten Imanolek, Iñigok eta zuk ekitea? Gure ekintzailetza beharretik dator. Argi eta garbi. Hirurok lurrunezko galdarak eta fluido termikoak...