×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Salmentak hobetzeko email marketingari buruzko doako ikastaroa

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Laboral Kutxako bezeroentzako doako lantegia. Gaztenpresak emango du eta email marketingeko bidalketak egiteko Mailchimp erabiltzen ikasiko da.

 

Nork eman dezake izena?

Lantegia Laboral Kutxako bezero diren autonomo profesionalei eta mikro ETE-ei dago zuzenduta.

 

Ikastaroa non eta noiz emango den:

  • Bilbon apirilaren 29an(Uhagon kalea, 12 -1.)
  • Gasteizen apirilaren 29an (Pedro Orbea kalea, 8)
  • Donostian apirilaren 30ean (Urbieta kalea, 64 -1. ezk.)
  • Iruñean maiatzaren 4an (Arcadio Larraona kalea, 1 – 1.; Lurralde Zuzendaritza)

 

Ordutegia

14:00etatik 16:00etara, Gasteizen izan ezik. Gasteizen 13:00etatik 15:00etara

 

Email marketingari buruzko lantegiko edukiak:

  • Zertan datza email marketinga? Zertarako erabil dezaket?
  • Tresna praktikoa: Mailchimp, tresnaren azalpena.
  • Kontuan izan beharreko lege-alderdiak
  • Email marketingaren emaitzak neurtzea

 

Izena emateko

Izena emateko beharrezkoak dira honako datu hauek: izen-abizenak, telefonoa eta probintzia.

Informazioa jasotzeko eta izena emateko jarri harremanetan Bultz-Laneko Susana Vicenterekin: svicente@bultz-lan.com posta-helbidean edo 944 102 144 telefonoan

Post gehiago irakurri.

Uztaila 10, 2025
2025eko uztailaren 8a.–LABORAL Kutxaren Gaztenpresa Fundazioak 348 enpresa sortzen lagundu du 2024an, eta enpresa horiek 696 lanpostu berri sorrarazi dituzte. 1994an sortu zenetik, Fundazioak 7.246 enpresari lagundu die abian jartzen, eta horiek 13.371 laguni eman diete lana. Datuok Gaztenpresaren 2024ko txostena aurkezteko ekitaldian ezagutarazi dituzte, LABORAL Kutxak Bilbon duen lurralde-egoitzan. Gaztenpresako lehendakari Ibon Urgoiti pozik...
Abendua 11, 2024
Berrikuntza eta desberdintzea funtsezko zutabeak dira enpresa-eremuan arrakasta izateko, batez ere ingurune globalizatu eta oso lehiakor batean. Enpresa gehienak Interneten daudenez eta teknologia tresna eta erakusleiho gisa erabiltzen dutenez, are garrantzitsuagoa da behar bezala erabiltzen jakitea. Gaur egun, berrikuntza eta desberdintzea funtsezkoak dira jasangarritasuna eta epe luzerako arrakasta bermatzeko. Arlo horietan inbertitzen duten enpresek, nabarmentzea...
Azaroa 11, 2024
Besteren konturako lanaren zurruntasunik ez dagoenez, autonomo gisa bizitza pertsonala eta lan-bizitza bateratzeko erraztasun gehiago dituzula eman dezake, baina itxurazko malgutasun horrek arazoak ere sor diezazkizuke bi alderdiak bereizteko orduan: lana eta atsedena; negozioa eta aisia. Halaber, zure produktibitateari ere eragin diezaioke. Horregatik, komeni da arau batzuk ezartzea zure energia mantendu ahal izateko. Zure nagusia...