×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Renting-a, aukera egokia autonomo eta ETE-entzat

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Artikulu honetan, rentinga zer den, nori komeni zaion eta zer alde on dituen azalduko dugu. Beti bezala, informazio gehiago nahi baduzu, etorri Bilbo, Gasteiz, Donostia edo Iruñeko Gaztenpresaren bulego batera.

 

Enpresa-jarduera garatzeko ondasunen bat behar denean, autonomoek eta enpresa txikiek badute aukera interesgarri bat: rentinga. Rentinga alokairu-kontratu moduko bat dela esan daiteke, rentingaren bidez ondasunen bat erabiltzeko aukera izaten baita, diru-kopuru baten truke. Horrezaz gain, enpresa hornitzaileak, normalean, ondasunak behar bezala funtzionatzeko mantentze-zerbitzu guztiak ere eskaintzen ditu.

 

Hasiera batean, kontratua amaitzean ez da izaten ondasuna erosteko aukerarik. Renting-kontratua amaitzen denean, ondasunak hornitzailearen jabetzakoa izaten jarraituko du, eta hornitzaile horrek ondasuna sal dezake, edo ondasunaren alokairua luzatu.

 

Oro har, oso finantza-tresna interesgarria da autonomo eta enpresentzat; izan ere, finantza-baliabideak ibilgetu gabe, ondasuna eskura izateko eta finantza-baliabide horiek errentagarritasun handiagoko inbertsioetan erabili ahal izateko aukera ematen digu.

 

Hona hemen rentingean erabiltzen diren ondasunik ohikoenak:

 

  • Automobilgintzako rentinga: turismo-automobilak, bezero partikular eta profesionalentzat edo enpresa-flotetarako. Baita merkataritzako ibilgailu eta furgonetak ere.
  • Ekipamendu-ondasunak: ekipo informatikoak, hardwarea, softwarea, inprimagailuak, fotokopiagailuak, konponbide informatikoak, etab. Bulego, lantegi, biltegi eta enpresetako ekipamenduekin zerikusia duten ondasun guztiak ere rentingean erabil daitezke, hala nola, telefonoguneak, bulego-tresnak, orga jasotzaileak, erretraktilak, eskaera-hartzaileak, pilatzaileak, etab. Aukera zabala, bada, teknologia berriena duten makinetan.

 

Rentingaren onurak:

 

  • Ondasuna (ibilgailua edo ekipamendua) aurreneko ordainketa egin gabe erabiltzeko aukera ematen du.
  • Eskuarki, egokia da negozioaren jarduerarekin zerikusi zuzena ez duten baina enpresaren funtzionamendu onerako ezinbestekoak diren ondasunei dagokienez.
  • Era berean, interesgarria da teknologiaren edo teknikaren ikuspegitik berehala zaharkiturik gelditzen diren ondasunak eskura eduki ahal izateko ere.
  • Ez ditu enpresaren baliabideak etengabe berritu behar izaten diren ondasunetan ibilgetzen, eta horrek likidezia handiagoa ematen du.
  • Rentingean erabilitako ondasunak ez dira elkartearen balantzean adierazten, eta balantze hori arindu egiten da.
  • Administrazio-lanak erraztu egiten ditu. Beste alokairu bat da, eta zerbitzu guztiak hilean behingo ordainketa bakar batean sartzen dira.
  • Zergei dagokienez, ondasuna enpresako edo lanbideko zereginetarako erabiltzen bada, hileroko alokairuak gastu kengarriak dira % 100ean. Kuotak osoki deduzitu ahal izateko, ordea, ezin da erosteko aukerarik izan.
  • Alokatutako ondasunaren amortizazioaren kontabilitateari buruzko eztabaida guztiak eragozten ditu, ondasuna ez baita enpresaren jabetzakoa.

 

Hona hemen autoen renting-kontratuan sartzen diren zerbitzu ohikoenak:

 

  • Ibilgailuaren kudeaketa osoa (erosi, matrikulatu, mantendu).
  • Matrikulazioaren gaineko zergak, zirkulazioaren gainekoak eta abar kudeatu eta ordaintzea.
  • Aukeran dauden mota guztietako ibilgailu-aseguruak kontratatzea.
  • Ibilgailuaren prebentziozko mantentzea, ibilgailuaren fabrikatzaileak adierazitako azterketen arabera.
  • Errepideko laguntza.
  • Ibilgailuaren mantentze osoa, piezak eta eskulana barne.
  • Ibilgailuaren konponketak.
  • Kilometro-kopuru batetik aurrera pneumatikoak aldatzea.
  • Lege-laguntza.
  • Ordezko ibilgailua, alokatutakoa konponketa-lantegian baldin badago.

 

Honako gorabehera hauek, ordea, ez daude hornitzailearen betebeharren artean:

 

  • Frogek erakusten dutenez ondasunak gaizki erabili izanaren edo arduragabekerien ondorioz sortutako kalteak konpontzea.
  • Alkoholaren edo estupefazienteen eraginpean gidatu izanaren erantzukizuna.
  • Ibilgailua garbitzea.
  • Fabrikatzaileak zehaztutako arauak ez betetzeagatik sor daitezkeen kalteak.
  • Bidesari eta erregaien gastuak.

 

Laburbilduz, rentinga oso baliabide interesgarria da, oro har, autonomo eta enpresentzat, zenbait ondasun eskura izateko aukera ematen baitu negozioa deskapitalizatu edo zorretan murgildu beharrik izan gabe, eta finantza- eta zerga-onura garrantzitsuak baititu.

 

Post gehiago irakurri.

Uztaila 10, 2025
2025eko uztailaren 8a.–LABORAL Kutxaren Gaztenpresa Fundazioak 348 enpresa sortzen lagundu du 2024an, eta enpresa horiek 696 lanpostu berri sorrarazi dituzte. 1994an sortu zenetik, Fundazioak 7.246 enpresari lagundu die abian jartzen, eta horiek 13.371 laguni eman diete lana. Datuok Gaztenpresaren 2024ko txostena aurkezteko ekitaldian ezagutarazi dituzte, LABORAL Kutxak Bilbon duen lurralde-egoitzan. Gaztenpresako lehendakari Ibon Urgoiti pozik...
Abendua 11, 2024
Berrikuntza eta desberdintzea funtsezko zutabeak dira enpresa-eremuan arrakasta izateko, batez ere ingurune globalizatu eta oso lehiakor batean. Enpresa gehienak Interneten daudenez eta teknologia tresna eta erakusleiho gisa erabiltzen dutenez, are garrantzitsuagoa da behar bezala erabiltzen jakitea. Gaur egun, berrikuntza eta desberdintzea funtsezkoak dira jasangarritasuna eta epe luzerako arrakasta bermatzeko. Arlo horietan inbertitzen duten enpresek, nabarmentzea...
Azaroa 11, 2024
Besteren konturako lanaren zurruntasunik ez dagoenez, autonomo gisa bizitza pertsonala eta lan-bizitza bateratzeko erraztasun gehiago dituzula eman dezake, baina itxurazko malgutasun horrek arazoak ere sor diezazkizuke bi alderdiak bereizteko orduan: lana eta atsedena; negozioa eta aisia. Halaber, zure produktibitateari ere eragin diezaioke. Horregatik, komeni da arau batzuk ezartzea zure energia mantendu ahal izateko. Zure nagusia...