×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Proiektu ekintzaile onenentzako Gaztenpresa-MBAe3 Sariak banatu dira lehen aldiz

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Gaztenpresan ospakizun garrantzitsua izan berri dugu: joan den ostiralean, urtarrilaren 26an, Gaztenpresa-MBAe3 Sariak banatu genituen lehenengoz, EHUko “Ekintzailetza eta Enpresa Zuzendaritza” masterreko proiektu ekintzaile onenen artean. Sariok, enpleguaren eta negozio berriak sortzearen alde dugun konpromisoaren adierazgarri dira. Irabazleak zoriondu nahi ditugu eta, orokorrean, Masterraren II. promozioko kide guztiak.

Lehen sariaren irabazlea Juan Echevarría izan da, Kimika Zientzietan doktorea eta Asparia Glycomics enpresako arduraduna. Egoitza Donostian duen CIC BiomaGUNE biomaterialak ikertzeko zentroan jarri dute abian enpresa hori. Gaztenpresa-MBAe3 bigarren saria Leyre Ballesterosek jaso zuen, modaren sektorerako B2B On-Fashion plataforma-proiektua dela eta. Azkenik, Amaia Manuerak defenditu zuen Masterreko Business Planik onena eta Gaztenpresa sarien accesita eskuratu zuen. EHUko Enpresa Institutuko zuzendari Eneka Albizu doktorea izan zen ekitaldiaren buru. Aldamenean izan zituen Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia eta Lurralde Garapeneko departamentuko Eva Armesto, Enpresa Sustapenerako Zerbitzuko buru dena, eta Gaztenpresa fundazioko zuzendari Inma Ramos, Laboral Kutxaren enpresak sortzeko programaren ordezkaria. MBAe3 masterreko zuzendari Maria Saiz doktoreak aurkeztu zuen ekitaldia.  Era berean, Maria Tato, MBAe3 masterreko ikasleen aldetik balorazio onenetakoa jaso zuen hizlaria, MBAe3 masterreko ohorezko irakasle izendatu zuten. Tato Afianza taldeko CEO eta sortzaileetako bat da.

Ekintzailetzarekin eta enplegu sorrarekin dugun konpromisoa eta Euskal Herriko Unibertsitatearekin enpresa berriak sortzeko aurrera daramagun lankidetza erakusten ditu sarietan dugun partaidetzak.

Negozio-proiektu berritzaileak kudeatzeko gai diren zuzendariak prestatzea da MBAe3 masterraren xedea. Prestakuntza-garaian, negozio berriak sortzeko eta zuzendaritzako ardurak aurrera eramateko beharrezkoak diren gaitasun profesionalak, autonomia eta ekimena lantzen ikasten dute ikasleek.

Hasieratik, Gaztenpresak 4.500 enpresaren sorreran hartu du parte eta 8.000 lanpostu baino gehiago sortzen lagundu du EAEn eta Nafarroan.

Post gehiago irakurri.

Abendua 11, 2024
Berrikuntza eta desberdintzea funtsezko zutabeak dira enpresa-eremuan arrakasta izateko, batez ere ingurune globalizatu eta oso lehiakor batean. Enpresa gehienak Interneten daudenez eta teknologia tresna eta erakusleiho gisa erabiltzen dutenez, are garrantzitsuagoa da behar bezala erabiltzen jakitea. Gaur egun, berrikuntza eta desberdintzea funtsezkoak dira jasangarritasuna eta epe luzerako arrakasta bermatzeko. Arlo horietan inbertitzen duten enpresek, nabarmentzea...
Azaroa 11, 2024
Besteren konturako lanaren zurruntasunik ez dagoenez, autonomo gisa bizitza pertsonala eta lan-bizitza bateratzeko erraztasun gehiago dituzula eman dezake, baina itxurazko malgutasun horrek arazoak ere sor diezazkizuke bi alderdiak bereizteko orduan: lana eta atsedena; negozioa eta aisia. Halaber, zure produktibitateari ere eragin diezaioke. Horregatik, komeni da arau batzuk ezartzea zure energia mantendu ahal izateko. Zure nagusia...
Urria 9, 2024
Maite Ibañez de Maeztu Maikalaren buru izan da, Bilboko Deustu auzoan eta Alde Zaharrean erreferente izan den gozotegia.   GAZTENPRESA: Maikala 2015ean abiatu zen proiektua da, ezta?   MAITE IBAÑEZ DE MAEZTU: 2015ean sortu zen, lantegiaren zatia martxan jarri zenean, eta urtebete geroago arte ez zen jarduera abiarazi Plaza Berrian, lehenengo dendarekin. Leioan trebatzea erabaki...
Urria 3, 2024
Normalean “babestuta” terminoa ikusten dugu, bai ekitaldietan, bai edukietan, baina zer esan nahi du zehazki? Babesletza marketin-estrategia bat da, non enpresa batek (babesleak) finantzaketa ematen dion erakunde, ekitaldi, pertsona edo kausa bati (babestuak), elementu horri lotutako marka erakustearen truke. Hau da, bi aldeek etekinak lortzen dituzten merkataritza-harreman bat ezartzen da. Sinergiak sortzeko lankidetza. Teknika horrek...
Iraila 18, 2024
Hiru hankako mahaia. Baina ez edozein. Sendoa, gogorra. Une onak pasatzeko elkartzen zaren horietako bat. Hori Emakumeook dela esan liteke. Hiru emakume ekintzailek sortutako proiektua. Almudena, Bea eta Naiarak.   GAZTENPRESA: Nola ezagutu zenuten elkar eta nola sortu zen Emakumeook? EMAKUMEOOK: Emakumeook gaur hemen ez dagoen hirugarren pertsona batengatik sortu zen, Ambrosa. Hirurak pandemian geunden...
Iraila 3, 2024
Zure negozioak bultzada bat behar du? Azkenaldian zure enpresa gelditu egin dela iruditzen zaizu? Agian, zure estrategia komertziala edo negozio-plana berriz ebaluatzeko garaia da, mailaz igotzeko, zure markaren ikusgarritasuna indartzeko eta zure produktuaren edo zerbitzuaren salmentak handitzeko. Hona hemen zure enpresaren egoera hobetzeko hainbat aholku, bai enpresa berria izan bai denbora luzea finkatuta eman.  ...

2025-02-07 11:36:35