×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Nola zaindu zure negozioaren irudia Facebooken eta Instagramen

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Gaur egun, Espainian Facebook da, oraindik ere, sare sozialik ezagunena eta erabiltzaile gehien dituen bigarrena (WhatsApp da lehenengoa), IAB Spain elkarteak urtero egiten duen Sare Sozialen Azterketaren (2021) arabera. Txosten horretan adierazten denez, Instagram da azken urtean gehien hazi den sare sozialetako bat, bereziki emakumeen eta gazteenen artean, eta huraxe da erabilera-maiztasunik handiena duen bigarrena (lehenengoa WhatsApp da berriz ere).

 

Horregatik, ez da harritzekoa negozio bat martxan jarri nahi duen edozein ekintzailek bi sare sozial horietan egon nahi izatea. Hala ere, Facebooken eta/edo Instagramen enpresa-profil bat ireki aurretik, profil hori “elikatu” egin behar dela izan behar dugu kontuan, eta horretarako, denbora eta ahalegina inbertitu behar dira gure aldetik.

Egia da, inbertitzeko nolabaiteko marjina badugu, zerbitzu hori agentzia espezializatu bati azpikontrata diezaiokegula, baina mikroETEak edo autonomoak bagara, seguruenik ez dugu izango zerbitzu hori kanporatzeko behar adina aurrekonturik, hasieran ez behintzat, eta guk geuk arduratu beharko dugu zeregin horretaz.

Kasu horietan, Facebooken eta Instagramen irudi ona izatea da onena, sare sozial horietan gure enpresaren kontua bisitatzen duten pertsonek gure negozioaren inpresio onuragarria izan dezaten, konfiantza eman diezaieten eta gurekin harremanetan jartzeko edo gure produktu eta/edo zerbitzu bat erosteko erabakian lagun diezaien.

Estrategia hori da gomendagarriena Facebooken eta Instagramen egon behar dugula sentitzen badugu (gure lehiakide guztiak hor daudelako), baina, aldi berean, denbora asko eskaini ahal izango ez diegula badakigu.

Eta nola lortzen da irudi ona Facebooken eta Instagramen?

  • Lehenik eta behin, ziurtatu behar dugu gure enpresaren Facebookeko eta/edo Instagrameko kontuko informazio guztiak ―izena, erabiltzailearen izena (@), profileko irudiak, deskribapena/bio, helbidea, ordutegiak, harremanetarako datuak, goiburuak…― behar bezala identifikatzen duela gure negozioa, beti eguneratuta dagoela eta gure markaren balioak islatzen dituela.
  • Bestalde, astean 1-3 argitalpen egin behar ditugu; astean argitalpen bat baino gutxiago eginez gero, “arreta nahikorik ez duen” profilaren irudia izango luke.
  • Era berean, sare sozial horietan argitaratzen ditugun testu, irudi eta bideoen kalitatea zaindu behar dugu, eta gure marka-irudiaren estilo eta tonu bera izan dezaten saiatu beharko dugu. Horretarako, oso garrantzitsua da zer kontatuko dugun eta noiz kontatuko dugun planifikatzea. Horrela, aurrez prestatu ahal izango ditugu gure argitalpenak, eta ez dugu azken orduan inprobisatzen ibili beharrik izango. Gainera, zenbait tresnak ―Facebook Business Suitek, adibidez― gure Facebookeko eta Instagrameko argitalpenak programatzeko aukera ematen digute.
  • Azkenik, erabiltzaileek gure argitalpenetan edo gure profilean egindako oharrei, zalantzei, kexei, balorazioei edo aipamenei arreta jarri beharko diegu, eta erantzuteko arrazoizko epe bat eman beharko dugu (gehienez 24-48 ordu astelehenetik ostiralera, eta 48-72 ordu asteburuan).

Ekintza horiekin, gure sare sozialak “bizirik” mantentzea lortuko dugu, gure egunerokotasunean denbora gehiegi eskaini gabe.

Hori bai, gure online presentzia areagotzeko Facebook eta Instagram erabili nahi ditugunean (gure jarraitzaileez haratago), edo kanal horiek gure negozioaren salmentak handitzeko erabili nahi ditugunean (erabiltzaileak gure webgunera edo gure negozio fisikora bideratuz), ekintza horiek ez dira nahikoak izango.

Helburu horiei aurre egiteko, beste ekintza batzuk gauzatu beharko ditugu. Urriaren 4an, ekintza horien berri emango dizuegu “Nola aprobetxatu Facebook eta Instagram gure salmentak handitzeko” web-mintegian. Web-mintegia No te pierdas en las redes marketin digitaleko agentziarekin lankidetzan eskainiko dugu, “Gaztenpresaren Astelehen Digitalak” zikloaren barruan.

Saioa Zoom plataforma bidez egingo da 15:30etik 17:00etara, eta bertan, bi sare sozial horiek eskaintzen dizkiguten funtzionalitateak ikusiko ditugu, gure negozioaren ospea areagotzeko eta gure salmentak sustatzeko Facebookeko eta Instagrameko denden, publizitatearen, promozio-ekintzen eta abarren bitartez.

Zain izango gaituzue!

Post gehiago irakurri.

Abendua 11, 2024
Berrikuntza eta desberdintzea funtsezko zutabeak dira enpresa-eremuan arrakasta izateko, batez ere ingurune globalizatu eta oso lehiakor batean. Enpresa gehienak Interneten daudenez eta teknologia tresna eta erakusleiho gisa erabiltzen dutenez, are garrantzitsuagoa da behar bezala erabiltzen jakitea. Gaur egun, berrikuntza eta desberdintzea funtsezkoak dira jasangarritasuna eta epe luzerako arrakasta bermatzeko. Arlo horietan inbertitzen duten enpresek, nabarmentzea...
Azaroa 11, 2024
Besteren konturako lanaren zurruntasunik ez dagoenez, autonomo gisa bizitza pertsonala eta lan-bizitza bateratzeko erraztasun gehiago dituzula eman dezake, baina itxurazko malgutasun horrek arazoak ere sor diezazkizuke bi alderdiak bereizteko orduan: lana eta atsedena; negozioa eta aisia. Halaber, zure produktibitateari ere eragin diezaioke. Horregatik, komeni da arau batzuk ezartzea zure energia mantendu ahal izateko. Zure nagusia...
Urria 9, 2024
Maite Ibañez de Maeztu Maikalaren buru izan da, Bilboko Deustu auzoan eta Alde Zaharrean erreferente izan den gozotegia.   GAZTENPRESA: Maikala 2015ean abiatu zen proiektua da, ezta?   MAITE IBAÑEZ DE MAEZTU: 2015ean sortu zen, lantegiaren zatia martxan jarri zenean, eta urtebete geroago arte ez zen jarduera abiarazi Plaza Berrian, lehenengo dendarekin. Leioan trebatzea erabaki...
Urria 3, 2024
Normalean “babestuta” terminoa ikusten dugu, bai ekitaldietan, bai edukietan, baina zer esan nahi du zehazki? Babesletza marketin-estrategia bat da, non enpresa batek (babesleak) finantzaketa ematen dion erakunde, ekitaldi, pertsona edo kausa bati (babestuak), elementu horri lotutako marka erakustearen truke. Hau da, bi aldeek etekinak lortzen dituzten merkataritza-harreman bat ezartzen da. Sinergiak sortzeko lankidetza. Teknika horrek...
Iraila 18, 2024
Hiru hankako mahaia. Baina ez edozein. Sendoa, gogorra. Une onak pasatzeko elkartzen zaren horietako bat. Hori Emakumeook dela esan liteke. Hiru emakume ekintzailek sortutako proiektua. Almudena, Bea eta Naiarak.   GAZTENPRESA: Nola ezagutu zenuten elkar eta nola sortu zen Emakumeook? EMAKUMEOOK: Emakumeook gaur hemen ez dagoen hirugarren pertsona batengatik sortu zen, Ambrosa. Hirurak pandemian geunden...
Iraila 3, 2024
Zure negozioak bultzada bat behar du? Azkenaldian zure enpresa gelditu egin dela iruditzen zaizu? Agian, zure estrategia komertziala edo negozio-plana berriz ebaluatzeko garaia da, mailaz igotzeko, zure markaren ikusgarritasuna indartzeko eta zure produktuaren edo zerbitzuaren salmentak handitzeko. Hona hemen zure enpresaren egoera hobetzeko hainbat aholku, bai enpresa berria izan bai denbora luzea finkatuta eman.  ...