×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Nola sortu kooperatiba-sozietate txiki bat?

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Kooperatiba bat abian jartzea pentsatzen ari bazara, Gaztenpresan laguntza eman diezazukegu. Tel. 900 101 143

 

Jarduera enpresarial edo profesional bat abian jartzeko modu asko daude. Baloratu beharreko aukeren artean, kooperatiba-sozietate txiki bat sortzearena dugu. Forma juridiko honen aldeko apustua egiten dutenen arabera, kooperatiba-sozietateen bitartez sortzen den onura ekonomikoa modu konprometitu eta sozialagoan lortzen da. Gainera, enpresa horiek onura fiskal interesgarriak dituzte.

 

Nazioarteko Kooperatiba Aliantzaren arabera, kooperatibek hainbat balio bereizgarri dituzte, eta “elkarrekiko laguntzan, erantzukizunean, demokrazian, berdintasunean eta elkartasunean” oinarritzen dira. Era berean, bazkideek honako “balio etiko hauetan sinesten dute: onestasuna, gardentasuna, gizarte-erantzukizuna eta besteekiko ardura”.

 

Kooperatiba txiki bat sortzeko bi bazkide behar dira gutxienez. Hasierako ekarpena aldatu egiten da erkidegoaren arabera. Euskadin, gutxieneko kapital soziala 3.000 eurokoa da.

Nafarroako Foru Erkidegoan, 1.500 euroko ekarpena egin behar da gutxienez.

 

Kooperatiba bat sortzeko urratsak

Ez izutu. Izapide asko dirudite, baina Gaztenpresan aholkularitza osoa eskainiko dizugu, urratsez urrats. Jarri gurekin harremanetan kooperatiba bat sortzea pentsatzen ari bazara. Jarraian, egin beharreko izapideak adierazten dizkizugu:

 

 

  1. Eskatu izen berdinik ezaren ziurtagiria. Euskadiko Kooperatiben Erregistroari eta Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioaren Sozietate Kooperatiboen Erregistroari eskatu behar zaio. Hiru izen proposa daitezke, lehentasun-ordenaren arabera. Ziurtagiriak 6 hilabeteko balioa izango du, hura igortzen den egunetik kontatzen hasita.

 

  1. Hasierako kapital sozialaren ekarpena. Bazkide fundatzaileek banku-kontu bat ireki behar dute kooperatibaren izenean, eta bazkideek adostutako kapital soziala sartu behar dute bertan. Hura ez da, inola ere, Legez ezarritako kantitatea baino txikiagoa izango.

 

  1. Estatutu sozialak idaztea. Gure kooperatiba gidatuko duen erreferentzia-esparrua izango dira eta, beraz, adituen aholkularitza eskatu eta arreta berezia eskaini behar diegu idazterakoan. Estatutuek bazkideen betebeharrak eta eskubideak arautzen dituzte besteak beste, baita horien ekarpenak eta bazkide berriak onartzeko baldintzak ere; era berean, helburu soziala osatzen duen jarduera zehaztu behar da. Kooperatiba-sozietate txikiek Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2010eko otsailaren 27ko Agindu bidez onartutako estatutu sozialen eredu lagungarri bat dute (2010eko martxoaren 30eko EHAA).

 

  1. Eskritura publikoa. Erregistroak estatutuen aldez aurretiko kalifikazioa egin edo Batzar Eratzailea egin ostean, kooperatiba notario aurrean eratuko da eskritura publiko bidez. Eskritura horrek honako dokumentu hauek izango ditu, besteak beste: eraketa-akta, bazkideen izen-zerrenda eta estatutu sozialak.

 

  1. IKF eskaera. Dagokion Ogasun-delegazioan eskatu behar da 036 ereduaren bitartez, sozietatea eratzeko eskritura publikoarekin batera.

 

  1. Ondare-eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergaren autolikidazioa. Kooperatibek ez dute zerga hori ordaindu beharrik izango, baina salbuespen-eskaera aurkeztu behar dute. Horretarako, honako dokumentu hauek aurkeztu behar dira: eratzeko eskritura (originala eta kopia), 600 inprimakia (koadroan “Salbuetsita edo subjektu hobariduna” adieraziz), eta kooperatibaren IFK.

 

  1. Kooperatiben Erregistroan izena ematea.
  2. Izapide horren bitartez kooperatibaren nortasun juridikoa lortzen da.

 

  1. Jardueraren hasiera eraginkorrari dagokion aitorpena. Dagokion Foru Ogasunean eskatu behar da eta, horretarako, 036 eredua aurkeztu eta jardueraren hasiera eraginkorra jakinarazi behar da.

 

  1. Enpresa Gizarte Segurantzan afiliatu eta bazkide langileen alta egitea. Enpresa bat den heinean, kooperatibak ere enpresa-zenbaki bat behar du eta, gainera, Gizarte Segurantzan inskribatuta egon behar du. Kooperatiba-sozietateek bereizgarri eta abantaila bat dute merkataritza-forma juridikoekin alderatuta, bazkide langileek Gizarte Segurantzako erregimen orokorraren edo autonomoen erregimenaren artean aukeratu baitezakete, eta hautatutako erregimena bost urtez behin aldatu dezakete.

 

 

Gai hauen inguruko zalantzak badituzu edo azalpenen bat nahi izanez gero, deitu Gaztenpresara, bertan aholkularitza egokia eta pertsonalizatua emango baitizute.

 

Post gehiago irakurri.

Abendua 11, 2024
Berrikuntza eta desberdintzea funtsezko zutabeak dira enpresa-eremuan arrakasta izateko, batez ere ingurune globalizatu eta oso lehiakor batean. Enpresa gehienak Interneten daudenez eta teknologia tresna eta erakusleiho gisa erabiltzen dutenez, are garrantzitsuagoa da behar bezala erabiltzen jakitea. Gaur egun, berrikuntza eta desberdintzea funtsezkoak dira jasangarritasuna eta epe luzerako arrakasta bermatzeko. Arlo horietan inbertitzen duten enpresek, nabarmentzea...
Azaroa 11, 2024
Besteren konturako lanaren zurruntasunik ez dagoenez, autonomo gisa bizitza pertsonala eta lan-bizitza bateratzeko erraztasun gehiago dituzula eman dezake, baina itxurazko malgutasun horrek arazoak ere sor diezazkizuke bi alderdiak bereizteko orduan: lana eta atsedena; negozioa eta aisia. Halaber, zure produktibitateari ere eragin diezaioke. Horregatik, komeni da arau batzuk ezartzea zure energia mantendu ahal izateko. Zure nagusia...
Urria 9, 2024
Maite Ibañez de Maeztu Maikalaren buru izan da, Bilboko Deustu auzoan eta Alde Zaharrean erreferente izan den gozotegia.   GAZTENPRESA: Maikala 2015ean abiatu zen proiektua da, ezta?   MAITE IBAÑEZ DE MAEZTU: 2015ean sortu zen, lantegiaren zatia martxan jarri zenean, eta urtebete geroago arte ez zen jarduera abiarazi Plaza Berrian, lehenengo dendarekin. Leioan trebatzea erabaki...
Urria 3, 2024
Normalean “babestuta” terminoa ikusten dugu, bai ekitaldietan, bai edukietan, baina zer esan nahi du zehazki? Babesletza marketin-estrategia bat da, non enpresa batek (babesleak) finantzaketa ematen dion erakunde, ekitaldi, pertsona edo kausa bati (babestuak), elementu horri lotutako marka erakustearen truke. Hau da, bi aldeek etekinak lortzen dituzten merkataritza-harreman bat ezartzen da. Sinergiak sortzeko lankidetza. Teknika horrek...
Iraila 18, 2024
Hiru hankako mahaia. Baina ez edozein. Sendoa, gogorra. Une onak pasatzeko elkartzen zaren horietako bat. Hori Emakumeook dela esan liteke. Hiru emakume ekintzailek sortutako proiektua. Almudena, Bea eta Naiarak.   GAZTENPRESA: Nola ezagutu zenuten elkar eta nola sortu zen Emakumeook? EMAKUMEOOK: Emakumeook gaur hemen ez dagoen hirugarren pertsona batengatik sortu zen, Ambrosa. Hirurak pandemian geunden...
Iraila 3, 2024
Zure negozioak bultzada bat behar du? Azkenaldian zure enpresa gelditu egin dela iruditzen zaizu? Agian, zure estrategia komertziala edo negozio-plana berriz ebaluatzeko garaia da, mailaz igotzeko, zure markaren ikusgarritasuna indartzeko eta zure produktuaren edo zerbitzuaren salmentak handitzeko. Hona hemen zure enpresaren egoera hobetzeko hainbat aholku, bai enpresa berria izan bai denbora luzea finkatuta eman.  ...