×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Nola lortu ideia berriak negozio bati ekiteko edo negozioa berritzeko

gzt-como-generar-ideas
Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Batzuetan, zure negozioaren norabidea aldatu beharra senti dezakezu, hainbat arrazoi direla medio: zure produktua edo zerbitzua zaharkituta geratu delako, zure merkatu naturala ase dagoela ikusten duzulako, edo pairatzen ari garen krisiak bete-betean jo zaituelako, besteak beste.

Zure negozioa likidatu eta berriz hasteko tentazioa izan badezakezu ere, askotan komeni da egin duzun lana aprobetxatzea eta pertsiana behin betiko jaitsi aurretik oraindik geratzen zaizkizun aukera guztiak aztertzea. Zure negozioak ongi ez funtzionatzeak ez du esan nahi bere dohain guztiak bat-batean desagertu direnik, edo orain arte egin duzun ezerk ez dizula balio zenbaki beltzetara itzultzeko.

#JarraitzekoBerritzen eta zure izaera ekintzaileari probetxu guztia ateratzen jarduteko unea da eta, horretarako, kontuan izan behar dituzu zenbait elementu:

  • Gogoratu zein diren zure indarrak. Ez dituzu inoiz ahaztu behar zure hasierako proiektuaren indarrak, zure negozioa abiarazi zutenak. Alderantziz, ahalik eta gehien baliatu behar dituzu aukera berriak bilatzeko.
  • Bilatu kanpoko laguntza. Askotan, komeni da kanpoko ikuspuntuak bilatzea, gure kabuz ikusi ezin ditugun arazoak ikusten lagunduko digutenak. Coaching-lan on bat edo irtenbide berriak eskainiko dizkizun mentoring bat oso lagungarriak izan daitezke zure negozioa birbideratzeko orduan. Nolanahi ere, aukera bideragarri eta errentagarri bat aurkitzen lagunduko dizun talde aditu batez inguratzea komeni zaizu.
  • Egin ezazu zure ibilbidearen azterketa eta erreparatu zure lehiakideei. Hobetzeko edo aldatzeko, autokritika zintzoa egin eta zure eskumeneko ideia edo ereduek zergatik funtzionatzen duten aztertu behar duzu.
  • Egin aurre erabaki garrantzitsuei. Zure negozioarentzako une kritiko batean zaude, eta behar diren erabakiak hartzeko unea da, oso erradikalak iruditu arren. Ondo bideratuta badaude, funtsezkoak izan daitezke zure enpresari bultzada emateko.

Ideiak sortzeko metodoak

Behin prozesu horri aurre egiteko jarrera zehaztu ondoren, ideia berriak bilatzeko garaia izango da. Baina nola lor ditzakezu? Alboko marketinaren moduko teknikak lagungarriak izan daitezke sormena erabili eta produktu edo zerbitzu berritzaile eta hausleak diseinatzeko eta beste publiko-mota baten beharrak asetzeko. Horrez gain, badira zenbait metodo ideia sortzaileak asmatzeko eta zure apustu ekintzailea zehazten laguntzeko. Honako hauek dira horietako batzuk:

  1. Buru-mapa. Oso teknika hedatua da, pertsona edo talde baten sormena sustatzen duena, eta gai beraren inguruan azaldutako zenbait ideiari buruzko ikuspegi orokorra ematen duena. Ideia nagusi bat irudikatzean datza; ideia horretatik hainbat proposamen edo ideia osagarri abiatzen dira, adar gisa. Adibidez, zure maparen ideia nagusia «Zure negozioa birbideratzea» bada, ideia horretatik nola egin azaltzen duten adar grafikoak atera behar dira eta horietatik, aldi berean, alderdi zehatzagoak atera daitezke: diseinu-aldaketa, marketin-kanpaina, prezio berriak eta abar.
  2. PNI taula. Sormen-metodo honen helburua da egoera jakin bat modu objektiboan aztertzera behartzea, erabaki egokienak har ditzagun. PIN taulak hiru aukeratan sailkatzen ditu ideiak: positiboa, negatiboa edo interesgarria. Metodo hori taldean egiten da, aurretik sortu eta hautatu diren ideiak aztertzeko eta, hala, bahetze zehatzagoa egin ahal izateko.
  3. Molière teknika. Nobelagile frantsesaren izena duen arren, «begi garbien» teknika ere esaten zaio. Proiektuarekin zerikusirik ez duten pertsonen parte-hartzea bilatzen du, ikuspuntu freskoak eman ditzaten, enpresaren aurreko esperientziak «kutsatu» edo baldintzatu gabeak. Pertsona horiek hainbat esparrutatik etorri behar dute, eta lan-taldeak haien proposamenak aztertu eta iragaziko ditu negozioaren eta merkatuaren errealitatera egokitzeko.
  4. Da Vinci teknika. Teknika hau aplikatzeko, ez duzu pintatzen jakin behar: konpondu nahi duzun arazoan kontzentratu eta bururatzen zaizuna marraztu behar duzu gutxi gorabehera, xehetasunik gabe, sinboloak, ilustrazioak edo irudikapenak, zeuk nahi duzuna. Sorkuntza-prozesu hori amaitutakoan, marrazkiak modu laburrean definitu beharko dituzu, eta garatu nahi duzun proiektuaren inguruan ideia berriak sortu.

Teknika horiez gain, beste batzuk ere erabil ditzakezu zure taldearekin, hala nola ideia-jasa edo SCAMPER metodoa, eta Gaztenpresatik eskaintzen dizugun laguntzaz baliatu: gure mentoring-programa zure negozioa finkatzen edo emaitzak hobetzeko behar duzun norabidea ematen lagun diezazuketen enpresa-arloko profesionalek osatzen dute. Zatoz gurekin!

Post gehiago irakurri.

Abendua 11, 2024
Berrikuntza eta desberdintzea funtsezko zutabeak dira enpresa-eremuan arrakasta izateko, batez ere ingurune globalizatu eta oso lehiakor batean. Enpresa gehienak Interneten daudenez eta teknologia tresna eta erakusleiho gisa erabiltzen dutenez, are garrantzitsuagoa da behar bezala erabiltzen jakitea. Gaur egun, berrikuntza eta desberdintzea funtsezkoak dira jasangarritasuna eta epe luzerako arrakasta bermatzeko. Arlo horietan inbertitzen duten enpresek, nabarmentzea...
Azaroa 11, 2024
Besteren konturako lanaren zurruntasunik ez dagoenez, autonomo gisa bizitza pertsonala eta lan-bizitza bateratzeko erraztasun gehiago dituzula eman dezake, baina itxurazko malgutasun horrek arazoak ere sor diezazkizuke bi alderdiak bereizteko orduan: lana eta atsedena; negozioa eta aisia. Halaber, zure produktibitateari ere eragin diezaioke. Horregatik, komeni da arau batzuk ezartzea zure energia mantendu ahal izateko. Zure nagusia...
Urria 9, 2024
Maite Ibañez de Maeztu Maikalaren buru izan da, Bilboko Deustu auzoan eta Alde Zaharrean erreferente izan den gozotegia.   GAZTENPRESA: Maikala 2015ean abiatu zen proiektua da, ezta?   MAITE IBAÑEZ DE MAEZTU: 2015ean sortu zen, lantegiaren zatia martxan jarri zenean, eta urtebete geroago arte ez zen jarduera abiarazi Plaza Berrian, lehenengo dendarekin. Leioan trebatzea erabaki...
Urria 3, 2024
Normalean “babestuta” terminoa ikusten dugu, bai ekitaldietan, bai edukietan, baina zer esan nahi du zehazki? Babesletza marketin-estrategia bat da, non enpresa batek (babesleak) finantzaketa ematen dion erakunde, ekitaldi, pertsona edo kausa bati (babestuak), elementu horri lotutako marka erakustearen truke. Hau da, bi aldeek etekinak lortzen dituzten merkataritza-harreman bat ezartzen da. Sinergiak sortzeko lankidetza. Teknika horrek...
Iraila 18, 2024
Hiru hankako mahaia. Baina ez edozein. Sendoa, gogorra. Une onak pasatzeko elkartzen zaren horietako bat. Hori Emakumeook dela esan liteke. Hiru emakume ekintzailek sortutako proiektua. Almudena, Bea eta Naiarak.   GAZTENPRESA: Nola ezagutu zenuten elkar eta nola sortu zen Emakumeook? EMAKUMEOOK: Emakumeook gaur hemen ez dagoen hirugarren pertsona batengatik sortu zen, Ambrosa. Hirurak pandemian geunden...
Iraila 3, 2024
Zure negozioak bultzada bat behar du? Azkenaldian zure enpresa gelditu egin dela iruditzen zaizu? Agian, zure estrategia komertziala edo negozio-plana berriz ebaluatzeko garaia da, mailaz igotzeko, zure markaren ikusgarritasuna indartzeko eta zure produktuaren edo zerbitzuaren salmentak handitzeko. Hona hemen zure enpresaren egoera hobetzeko hainbat aholku, bai enpresa berria izan bai denbora luzea finkatuta eman.  ...