×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Nola identifikatu ditzaket nire lehiakideak?

GZT-competencia
Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Une batean edo bestean, edozein ekintzailek pentsa dezake lehiakideak mehatxu bat direla bere enpresarentzat; definizioz, lehiakide bat zure negozioaren antzeko beste bat da, eta zure bezeroen premia berberak asetzea du helburu. Baina errealitatea oso bestelakoa da. Lehia osasuntsuak ez du zertan izan behar zure etsaia, eta aliatu handi bat bihurtu eta zure jarduera hobetzen lagun diezazuke:

  • Lehiak zure produktua edo zerbitzua etengabe hobetzera behartzen zaitu. Gianni Versace diseinatzaile italiarrak esan zuen moduan, “ona da baliozko lehia izatea, gauzak hobeto egitera bultzatzen baitzaitu”.
  • Sormena estimulatu eta ikaskuntza sustatzen du.
  • Enpresa-eraginkortasun handiagoa bilatzea sustatzen du.
  • Berme eta babes-faktore bat da kontsumitzaileentzat.

Lehiak zure jardueraren garapenean gauzatzen duen estimulu-faktorea aprobetxatu ahal izateko, aurrez behar bezala identifikatu eta haren ekintzak aztertzeko gai izan behar duzu. Horrela bakarrik aprobetxatu eta atera ahal izango diozu etekina.

Zure lehiakideak identifikatzeko jarraibideak

Zure lehiakideak behar bezala identifikatzeko, jarraibide erraz batzuk jarraitu behar dituzu, hiru puntu hauetan laburbiltzen direnak: behatu enpresa lehiakideak, aztertu haien indarguneak eta ahulguneak, eta bilatu lankidetza-eremuak.

  1. Behatu enpresa lehiakideak.Zure negozioaren abiapuntuko egoera ezarri ahal izateko, lehenik eta behin zure lehiakideak izan daitezkeen enpresak behatu behar dituzu. Oro har, bi lehia mota daude:
  • Lehia zuzena, zurearen oso antzekoa den produktu edo zerbitzu bat saltzen duena, eta zure bezeroen modukoei zuzentzen zaiena. Lehiakide ohikoenak dira, eta lehenik eta behin horiei erreparatzen diegu negozio bat martxan jarri nahi dugunean.
  • Zeharkakoa. Batzuetan, enpresek bezero segmentu edo mota berera jotzen dute, baina eskaintza zabalagoarekin edo zure sektoreari zuzenduriko bestelako produktu batekin. Oso garrantzitsua da bigarren sektore hori ez gutxiestea eta haren potentziala ondo aztertzea, alde batera utzi edo, hala badagokio, zure zerbitzuen katalogoan sartu aurretik.
  1. Bilatu lankidetza-eremuak. Beti izan behar dituzu hurbil zure lehiakideak, ikuspuntu fisikotik nahiz, hala badagokio, enpresa-ikuspuntutik. Esperientziak erakutsi digu sektore bereko hainbat denda dituzten merkataritza-kaleek edo ostalaritzako lokalez beteta dauden kaleek, adibidez, isolatuta dauden establezimenduek baino arrakasta handiagoa dutela. Gainera, oso garrantzitsua da zure sektoreko enpresa-taldeetan edo -elkarteetan parte hartzea, lankidetza horri esker, zure negozioari eragiten dioten erronka nagusiei erantzun ahal izango baitiezu, bakarka egingo bazenu baino indar handiagoarekin. Formula horren bidez, lankidetza-hitzarmenak egin ahal izango dituzu beste negozio batzuekin, baita baterako kanpainak eta publizitate- edo marketin-ekintzak ere, edo, besterik gabe, elkarlanean aritu zaitezkete une jakin batean.
  2. Aztertu lehiakideen ahulguneak eta indarguneak. Produktu edo zerbitzu bat hobetu ahal izateko ondo ezagutu behar dituzu merkatuko joerak, eta zure lehiakide nagusien bertuteak egiaztatu behar dituzu lehenengo. Azterketa zehatz baten bidez, zure merkatu naturalak zer bilatzen duen jakin ahal izango duzu, baita zure hobetzeko-ekintzak nora bideratu eta, azken finean, haren bilakaerara nola egokitu ere. Zure lehiakideen bertuteak ikustea bezain garrantzitsua da haien ahulguneak identifikatzea: horrela, zure lehiaren akatsak saihestu eta harengandik bereizten zaituzten gauzak sustatu ahal izango dituzu, zure lehiarako abantaila mantentzeko.

Lehiakideak aztertzeko tresna digitalak

Baina, nola azter ditzakegu gure lehiakideak? Internetek eta sare sozialek informazioa “eskuz” bilatzeko eskaintzen dizkiguten aukerez haratago, hainbat tresna digital daude zure lehiakideei buruzko datu oso baliagarriak eta zehatzak lortzen laguntzeko, modu eraginkorragoan posizionatu ahal izan zaitezen:

  • SEMRush. Merkatuan gehien erabiltzen eta ezagutzen den tresnetako bat da. Haren bidez, zure datuak eta zure lehiakideenak aztertu eta aldera ditzakezu; SEO eta SEM auditoretzak egin ditzakezu; edozein webguneren trafikoa ikus dezakezu; zure merkatuko beharrak identifikatzen laguntzeko hitz gakoak bila ditzakezu; zure lehiakide nagusiak aurki ditzakezu; eta, azken batean, haien estrategia digitalak zer nolako bilakaera duen behatu dezakezu.
  • Woorank. Woorankek zure sektore bereko web-orriei buruzko txostenak sortzen lagunduko dizu, gero horiek zurearekin alderatzeko, zure lehiakideak diren enpresen hitz gakoak arakatu eta nola posizionatzen diren ikusteko, eta posizionamendua optimizatzen lagunduko dizuten gomendioak lortzeko.
  • Brandwatch. Plataforma honek adimen artifiziala erabiltzen du joerak ezagutzen laguntzeko, baita Interneten eta sare sozialetan marka, produktu edo pertsona jakin bati buruz zer esaten den jakiteko ere. Gizarteari entzuteko sistema hori oso erabilgarria da komunikazioa edo marketin-kanpaina jakin bat denbora errealean orientatu behar baduzu; gainera, datu asko jasotzeko eta bilaketak segmentatzeko aukera ematen du, bilatzen ari zaren horretara egokitutako emaitzak lortzeko.

Tresna horiez gain, komenigarria da, halaber, enpresen munduan ibilbidea duten adituen iritzia bilatzea, merkatuan finkatzen lagun diezazuten. Gaztenpresaren mentoring-programen bidez, oso gomendio baliagarriak lor ditzakezu zure benetako lehia identifikatzeko, eta zure negozioa aurrera ateratzeko eta merkatuan finkatzeko estrategiarik egokienak bilatzeko. Zain gaituzu!

 

Post gehiago irakurri.

Azaroa 11, 2024
Besteren konturako lanaren zurruntasunik ez dagoenez, autonomo gisa bizitza pertsonala eta lan-bizitza bateratzeko erraztasun gehiago dituzula eman dezake, baina itxurazko malgutasun horrek arazoak ere sor diezazkizuke bi alderdiak bereizteko orduan: lana eta atsedena; negozioa eta aisia. Halaber, zure produktibitateari ere eragin diezaioke. Horregatik, komeni da arau batzuk ezartzea zure energia mantendu ahal izateko. Zure nagusia...
Urria 9, 2024
Maite Ibañez de Maeztu Maikalaren buru izan da, Bilboko Deustu auzoan eta Alde Zaharrean erreferente izan den gozotegia.   GAZTENPRESA: Maikala 2015ean abiatu zen proiektua da, ezta?   MAITE IBAÑEZ DE MAEZTU: 2015ean sortu zen, lantegiaren zatia martxan jarri zenean, eta urtebete geroago arte ez zen jarduera abiarazi Plaza Berrian, lehenengo dendarekin. Leioan trebatzea erabaki...
Urria 3, 2024
Normalean “babestuta” terminoa ikusten dugu, bai ekitaldietan, bai edukietan, baina zer esan nahi du zehazki? Babesletza marketin-estrategia bat da, non enpresa batek (babesleak) finantzaketa ematen dion erakunde, ekitaldi, pertsona edo kausa bati (babestuak), elementu horri lotutako marka erakustearen truke. Hau da, bi aldeek etekinak lortzen dituzten merkataritza-harreman bat ezartzen da. Sinergiak sortzeko lankidetza. Teknika horrek...
Iraila 18, 2024
Hiru hankako mahaia. Baina ez edozein. Sendoa, gogorra. Une onak pasatzeko elkartzen zaren horietako bat. Hori Emakumeook dela esan liteke. Hiru emakume ekintzailek sortutako proiektua. Almudena, Bea eta Naiarak.   GAZTENPRESA: Nola ezagutu zenuten elkar eta nola sortu zen Emakumeook? EMAKUMEOOK: Emakumeook gaur hemen ez dagoen hirugarren pertsona batengatik sortu zen, Ambrosa. Hirurak pandemian geunden...
Iraila 3, 2024
Zure negozioak bultzada bat behar du? Azkenaldian zure enpresa gelditu egin dela iruditzen zaizu? Agian, zure estrategia komertziala edo negozio-plana berriz ebaluatzeko garaia da, mailaz igotzeko, zure markaren ikusgarritasuna indartzeko eta zure produktuaren edo zerbitzuaren salmentak handitzeko. Hona hemen zure enpresaren egoera hobetzeko hainbat aholku, bai enpresa berria izan bai denbora luzea finkatuta eman.  ...
Uztaila 30, 2024
Podcastaren hirugarren denboraldi honetan, ekonomian eta eragin sozialean sakondu dugu hainbat ekimen ekintzaileren bidez. Baina, nola neurtu eta ebaluatzen da inpaktu soziala? Galdera honi erantzuteko, denboraldiko azken atalean Jessica Pizarro Arteaga izan dugu, entitate eta enpresei gizartean eta ingurumenean benetan nola eragiten ari diren jakiten laguntzen dien ekintzailea. Txiletar honek jaioterrian hasi zuen bere ibilbide...