×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Nola hobetu zure webgunearen erabiltzaile-esperientzia

gzt-art-experiencia-usuario
Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Internetek bere gain hartu ditu gure denbora profesionala, aisialdia, harreman sozial eta sentimentalak, erosketak…, eta pertsona gehienek beren telefono adimenduna piztu eta itzaltzeko botoia sakatuz hasten eta amaitzen dute eguna. Hootsuite plataformak eta We Are Social agentziak Digital 2021 txostenerako egindako azterketa baten arabera, egunean 6 ordu baino gehiago pasatzen ditugu gure mugikorrera, ordenagailura edo tabletara konektatuta: egunaren laurdena, alegia. Eta joerak gora jarraitzen du.

Jarduera digital frenetiko horren ondorioz, enpresa gehienek gero eta baliabide gehiago inbertitzen dituzte erabiltzaile-esperientzia (UX, User Experience, ingelesez) hobetzeko, web-orrien arrakasta-faktore nagusia bihurtu baita. Baina zer esan nahi du kontzeptu horrek? Nola hobetu daiteke? Erabiltzaile-esperientzia pertsona batek web-orri batean nabigatzen duenean esperimentatzen duen guztia da: informazioa eguneratzeko azkartasuna, irudien eta edukien kalitatea, erabiltzeko erraztasuna… Laburbilduz, bilatzen duena erraz lortzea eta bertan nabigatzen duen bitartean gozatzea ahalbidetzen dion guztia.

Erabiltzaile-esperientzia zehazten duten elementuak

Hiru dira zure web-orriaren erabiltzaile-esperientzia zehazten duten elementuak:

  • Erabilgarritasuna. Erabilerraza izatea da web-orri batek erabiltzaile-esperientzia bikaina eskaintzeko bete behar duen lehen baldintza. Eta, horretarako, edozein pertsonak gai izan behar du bilatzen duena lortzeko zer bide egin behar duen ikusteko, begiratu bakar batean; hau da, intuitiboa eta argia izan behar du, eta bilatzen den emaitza lortzeko beharrezkoak diren aukera guztiak eskaini behar ditu, argi eta garbi.
  • Web-diseinua. Alderdi estetikoa funtsezkoa da erabiltzaile-esperientzia ona lortzeko: zure web-orriak erakargarria izan behar du erabiltzaileen interesa pizteko eta horiek «lotuta» mantentzeko, bihurketa bat egin arte. Hala ere, atal honetan parametro bisual hutsak baino askoz parametro gehiago sartzen dira. Zure webgunearen diseinuak arreta handia jarri behar dio arkitekturari, hau da, egiturari. Gainera, mota guztietako gailu eta pantaila-tamainetara egokitzeko gai izan behar du, nabigazio arinaz gozatzeko aukera ematen duten ezaugarri guztiak izan ditzan.
  • Irisgarritasuna. Zure webgunea martxan jartzeko orduan, ahalik eta pertsona gehienentzat irisgarria izatea lortu behar duzu, edozein direla ere pertsona horien ezagutza teknikoak, adina eta ikusmen- edo entzumen-desgaitasuneko arazoak. Hauxe da helburua: web-orria edonork hauteman eta ulertu ahal izatea, eta horretan edonork nabigatu eta jardun ahal izatea.

Zure webgunea hobetzeko jarraibideak

Erabiltzaile-esperientzia zehazten duten elementuak identifikatu ondoren, izan itzazu kontuan zure web-orria hobetzeko aukera hauek:

  1. Optimizatu zure webgunea mota guztietako gailuetarako. Mugikorra gailu nagusia bihurtu da nabigatzeko, erosketak egiteko eta abarretarako, eta zure webguneak responsive diseinua izan behar du ezinbestean, pantaila-tamaina eta gailu guztietara egokitu ahal izateko. Are gehiago, webgune berri bat egitea planteatzen ari bazara, ziurta ezazu mobile first diseinuari erantzuten diola, hau da, webgunearen egitura mugikorrean ezin hobeto nabigatu ahal izateko pentsatuta dagoela eta, diseinu horren bidez, webgunea ordenagailuaren pantailara egokituko dela, eta ez alderantziz. Alderdi hori funtsezkoa da; izan ere, Googlek zigortu egiten ditu nabigazio mugikorrerako optimizatuta ez dauden webgune guztiak.
  2. Hobetu karga-abiadura. Edozein webgunetan nabigatzea –landing page batean nahiz eCommerce edo merkataritza elektronikoko batean- latza izan daiteke azkar kargatzen ez bada, eta web-orria uztea izango da sentsazio horren ondorengo urratsa. Gainera, Googlek zigortu egiten ditu karga-abiadura moteleko webguneak ere. Karga-abiadura hobetzeko, baliabideak minifikatu egin behar dituzu HTML, CSS eta JavaScripten; hau da, baliabide batean beharrezkoak ez diren edo errepikatzen diren datuak ezabatu egin behar dituzu, nabigatzaileek hura prozesatzeko erabiltzen duten moduari kalterik egin gabe. Era berean, zerbitzarien erantzun-denbora hobe dezakezu, eta, jakina, zure webguneko irudiak optimiza ditzakezu.
  3. Erraztu nabigazioa. Edozein web-orrik behar bezala egituratutako eduki funtzionala izan behar du, eta nabigazioa hobetuko duten elementuak eskaini. Kontuan izan beharreko lehen elementua ondo antolatutako eta erraz aurkitzeko moduko menu bat izatea da, pertsonari erraz eta azkar mugitzen laguntzeko. Breadcrumb edo ogi-apurren baliabidea ezin hobea da erabiltzaileak nabigazioan zehar egin duen ibilbidea ezagutzeko eta aurreko orrietara erraz itzuli ahal izateko. Gainera, ahots bidezko bilaketak jokatzen hasi diren eginkizunerako prestatu behar duzu webgunea.
  4. Egizu diseinu erraz eta irakurterraza. Webgune erabilgarri eta erabilerraz bat lortzeko, elementu guztiak azkar irakurtzeko gai izan behar du edonork, grafismoak bakarrik gidatu gabe. Ulermen hori errazten laguntzen duten hainbat elementu daude: erabilitako letra-tamaina eta tipografia, eta atzealdeko kolorea, besteak beste. Oro har, eta oso webgune espezifikoa ez bada, letra-tipoek sinpleak eta irakurterrazak izan behar dute; ahal izanez gero, sans serif familietakoak izan behar dute, hau da, serifarik gabeak, eta kolore neutroekin jokatu behar da. Biztanleria daltonikoa kontuan izan behar da, eta, horregatik, kontrastearekin jokatzea eta kolore iluneko atzealdeak ez erabiltzea komeni da: adibidez, kolore gorria letra beltzekin. Bestalde, diseinua, irakurgarritasuna eta ulermena hobeak izaten dira kolore zuria erabilita: testu gehiegi duten orrien kasuan, pertsonek ez dute idatzizko informazioa bereganatzen, eta zuriuneek, berriz, ulermena arintzen eta diseinua hobetzen dute.
  5. Nabarmendu elementu nagusiak. Alderdi formaletik haratago, testuek edo edukiek egituratuta egon behar dute; zuzenak eta ulerterrazak izan behar dute. Mezu nagusiak azpimarratu behar dituzu, izenburuen egiturarekin edo letra lodiekin, horiek nabarmentzeko. Gainera, horrek zure webgunearen SEOa hobetzen lagunduko dizu. Eta esaldi laburrak erabiltzen saiatu behar duzu beti, erabiltzaileari informazio argia emateko.

Elementu horiek kontuan hartzen badituzu, webgune erabilgarri, erakargarri eta irisgarri bat izango duzu, zure negozioa Interneten berme guztiekin kokatu ahal izateko.

Post gehiago irakurri.

Abendua 11, 2024
Berrikuntza eta desberdintzea funtsezko zutabeak dira enpresa-eremuan arrakasta izateko, batez ere ingurune globalizatu eta oso lehiakor batean. Enpresa gehienak Interneten daudenez eta teknologia tresna eta erakusleiho gisa erabiltzen dutenez, are garrantzitsuagoa da behar bezala erabiltzen jakitea. Gaur egun, berrikuntza eta desberdintzea funtsezkoak dira jasangarritasuna eta epe luzerako arrakasta bermatzeko. Arlo horietan inbertitzen duten enpresek, nabarmentzea...
Azaroa 11, 2024
Besteren konturako lanaren zurruntasunik ez dagoenez, autonomo gisa bizitza pertsonala eta lan-bizitza bateratzeko erraztasun gehiago dituzula eman dezake, baina itxurazko malgutasun horrek arazoak ere sor diezazkizuke bi alderdiak bereizteko orduan: lana eta atsedena; negozioa eta aisia. Halaber, zure produktibitateari ere eragin diezaioke. Horregatik, komeni da arau batzuk ezartzea zure energia mantendu ahal izateko. Zure nagusia...
Urria 9, 2024
Maite Ibañez de Maeztu Maikalaren buru izan da, Bilboko Deustu auzoan eta Alde Zaharrean erreferente izan den gozotegia.   GAZTENPRESA: Maikala 2015ean abiatu zen proiektua da, ezta?   MAITE IBAÑEZ DE MAEZTU: 2015ean sortu zen, lantegiaren zatia martxan jarri zenean, eta urtebete geroago arte ez zen jarduera abiarazi Plaza Berrian, lehenengo dendarekin. Leioan trebatzea erabaki...
Urria 3, 2024
Normalean “babestuta” terminoa ikusten dugu, bai ekitaldietan, bai edukietan, baina zer esan nahi du zehazki? Babesletza marketin-estrategia bat da, non enpresa batek (babesleak) finantzaketa ematen dion erakunde, ekitaldi, pertsona edo kausa bati (babestuak), elementu horri lotutako marka erakustearen truke. Hau da, bi aldeek etekinak lortzen dituzten merkataritza-harreman bat ezartzen da. Sinergiak sortzeko lankidetza. Teknika horrek...
Iraila 18, 2024
Hiru hankako mahaia. Baina ez edozein. Sendoa, gogorra. Une onak pasatzeko elkartzen zaren horietako bat. Hori Emakumeook dela esan liteke. Hiru emakume ekintzailek sortutako proiektua. Almudena, Bea eta Naiarak.   GAZTENPRESA: Nola ezagutu zenuten elkar eta nola sortu zen Emakumeook? EMAKUMEOOK: Emakumeook gaur hemen ez dagoen hirugarren pertsona batengatik sortu zen, Ambrosa. Hirurak pandemian geunden...
Iraila 3, 2024
Zure negozioak bultzada bat behar du? Azkenaldian zure enpresa gelditu egin dela iruditzen zaizu? Agian, zure estrategia komertziala edo negozio-plana berriz ebaluatzeko garaia da, mailaz igotzeko, zure markaren ikusgarritasuna indartzeko eta zure produktuaren edo zerbitzuaren salmentak handitzeko. Hona hemen zure enpresaren egoera hobetzeko hainbat aholku, bai enpresa berria izan bai denbora luzea finkatuta eman.  ...