×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Nola egin mikroaurkezpen on bat

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Bizitzako egoera batzuetan aukera bakarra duzu. Ezin duzu aukera alferrik galdu. Zure enpresa denbora gutxian “saltzen” jakitea da horietako bat. Gai izango zinateke 3 minutuan balizko inbertitzaile bat konbentzitzeko?

 

Zuzena, zehatza eta elokuentea izatea eta pasioa eta fidagarritasuna transmititzea. Baina hori guztia igogailuko elkarrizketa baten denboran egin behar da. Horretan datza, funtsean, elevator pitch delakoa (anglizismo horrek proiektu bat denbora gutxian aurkezteko hitzalditxoa edo mikroaurkezpena definitzen du). Gure gizartea berehalakotasunean bizi da. Segundoak inoiz baino garrantzitsuagoak dira.

 

Beraz, negozio bati ekin badiozu edo ekitea buruan baduzu, jakingo duzu zein garrantzitsua den, besteak beste, finantzaketa lortzea. Eta inoiz ez dakizu noiz eta non aurkituko duzun balizko inbertitzaile bat, metroan, supermerkatuko ilaran, hitzaldi batean, aurkezpen batean edo igogailuan. Horregatik, hobe da hizketaldia prest izatea, zure solaskidearen arreta erakartzeko, eta nork daki…

 

Hona hemen mikroaurkezpen arrakastatsua prestatzeko aholku batzuk:

 

  1. Funtsezkoa da produktuaren deskribapen egokia. Ezer baino lehen, argi geratu behar da zertaz ari garen. Egizu proba ezagun, senide eta lagunekin. 30 segundoan baino gutxiagoan zure negozioaren nondik norakoak ulertarazteko gai izan behar duzu. Hori ezinbestekoa da solaskidea “lotzeko”. Oso erabilgarriak dira honelako konparazioak: “Gu … arloaren Facebook gara” edo “Gu … arloaren Spotify gara”.

 

  1. Arazo bat, irtenbide bat. Hurrengo urratsa zure produktua edo zerbitzua arazo bat konpontzeko sortu dela frogatzea da (edo arazo baten sorrerari aurrea hartu diozula eta dagoeneko konponbidea duzula J). Gogoan izan zer esan genuen negozio-ideia bat identifikatzeko gakoei buruzko postean.

 

  1. Bezeroa eta sarreren sorrera. Zure produktua eta nola konponduko dituzun arazoak asko gustatu arren, hori erosteko jende pilo bat dirua gastatzen ikusten ez badute (ondo zehaztu behar duzu zer jende den hori, bezero potentziala), nekez inbertituko dute zure negozioan. Azkenean, gustatu ala ez, merkatua diruaren arabera mugitzen da ia beti. Baina zure proiektua aberastasun-iturria da, ezta?

 

  1. Lehiakideen aurretik. Egungo merkatuaren beste ezaugarrietako bat lehia izugarria da. Deskribatu zure lehiakideak, utzi argi zergatik zaren haiek baino hobea eta zergatik zoazen haiek baino pauso bat aurrerago. Horri aurreikuspena eta estrategia deitzen zaio, eta inbertitzaileek asko preziatzen dute.

 

  1. Datuak eta ziurgabetasun pixka bat. Ikasi buruz zure jarduerari lotutako datu garrantzitsu batzuk, aurreikuspenak, historikoak… Horrela emango duzu oso ondo dakizula zertaz ari zaren eta pertsona analitikoa zarela. Baina gorde beti zerbait ezkutuan. Hau da, sortu igurikimen handiak zutaz eta zure negozioaz, baina utzi ate bat zabalik haiek zuri deitzea erabaki dezaten (eraman beti bisita-txartelak, baina ez banatu handik eta hemendik itsu-itsuan). Ezaguna egiten al zaizu? Bai; azken batean, gizon eta emakumeen arteko limurketa bezalakoa da, sedukzio hutsa.

 

  1. Naturaltasuna, giro ona eta aurrejoera. Negozioaren inguruko diskurtsoaz gain, ez dugu ahaztu behar zu ere, pertsona bezala, pack horren osagai bat zarela. Joka ezazu naturaltasunez eta lasaitasunez, egin irribarre, eman irudi ona eta erakutsi ez dizula axola edozer galderari erantzuteak, zure posibilitateekiko konfiantza osoa duzulako eta jokoan diren aldagai guztiak ezin hobeto ezagutzen dituzulako.

 

 

Hori guztia egitea lortzen baduzu, zure mikroaurkezpena prest egongo da eguneroko merkatu lehiakorrean bere lekua hartzeko. Nork daki non aurkituko duzun zeure aukera…

Post gehiago irakurri.

Abendua 11, 2024
Berrikuntza eta desberdintzea funtsezko zutabeak dira enpresa-eremuan arrakasta izateko, batez ere ingurune globalizatu eta oso lehiakor batean. Enpresa gehienak Interneten daudenez eta teknologia tresna eta erakusleiho gisa erabiltzen dutenez, are garrantzitsuagoa da behar bezala erabiltzen jakitea. Gaur egun, berrikuntza eta desberdintzea funtsezkoak dira jasangarritasuna eta epe luzerako arrakasta bermatzeko. Arlo horietan inbertitzen duten enpresek, nabarmentzea...
Azaroa 11, 2024
Besteren konturako lanaren zurruntasunik ez dagoenez, autonomo gisa bizitza pertsonala eta lan-bizitza bateratzeko erraztasun gehiago dituzula eman dezake, baina itxurazko malgutasun horrek arazoak ere sor diezazkizuke bi alderdiak bereizteko orduan: lana eta atsedena; negozioa eta aisia. Halaber, zure produktibitateari ere eragin diezaioke. Horregatik, komeni da arau batzuk ezartzea zure energia mantendu ahal izateko. Zure nagusia...
Urria 9, 2024
Maite Ibañez de Maeztu Maikalaren buru izan da, Bilboko Deustu auzoan eta Alde Zaharrean erreferente izan den gozotegia.   GAZTENPRESA: Maikala 2015ean abiatu zen proiektua da, ezta?   MAITE IBAÑEZ DE MAEZTU: 2015ean sortu zen, lantegiaren zatia martxan jarri zenean, eta urtebete geroago arte ez zen jarduera abiarazi Plaza Berrian, lehenengo dendarekin. Leioan trebatzea erabaki...
Urria 3, 2024
Normalean “babestuta” terminoa ikusten dugu, bai ekitaldietan, bai edukietan, baina zer esan nahi du zehazki? Babesletza marketin-estrategia bat da, non enpresa batek (babesleak) finantzaketa ematen dion erakunde, ekitaldi, pertsona edo kausa bati (babestuak), elementu horri lotutako marka erakustearen truke. Hau da, bi aldeek etekinak lortzen dituzten merkataritza-harreman bat ezartzen da. Sinergiak sortzeko lankidetza. Teknika horrek...
Iraila 18, 2024
Hiru hankako mahaia. Baina ez edozein. Sendoa, gogorra. Une onak pasatzeko elkartzen zaren horietako bat. Hori Emakumeook dela esan liteke. Hiru emakume ekintzailek sortutako proiektua. Almudena, Bea eta Naiarak.   GAZTENPRESA: Nola ezagutu zenuten elkar eta nola sortu zen Emakumeook? EMAKUMEOOK: Emakumeook gaur hemen ez dagoen hirugarren pertsona batengatik sortu zen, Ambrosa. Hirurak pandemian geunden...
Iraila 3, 2024
Zure negozioak bultzada bat behar du? Azkenaldian zure enpresa gelditu egin dela iruditzen zaizu? Agian, zure estrategia komertziala edo negozio-plana berriz ebaluatzeko garaia da, mailaz igotzeko, zure markaren ikusgarritasuna indartzeko eta zure produktuaren edo zerbitzuaren salmentak handitzeko. Hona hemen zure enpresaren egoera hobetzeko hainbat aholku, bai enpresa berria izan bai denbora luzea finkatuta eman.  ...

2025-02-16 11:03:56