×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Negozio Plan bat egiteko aholkuak

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Dagoeneko badakizu zer elementu bildu behar dituen zure enpresa berriaren Negozio Planak. Dena dela, Negozio Plana idazten hasi aurretik, oinarrizko aholku batzuk hartu behar dituzu kontuan honako hauek lortzeko:

  • Baliagarria eta erakargarria izatea eta xede diren erakundeen edo pertsonen premiei erantzutea.

Hasteko, kontuan hartu behar duzu dokumentu horren helburua negozio-ideia bat zehatz-mehatz aztertzea dela. Horregatik, helburuak garbi eduki behar dira:

  • Negozio-ideia zehatz-mehatz identifikatzeko, deskribatzeko eta zehazteko balio behar du.
  • Zure negozio-ideia teknikoki bideragarria den, xede-talde bati eta merkatu jakin bati saldu ahal izango zaion eta errentagarria izango den azaldu behar du.
  • Zehatz-mehatz agertu behar ditu negozio-ideia gauzatzen lagunduko duten elementu guztiak.

Lehenik eta behin, gogoan izan Negozio Planak bi hartzaile mota nagusi dituela:

  • Enpresaren sustatzaileak: dokumentuak proiektua garatzeko, sakonean ezagutzeko eta inprobisazio-tentaldiak murrizteko gida izan behar du. Lantzeko garaian zenbat eta zorroztasun handiagoarekin jokatu, orduan eta hobea izango da emaitza.
  • Inbertitzaileak, hornitzaileak… gure negozioan konfiantza duen pertsona orok aukera izan behar du konfiantza hori hitz politak baino gauza sendoago batzuetan oinarritzeko. Negozio Plana dirulaguntzak eskatzeko eta inbertitzaileak erakartzeko garaian ahalmen horiek bermatuko dituen dokumentua izan daiteke.

Premisa horiekin, honako aholku hauek hartu behar dituzu kontuan zure Negozio Plana idazteko garaian:

  1. Sustatzaileek idatzi behar dute. Dokumentua ezin da hirugarren pertsona batzuen esku utzi. Lehenik eta behin, bultzatzaileek inork baino hobeto ezagutzen dituztelako beren ezaugarriak, espiritua, motibazioa eta abar. Eta xehetasun horiek elementu bereizgarriak izan daitezke nahi diren helburuak lortzeko garaian. Gainera, lan hori aholkularitza-enpresa espezializatu batek egiten badu, dedikazio handia eskatuko digu, eta garesti aterako zaigu.
  2. Beharrezkoa den luzera izan behar du. Enpresa-proiektu baten Negozio Planak antz handia du funtzionamendu oneko abalarekin, eta beharrezkoa den xehetasun-maila izan behar du. Horrelako dokumentu bat ezin da artifizialki mugatu, eta ezin dira ezabatu garrantzitsuak izan daitezkeen edo testuinguruan kokatzen lagun dezaketen xehetasunak. Dena dela, entziklopedia-liburuki bat ere ezin diogu aurkeztu inbertitzaile bati, erotu egingo baita. 50 folio nahikoak dira dena laburbiltzeko. Gainera, negozioaren jarraibiderik garrantzitsuenak eskaintzen dituen Egikaritze Laburpen bat txertatuko dugu.
  3. Egitura zehaztua. Dokumentuak behar bezala egituratuta egon behar du, interesdunek gehien interesatzen zaizkien alderdiak bizkor aurki ditzaten.
  4. Hizkuntza argia. Hizkuntza argia erabili behar da, irakurriko duten pertsona guztiek identifikatzeko modukoa, haien espezializazioa edozein izanik ere. Eta sinesgarria izan behar du: gure negozioaren alde onak era egokian helarazteko gai izan behar dugu. Horregatik, komeni da amaitu ondoren copy bati edo edukiak lantzen espezializatutako enpresa edo pertsona bati ematea, beharrezkoak diren ulermen- eta egitura-estandarrak gainditzen dituela ziurta dezan.

Negozio-plana Dokumentuaren egitura 

  1. Negozio-planaren azala.
  2. Edukien indizea edo taula. Planaren edukia hainbat orrialdetan egituratzeko balio du.
  3. Produktuaren edo zerbitzuaren deskribapena.
  • Zertan datzan
  • Zer premiari eta arazori erantzuten dien
  • Arazoei nola egingo dien aurre
  1. Lantaldea zehaztea
  • Negozioa zenbat pertsonak osatzen duten
  • Enpresak nolako lan-egitura duen (arloak, atxikitako langileak).
  1. Merkatu-analisia.
  • Sektorearen azterketa (zenbat enpresa lehiakide, haien bilakaera…)
  • Merkatuaren azterketa (bezeroen analisia, profila, erosteko ahalmena, erosteko motibazioak, gustuak)
  1. Negozio-eredua.
  • Produktuaren edo zerbitzuaren balio-proposamena
  • Marketin-estrategia (online eta offline, sare sozialak), merkataritza-estrategia eta salmenta-estrategia zehaztea.
  1. Finantza-plana.
  • Salmenta-prezioa eta irabazi-marjinak zehaztea.
  • Salmenten aurreikuspenak.
  • Gastuen eta sarreren aurreikuspena.
  • Finantzaketa-premiak eta amortizazio-aurreikuspena.
  1. Arriskuen azterketa
  • Negozio berrirako arriskuen eta mehatxuen ebaluazioa eta enumerazioa.
  • Arrisku eta mehatxu horiek murrizteko tresnak.

9. Inplementazio-plana.

  • Negozioa eratzeko eta abian jartzeko data.

10. Gehigarria eta eranskinak.

  • Merkatuaren azterketen eta aurkeztutako dokumentazio guztiaren aipamenak.
  • Sustatzaileen CVa.

 

Eta horretaz ari garela, ba al zenekien Gaztenpresak zure enpresa berriaren Negozio Plana prestatzen lagun diezazukeela? Sartu gure webgunean eta ikusi zuregatik egin dezakegun guztia: zure negozio-ideia zehazten lagundu, beharrezkoak diren izapideak egin, behar duzun finantzaketa bilatu eta abar.

Post gehiago irakurri.

Abendua 11, 2024
Berrikuntza eta desberdintzea funtsezko zutabeak dira enpresa-eremuan arrakasta izateko, batez ere ingurune globalizatu eta oso lehiakor batean. Enpresa gehienak Interneten daudenez eta teknologia tresna eta erakusleiho gisa erabiltzen dutenez, are garrantzitsuagoa da behar bezala erabiltzen jakitea. Gaur egun, berrikuntza eta desberdintzea funtsezkoak dira jasangarritasuna eta epe luzerako arrakasta bermatzeko. Arlo horietan inbertitzen duten enpresek, nabarmentzea...
Azaroa 11, 2024
Besteren konturako lanaren zurruntasunik ez dagoenez, autonomo gisa bizitza pertsonala eta lan-bizitza bateratzeko erraztasun gehiago dituzula eman dezake, baina itxurazko malgutasun horrek arazoak ere sor diezazkizuke bi alderdiak bereizteko orduan: lana eta atsedena; negozioa eta aisia. Halaber, zure produktibitateari ere eragin diezaioke. Horregatik, komeni da arau batzuk ezartzea zure energia mantendu ahal izateko. Zure nagusia...
Urria 9, 2024
Maite Ibañez de Maeztu Maikalaren buru izan da, Bilboko Deustu auzoan eta Alde Zaharrean erreferente izan den gozotegia.   GAZTENPRESA: Maikala 2015ean abiatu zen proiektua da, ezta?   MAITE IBAÑEZ DE MAEZTU: 2015ean sortu zen, lantegiaren zatia martxan jarri zenean, eta urtebete geroago arte ez zen jarduera abiarazi Plaza Berrian, lehenengo dendarekin. Leioan trebatzea erabaki...
Urria 3, 2024
Normalean “babestuta” terminoa ikusten dugu, bai ekitaldietan, bai edukietan, baina zer esan nahi du zehazki? Babesletza marketin-estrategia bat da, non enpresa batek (babesleak) finantzaketa ematen dion erakunde, ekitaldi, pertsona edo kausa bati (babestuak), elementu horri lotutako marka erakustearen truke. Hau da, bi aldeek etekinak lortzen dituzten merkataritza-harreman bat ezartzen da. Sinergiak sortzeko lankidetza. Teknika horrek...
Iraila 18, 2024
Hiru hankako mahaia. Baina ez edozein. Sendoa, gogorra. Une onak pasatzeko elkartzen zaren horietako bat. Hori Emakumeook dela esan liteke. Hiru emakume ekintzailek sortutako proiektua. Almudena, Bea eta Naiarak.   GAZTENPRESA: Nola ezagutu zenuten elkar eta nola sortu zen Emakumeook? EMAKUMEOOK: Emakumeook gaur hemen ez dagoen hirugarren pertsona batengatik sortu zen, Ambrosa. Hirurak pandemian geunden...
Iraila 3, 2024
Zure negozioak bultzada bat behar du? Azkenaldian zure enpresa gelditu egin dela iruditzen zaizu? Agian, zure estrategia komertziala edo negozio-plana berriz ebaluatzeko garaia da, mailaz igotzeko, zure markaren ikusgarritasuna indartzeko eta zure produktuaren edo zerbitzuaren salmentak handitzeko. Hona hemen zure enpresaren egoera hobetzeko hainbat aholku, bai enpresa berria izan bai denbora luzea finkatuta eman.  ...

2025-02-10 01:44:58