×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

MONDRAGONeko BACek 15 gazte ekintzaile kontratatu nahiko luke

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Erantsitako fitxategian, MONDRAGONeko BACek GEP–MUren laguntzarekin antolatzen duenEtorkizuna Elkarrekin Eraikiz! (E3!) egitasmoa 2. edizioari buruzko diptikoa dago, euskaraz eta gaztelaniaz (Ikus mezu honi erantsitako fitxategiak).

 

Etorkizuna Elkarrekin Eraikiz! (E3!) egitasmoaren bitartez lana emango ahal izango zaio 15 gazte ekintzaileri.

 

Erantsitako dokumentazioan adierazten denez, hauek izango dira E3! proiektuan parte hartu nahi duten pertsonek bete beharko dituzten baldintzak:

  • Lan barik egotea eta Gazte Bermearen Sistema Nazionalaren Fitxategian izena emanda edukitzea.
  • 16 urte baino gehiago eta 30 baino gutxiago edukitzea.
  • Unibertsitateko titulu ofiziala edukitzea, edo lanbide heziketako titulua, maila ertainekoa edo goi mailakoa.

 

Etorkizuna Elkarrekin Eraikiz! (E3!) egitasmoaren 2. edizioa Europako Gizarte Funtsak finantzatuko du, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak kudeatzen duen Euskal Autonomia Erkidegoko Gazte Enpleguaren 2014-2020 aldirako Programa Operatiboaren barruan.

 

E3-ekimena

 

Post gehiago irakurri.

Uztaila 10, 2025
2025eko uztailaren 8a.–LABORAL Kutxaren Gaztenpresa Fundazioak 348 enpresa sortzen lagundu du 2024an, eta enpresa horiek 696 lanpostu berri sorrarazi dituzte. 1994an sortu zenetik, Fundazioak 7.246 enpresari lagundu die abian jartzen, eta horiek 13.371 laguni eman diete lana. Datuok Gaztenpresaren 2024ko txostena aurkezteko ekitaldian ezagutarazi dituzte, LABORAL Kutxak Bilbon duen lurralde-egoitzan. Gaztenpresako lehendakari Ibon Urgoiti pozik...
Abendua 11, 2024
Berrikuntza eta desberdintzea funtsezko zutabeak dira enpresa-eremuan arrakasta izateko, batez ere ingurune globalizatu eta oso lehiakor batean. Enpresa gehienak Interneten daudenez eta teknologia tresna eta erakusleiho gisa erabiltzen dutenez, are garrantzitsuagoa da behar bezala erabiltzen jakitea. Gaur egun, berrikuntza eta desberdintzea funtsezkoak dira jasangarritasuna eta epe luzerako arrakasta bermatzeko. Arlo horietan inbertitzen duten enpresek, nabarmentzea...
Azaroa 11, 2024
Besteren konturako lanaren zurruntasunik ez dagoenez, autonomo gisa bizitza pertsonala eta lan-bizitza bateratzeko erraztasun gehiago dituzula eman dezake, baina itxurazko malgutasun horrek arazoak ere sor diezazkizuke bi alderdiak bereizteko orduan: lana eta atsedena; negozioa eta aisia. Halaber, zure produktibitateari ere eragin diezaioke. Horregatik, komeni da arau batzuk ezartzea zure energia mantendu ahal izateko. Zure nagusia...