×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Mentoringaren onurak ekintzaile, autonomo eta ETEentzat

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Entzun al duzu inoiz mentoring hitza? Tresna bikain horretaz baliatuta, gaitasun berri batzuen jabe egin daiteke edozein ekintzaile edo soldatapeko langile, mentore edo aholkulari baten laguntzaz. Mentoringa ez da, berez, trebakuntza-lan bat; izan ere, mentoreak menteearekin, jarraitzailearekin, partekatzen du bere know-howa eta esperientzia, eta, zenbaitetan, menteeak menderatzen ez dituen zenbait zenbait eginkizun profesional edo proiektu aurrera eramaten laguntzen du. Laburbilduz, irakaskuntza-baliabide praktikoa da, eta hau du helburu: eginkizun jakin batzuetarako behar dituen gaitasunak eta ezagutzak eskuratzea.

Enpresaren barruan edo kanpoan antola daiteke mentoringa. Barruan egiten bada, enpresako kide eskarmentudun edo senior batek lankide gazte edo junior bat trebatzen du. Kanpoko mentoringean (Gaztenpresak antolatzen duena, adibidez), enpresakoak ez diren profesionalek laguntzen diete ekintzaileei, eta negozioa garatzeko irizpideak ematen. Boluntarioak izan ohi dira kanpoko mentoreetako asko.

Kontuz, baina! Mentoringa eta coachinga ez dira gauza bera. Coach batek entrenamendu-lana egiten du, eta haren helburua gehiago izaten da jarrerak hobetzea gaitasunak garatzea baino. Mentoringean, aldiz, gaitasun profesionalak jorratzen dira, soil-soilik.

ETEei dagokienez, onura ugari dakarzkie tresna horrek prozesuan esku hartzen duten gizon-emakumeei.

  • Produktibitatea. Enpresa barruko mentoring-programek areagotu egiten dute langileen motibazioa —bai mentoreena, bai menteena—, eta produktibitatea hobetu.
  • Ezagutza eta trebetasunak. Pertsona horien ezagutza eta trebetasunak kudeatzeko modu bat ere bada tresna hori. Gainera, kontrolatua da kudeaketa. Mentoringaren bidez, enpresa batek jorratu eta areagotu egin ditzake bere langile baten gaitasunak, enpresak behar dituenak hain justu ere.
  • Talentua garatzen eta zaintzen. Ezagutza praktikoak heda daitezkeenez jarduera horren bitartez, mesedegarria da langileen talentua garatzeko eta zaintzeko.
  • Lidergoa. Mentoreen jarduera horri esker, langileek sendotu egiten dute enpresan duten lidergoa, eta , horrenbestez, hobetu egiten da maila profesionalean gora egiteko aukera.
  • Enpresa barruko mugikortasuna. Enpresa txikiak izaki, zailagoa dute ETEek langileen barne-mugikortasuna eta lanpostu-aldaketa sustatzea. Mentoring-programei esker, ordea, errazagoa da trantsizio hori, eguneratu egiten baititu langileen gaitasunak.

Kanpoko mentoringari dagokionez, berriz, hau du abantaila nagusietako bat: ez da ordaindua izaten (ez luke izan behar, bederen). Ekintzailetza sustatzeko gogoak bultzatzen ditu horretara mentoreak, zeinek jendeari laguntzeko borondate irmoa izaten baitute, bai negozioa nora bideratu behar den gomendatuz, bai ekonomikoki bideragarria ez den negozio bat utz dezaten aholkatuz. Profesional bikainak izan ohi dira, ezagunak beren jarduera-sektoreetan, eta pentsaera berrietara zabalik edukitzen dute burua. Lidergo-gaitasun handia izan ohi dute mentoreek, eta lanerako gogoa sustatzeaz gain, beren esperientzia eta know-howa hedatzen dute, komunikazio-ahalmen nabarmenekoak izaten dira eta.

Normalean, gai edo gaitasun hauek jorratu ohi ditu enpresaz kanpoko mentoringak: menteek beren negozioa martxan ipintzeko behar dituztenak baina ez dauzkatenak. Izan ere, startup eta mikroenpresa askoren sustatzaileek ez dute ezagutza handirik izaten administrazioaz, gestioaz, marketinaz… Mentoreek oinarrizko jarraibide batzuk eskaintzen dizkiete sustatzaile horiei, enpresari norabide jakin bat eman diezaioten.

Bestalde, lanean hasi berriak diren zenbait sustatzailek norbaiten gidaritza behar izaten dute ibilbide horri ekiteko. Horregatik, mentoreen lanetako bat ateak zabaltzea da, eta “jarraitzaileak” jende egokiarekin harremanetan jartzea, negozioa garatzen lagunduko dietenekin, alegia. Gainera, harreman horiek hau guztia ekar diezaiekete ekintzaileei: esperientzia, aholkua, informazio baliagarria, negozio-aukerak eta harreman berriak Enpresa-munduan eta sare sozialetan nola jardun behar duten irakasten diete; alegia, “enpresa-kultura” deritzon horren idatzi gabeko arauak erakusten dizkiete. Laburbilduz, ingurune berri batera egokitzen laguntzen diete, lan-eremuan murgiltzen.

Ekintzailetza-proiekturen batean bazabiltza eta gure laguntza behar baduzu zure gaitasun profesionalak sendotzeko, zure negozioa sortzeko eta finkatzeko laguntza-lantegiak eskaintzen dizkizu Gaztenpresak. Eta, noski, gure mentoring-lantegiak ere eskaintzen dizkizugu, profesional onenen laguntza izan dezazun zure negozioa aurrera ateratzeko. Zatoz lehenbailehen!

Post gehiago irakurri.

Abendua 11, 2024
Berrikuntza eta desberdintzea funtsezko zutabeak dira enpresa-eremuan arrakasta izateko, batez ere ingurune globalizatu eta oso lehiakor batean. Enpresa gehienak Interneten daudenez eta teknologia tresna eta erakusleiho gisa erabiltzen dutenez, are garrantzitsuagoa da behar bezala erabiltzen jakitea. Gaur egun, berrikuntza eta desberdintzea funtsezkoak dira jasangarritasuna eta epe luzerako arrakasta bermatzeko. Arlo horietan inbertitzen duten enpresek, nabarmentzea...
Azaroa 11, 2024
Besteren konturako lanaren zurruntasunik ez dagoenez, autonomo gisa bizitza pertsonala eta lan-bizitza bateratzeko erraztasun gehiago dituzula eman dezake, baina itxurazko malgutasun horrek arazoak ere sor diezazkizuke bi alderdiak bereizteko orduan: lana eta atsedena; negozioa eta aisia. Halaber, zure produktibitateari ere eragin diezaioke. Horregatik, komeni da arau batzuk ezartzea zure energia mantendu ahal izateko. Zure nagusia...
Urria 9, 2024
Maite Ibañez de Maeztu Maikalaren buru izan da, Bilboko Deustu auzoan eta Alde Zaharrean erreferente izan den gozotegia.   GAZTENPRESA: Maikala 2015ean abiatu zen proiektua da, ezta?   MAITE IBAÑEZ DE MAEZTU: 2015ean sortu zen, lantegiaren zatia martxan jarri zenean, eta urtebete geroago arte ez zen jarduera abiarazi Plaza Berrian, lehenengo dendarekin. Leioan trebatzea erabaki...
Urria 3, 2024
Normalean “babestuta” terminoa ikusten dugu, bai ekitaldietan, bai edukietan, baina zer esan nahi du zehazki? Babesletza marketin-estrategia bat da, non enpresa batek (babesleak) finantzaketa ematen dion erakunde, ekitaldi, pertsona edo kausa bati (babestuak), elementu horri lotutako marka erakustearen truke. Hau da, bi aldeek etekinak lortzen dituzten merkataritza-harreman bat ezartzen da. Sinergiak sortzeko lankidetza. Teknika horrek...
Iraila 18, 2024
Hiru hankako mahaia. Baina ez edozein. Sendoa, gogorra. Une onak pasatzeko elkartzen zaren horietako bat. Hori Emakumeook dela esan liteke. Hiru emakume ekintzailek sortutako proiektua. Almudena, Bea eta Naiarak.   GAZTENPRESA: Nola ezagutu zenuten elkar eta nola sortu zen Emakumeook? EMAKUMEOOK: Emakumeook gaur hemen ez dagoen hirugarren pertsona batengatik sortu zen, Ambrosa. Hirurak pandemian geunden...
Iraila 3, 2024
Zure negozioak bultzada bat behar du? Azkenaldian zure enpresa gelditu egin dela iruditzen zaizu? Agian, zure estrategia komertziala edo negozio-plana berriz ebaluatzeko garaia da, mailaz igotzeko, zure markaren ikusgarritasuna indartzeko eta zure produktuaren edo zerbitzuaren salmentak handitzeko. Hona hemen zure enpresaren egoera hobetzeko hainbat aholku, bai enpresa berria izan bai denbora luzea finkatuta eman.  ...

2025-02-10 01:41:54