×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

“Mentorea paraxutaren antzekoa da, konfiantzaz jauzi egiteko ausardia ematen dizu”

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Ekintzailetasunaren eremuan bazabiltza –edo horretara hurbiltzen ari bazara–, mentoringari buruzkoak entzungo zenituen, seguru. Etorkizunean ekintzaile izango direnei prozesu osoan zehar orientazioa eskaintzen dieten profesionalak ardatz dituen programa da. Gaztenpresako mentore Pablo Bringas Velezen esanetan, funtsezko figura da enpresa bat sortzeko orduan. Gaur mentoringaz mintzatuko zaigu, eta Youth Business Spain sare osoarekin partekatzen dugun programa horren barruan egunero egiten duen lanaz.    

 

Gaztenpresa bloga:  Zer da mentoringa?

 

Pablo Bringas: Enpresa-eskarmentua dugun lagunok etorkizuneko ekintzaileei ematen diegun laguntza erabat altruista da. Gure egitekoen artean dago haiei beren negozioaren lehen hilabeteetan laguntzea, konfiantza sustatzeko eta ideiak funtziona dezan, hori guztia inongo kosturik gabe.

Gestionatzeko orduan autonomoak izatea nahi dugu, motibatuta jarraitzea, eta gauzak guztiz ondo ez doazenean egoera lehenbailehen birbideratzeko gai izatea, betiere lanpostua finkatzeko eta lanpostu gehiago sortzeko hazten jarraitzeko.

Gure jarduna ez da aholkulariena, hau da, arazoei erantzunak ematea; elkarrekin hausnarketa egiten dugu beren erantzunak aurki ditzaten.

 

B.G: Zergatik egin zenuen bat Mentoring programarekin?

 

P.B: Zoriontsuago naiz probetxuzkoa eta konprometitua sentitzen banaiz. Ikasi dudanaren zati bat gazteei itzultzeko erantzukizuna sentitzen dut, beren garapenean laguntzeko eta, gainera, enplegua eta aberastasuna sortzeko helburu jakinarekin.

 

B.G: Zein da mentorearen ekarpena ekiteko bide horretan?

 

P.B: Gure helburua etorkizuneko ekintzaileei laguntzea da, beren lanpostua finkatu dezaten, beren proiektua bideragarria eta errentagarria izan dadin.

Beren enpresa-irizpidea sortzen irakasten diegu, iritziak alderatzen eta ikuspegiak eraikitzen laguntzen diegu, eta hori guztia ikuspuntu kritiko, zorrotz eta profesionala kontuan hartuta, batzuetan hurbilekoek –inplikatuta daudelako– eman ezin dieten ikuspuntua, alegia.

Enpresa gestionatzeko orduan beren buruarekiko duten konfiantza hobetzeko eta etorkizunari buruzko zalantza-sentipena gutxitzeko lagungarri zaie mentoringa.

Mentorea paraxutaren antzekoa da, konfiantzaz jauzi egiteko ausardia ematen dizu, babestuta zaudela sentitzen baituzu.

 

B.G: Kasuren bat nabarmendu nahi al duzu?

 

P.B: Gaur egun mentoring-harremana dut David Mayoralekin, anaiarekin batera Erle Robotics enpresaren sortzaile denarekin.  Proiektu paregabea da, enpresan kode irekia duten burmuin robotikoen belaunaldi berria eraikitzen ari dira, enpresetako industria-prozesuetan aplikatzeko, bai hezkuntzaren esparruan, bai ikerketa eta berrikuntzarenean.

Urtebetean 16 lanpostu berri sortu dituzte, milioi erdi euroko fakturaziora iritsi dira, enpresa handiekin kontratuak sinatu dituzte eta nazioarte mailako etorkizun handiko Start up-en artean daude, espezializatutako hainbat fororen arabera.

 

B.G: Zein dira mentoreak izan behar dituen funtsezko gaitasunak?

 

P.B: Ez da nahikoa ekintzailetasunaren munduan edo enpresa-gestioan eskarmentua izatea. Iaioa izan behar da ekintzailearen konfiantza bereganatzen, komunikaziorako eta taldean lan egiteko gaitasunak oso garatuta eduki behar dira, eta, noski, enpatia eta aktiboki entzuteko gaitasuna ere bai.

Mentoreak itxaropena pizten duen jarrera motibatzailea eta erronkaria izan behar du, moldakorra baina asertiboa; kritikoa ere izan behar da, potentzial osoa garatu ahal izateko.

Mentoreak aukerak sortzen ditu; proaktiboa izan behar da horiek antzemateko, beharrei aurrea hartzeko eta jarduteko lehentasunak finkatzen laguntzeko.

 

B.G: Nola animatuko zenituzke zure antzeko profesionalak mentore izateko?

 

P.B: Mentore izatea aukera bikaina da hazten jarraitzeko eta lidergorako eta enpresa-gestiorako gaitasunak hobetzeko. Asko ikasten da pertsonengandik eta haien proiektuetatik, eta merkatu-adimenak, ikuspegiak eta estrategiak partekatzen dira.

Nik beti diot ondoen ordaindutako lana dela. Jasotzen den soldata emozionala izugarria da, bai eta norbere gogobetetasuna ere, borondatezko konpromiso altruista baita.

Mentoringa hobeto ezagutzeko gonbita egiten dizuet. Konprometitzea atsegin baduzue asko gozatuko duzue, eta mundu hobea eta zoriontsuagoa sortzen lagunduko dugu.

 

Konbentzitu al zaitu? Hala bada, egizu bat programarekin.

Post gehiago irakurri.

Abendua 11, 2024
Berrikuntza eta desberdintzea funtsezko zutabeak dira enpresa-eremuan arrakasta izateko, batez ere ingurune globalizatu eta oso lehiakor batean. Enpresa gehienak Interneten daudenez eta teknologia tresna eta erakusleiho gisa erabiltzen dutenez, are garrantzitsuagoa da behar bezala erabiltzen jakitea. Gaur egun, berrikuntza eta desberdintzea funtsezkoak dira jasangarritasuna eta epe luzerako arrakasta bermatzeko. Arlo horietan inbertitzen duten enpresek, nabarmentzea...
Azaroa 11, 2024
Besteren konturako lanaren zurruntasunik ez dagoenez, autonomo gisa bizitza pertsonala eta lan-bizitza bateratzeko erraztasun gehiago dituzula eman dezake, baina itxurazko malgutasun horrek arazoak ere sor diezazkizuke bi alderdiak bereizteko orduan: lana eta atsedena; negozioa eta aisia. Halaber, zure produktibitateari ere eragin diezaioke. Horregatik, komeni da arau batzuk ezartzea zure energia mantendu ahal izateko. Zure nagusia...
Urria 9, 2024
Maite Ibañez de Maeztu Maikalaren buru izan da, Bilboko Deustu auzoan eta Alde Zaharrean erreferente izan den gozotegia.   GAZTENPRESA: Maikala 2015ean abiatu zen proiektua da, ezta?   MAITE IBAÑEZ DE MAEZTU: 2015ean sortu zen, lantegiaren zatia martxan jarri zenean, eta urtebete geroago arte ez zen jarduera abiarazi Plaza Berrian, lehenengo dendarekin. Leioan trebatzea erabaki...
Urria 3, 2024
Normalean “babestuta” terminoa ikusten dugu, bai ekitaldietan, bai edukietan, baina zer esan nahi du zehazki? Babesletza marketin-estrategia bat da, non enpresa batek (babesleak) finantzaketa ematen dion erakunde, ekitaldi, pertsona edo kausa bati (babestuak), elementu horri lotutako marka erakustearen truke. Hau da, bi aldeek etekinak lortzen dituzten merkataritza-harreman bat ezartzen da. Sinergiak sortzeko lankidetza. Teknika horrek...
Iraila 18, 2024
Hiru hankako mahaia. Baina ez edozein. Sendoa, gogorra. Une onak pasatzeko elkartzen zaren horietako bat. Hori Emakumeook dela esan liteke. Hiru emakume ekintzailek sortutako proiektua. Almudena, Bea eta Naiarak.   GAZTENPRESA: Nola ezagutu zenuten elkar eta nola sortu zen Emakumeook? EMAKUMEOOK: Emakumeook gaur hemen ez dagoen hirugarren pertsona batengatik sortu zen, Ambrosa. Hirurak pandemian geunden...
Iraila 3, 2024
Zure negozioak bultzada bat behar du? Azkenaldian zure enpresa gelditu egin dela iruditzen zaizu? Agian, zure estrategia komertziala edo negozio-plana berriz ebaluatzeko garaia da, mailaz igotzeko, zure markaren ikusgarritasuna indartzeko eta zure produktuaren edo zerbitzuaren salmentak handitzeko. Hona hemen zure enpresaren egoera hobetzeko hainbat aholku, bai enpresa berria izan bai denbora luzea finkatuta eman.  ...

2025-02-07 13:26:16