×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Laneko Osasunaren eta Segurtasunaren Munduko Egunean, fisioterapeuta baten historia ekintzailea eta haren aholkuak kontatuko dizkizugu.

gzt-art-entrevista-jon-ibañez
Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

EAEko gaixotasun profesionalei buruzko Osalanen urteko txostenak agente taldearen araberako maiztasunari buruzko azterketan erakusten duenez, 2020an jarrera eta mugimendu errepikakorrekin lotutako 1.705 kasu erregistratu ziren guztira, kasu guztien % 78. Testuinguru horretan, eta Laneko Segurtasun eta Osasunaren Mundu Egunaren harira, Jon Ibáñez Pérezekin hitz egingo dugu; fisioterapeuta eta ekintzailea da, Gaztenpresako sarearen barruan.

 

Hitz egizu pixka bat zutaz, eta konta iezaguzu nola sortu zen zure proiektua

Jon Ibáñez Pérez dut izena, eta fisioterapeuta naiz. Fisioterapia-kontsulta bat kudeatzen dut, Santurtzin kokatutako Padel&Gol klubean. 2018an egoera aldatzea erabaki nuen, unibertsitatetik atera nintzenetik neukan lana alde batera utzita. Urte hartan padelean inoiz jokatua nintzen, noizbehinka, baina urtea hastearekin batera denbora libre gehiago neukan, eta kirol gehiago egiteko aprobetxatu nuen. Padel&Gol klubean jakin zuten fisioterapeuta naizela eta lanik gabe nengoela, eta klubeko bezeroentzat fisioterapia-zerbitzu bat sortzeko asmotan zebiltzala jakinarazi zidaten. Ideia izugarri gustatu zitzaidan, eta une hartantxe lanean jarri ginen negozio-plan bideragarri bat prestatzeko. Nire bizitzako zortea izan zen.

Nola ezagutu zenuen Gaztenpresa, eta nola lagundu dizu?

Behin garatu beharreko negozio-ideia izan nuenean, aurrera eramateko finantzaketa metodoen bila nasi nintzen. Hasieratik Gaztenpresara jo nuen, enpresa txikiei negozioak garatzen asko laguntzen zietela entzuna bainuen. Haiekin harremanetan jarri nintzen, eta elkarrekin negozio-plan bat prestatu genuen. Epe laburrerako eta luzerako helburuak diseinatzen lagundu zidaten, pixkanaka bete beharrekoak. Gastu finko guztiak estaltzeko zenbat ordu sartu behar nituen ikusi genuen, baita hilabetero sor litezkeen aldagaiak ere. Hasiera-hasieratik, hurbiltasun handia sentitu nuen, eta nire proiekturako esleitu zuten pertsonak oraindik ere deitzen nau, gauzak nola doazen eta arazoren bat ba ote dudan jakiteko, laguntzeko prest beti.

2003az geroztik, Lanaren Euskal Erakundeak apirilaren 28an ospatzen du Laneko Segurtasun eta Osasunaren Mundu Eguna, enpresetan prebentzioaren kultura eta kontzientzia sustatzeko eta lan-istripuen eta gaixotasun profesionalen kopurua murrizteko helburuarekin. Zer praktika nabarmenduko zenituzke eremu horretan?

Gaur egun asko dira ni bezalako fisioterapeutekin akordioak egiten dituzten enpresak, langileen osasun fisikoa zaintzeko. Eta langileen zaintza sustatzea oso ekimen ona da, lan-bajen beherakada dakarren heinean. Horren osagarri, fisioterapeutak aukera dauka, enpresekin elkarlanean, lanpostuei buruzko azterlan bat egiteko, lanpostu bakoitza behar dituen premia fisikoetara egokitzeko. Ildo horretan, postuak egokitu behar dira langileek beren lanaldia betetzeko aukera izan dezaten, lesioak izateko arriskurik gabe.

Fisioterapeuta gisa duzun esperientzian, zein dira gehien tratatzen dituzun lesioak edo patologiak, lan-errutinaren ondorio izan daitezkeenak?

Kirol-eremuan eta zehazkiago padel-klub batean lan egiten dudanez, sorbaldako eta ukondoko mina duten pertsonak tratatzen ditut sarri. Nolanahi ere, kontsultara egunero etortzen direnen artean ehuneko handi batek gerriaren behealdeko mina edo ziatika du. Eta hori hala da gure lanaldietan denbora luze ematen dugulako jarrera berean. Giza gorputza mugitzeko diseinatua dago, eta mugitzen ez bada sufritu egiten du. Mugitzea da bizirik irautea ahalbidetzen diguten gorputz-premiak asetzeko modua. Horregatik, fisioterapia-saioetan gustatzen zait pazienteek saioetan aktiboki parte hartzea, horrela errehabilitazioan sartzen dituzulako, eta mugitzeko ohitura bat sortzen duzulako.

Egunerokoan zer jarraibide sartzea komeni da, jarrera-higiene on bat eduki eta lesioak saihesteko?

Mahai baten aurrean ordu askoan mugitu gabe lan egiten badugu, gure lanpostua gure gorputzera egokitzea komeni da. Gure postua ergodinamikoki egokituta edukitzea. Esate baterako, bulegoan ordenagailu baten aurrean lan egiten badugu, pantaila altuera egoki batean jarriko dugu, lepoa denbora guztian makurtu beharrik ez izateko, eta horrela minak saihesteko. Lanean 8 ordu ematen badugu aulki batean eserita, noizbehinka altxatu egingo gara minutu batzuetan mugitzeko, gorputza gogortu ez dadin.
Pazienteei gomendatzen diet egunean 30 minutuko astialdia har dezatela gustuko duten jarduera hori egiteko, gorputza mugituz eta zainduz.

Pandemian zehar, telelanak gora egin du etengabe, eta joera hori gelditzeko etorri dela dirudi. Euskal Herrian ere, datozen urteetan goraka jarraituko duela aurreikusten da. Zer aholku emango zenieke telelana egiten duten pertsonei?

Langune eroso batean lan egitea gomendatuko nieke, beren premietara egokituta. Lehenago aipatu dudanez, noizean behin mugitzea, eta zure lanpostuan jarraian gehienez bi orduan egotea… Eta garrantzitsuena, atseden-orduak errespetatzea. Tratatzen ditudan pertsonetatik askok lehen 7 edo 8 ordu sartzen zituzten bulegoan, eta orain denbora gehiago ematen dute etxetik lanean. Lan-ordu batzuk eta atseden-ordu batzuk markatu behar dira, gorputza luzatzeko eta deskonektatzeko. Ikerketek aditzera ematen dutenez, minik gabeko bizitza osasungarri bat edukitzeko, astean 2 edo 3 indar-ariketa egitea komeni da. Gure gorputza zenbat eta indartsuago eduki, txikiagoa izango da lesioak izateko joera.

 

Post gehiago irakurri.

Abendua 11, 2024
Berrikuntza eta desberdintzea funtsezko zutabeak dira enpresa-eremuan arrakasta izateko, batez ere ingurune globalizatu eta oso lehiakor batean. Enpresa gehienak Interneten daudenez eta teknologia tresna eta erakusleiho gisa erabiltzen dutenez, are garrantzitsuagoa da behar bezala erabiltzen jakitea. Gaur egun, berrikuntza eta desberdintzea funtsezkoak dira jasangarritasuna eta epe luzerako arrakasta bermatzeko. Arlo horietan inbertitzen duten enpresek, nabarmentzea...
Azaroa 11, 2024
Besteren konturako lanaren zurruntasunik ez dagoenez, autonomo gisa bizitza pertsonala eta lan-bizitza bateratzeko erraztasun gehiago dituzula eman dezake, baina itxurazko malgutasun horrek arazoak ere sor diezazkizuke bi alderdiak bereizteko orduan: lana eta atsedena; negozioa eta aisia. Halaber, zure produktibitateari ere eragin diezaioke. Horregatik, komeni da arau batzuk ezartzea zure energia mantendu ahal izateko. Zure nagusia...
Urria 9, 2024
Maite Ibañez de Maeztu Maikalaren buru izan da, Bilboko Deustu auzoan eta Alde Zaharrean erreferente izan den gozotegia.   GAZTENPRESA: Maikala 2015ean abiatu zen proiektua da, ezta?   MAITE IBAÑEZ DE MAEZTU: 2015ean sortu zen, lantegiaren zatia martxan jarri zenean, eta urtebete geroago arte ez zen jarduera abiarazi Plaza Berrian, lehenengo dendarekin. Leioan trebatzea erabaki...
Urria 3, 2024
Normalean “babestuta” terminoa ikusten dugu, bai ekitaldietan, bai edukietan, baina zer esan nahi du zehazki? Babesletza marketin-estrategia bat da, non enpresa batek (babesleak) finantzaketa ematen dion erakunde, ekitaldi, pertsona edo kausa bati (babestuak), elementu horri lotutako marka erakustearen truke. Hau da, bi aldeek etekinak lortzen dituzten merkataritza-harreman bat ezartzen da. Sinergiak sortzeko lankidetza. Teknika horrek...
Iraila 18, 2024
Hiru hankako mahaia. Baina ez edozein. Sendoa, gogorra. Une onak pasatzeko elkartzen zaren horietako bat. Hori Emakumeook dela esan liteke. Hiru emakume ekintzailek sortutako proiektua. Almudena, Bea eta Naiarak.   GAZTENPRESA: Nola ezagutu zenuten elkar eta nola sortu zen Emakumeook? EMAKUMEOOK: Emakumeook gaur hemen ez dagoen hirugarren pertsona batengatik sortu zen, Ambrosa. Hirurak pandemian geunden...
Iraila 3, 2024
Zure negozioak bultzada bat behar du? Azkenaldian zure enpresa gelditu egin dela iruditzen zaizu? Agian, zure estrategia komertziala edo negozio-plana berriz ebaluatzeko garaia da, mailaz igotzeko, zure markaren ikusgarritasuna indartzeko eta zure produktuaren edo zerbitzuaren salmentak handitzeko. Hona hemen zure enpresaren egoera hobetzeko hainbat aholku, bai enpresa berria izan bai denbora luzea finkatuta eman.  ...