Ekiteak erabaki mordoa hartu beharra dakar. Negozio-ideiatik hasita publikoarentzako salmenta-estrategiaraino, bidean egiten dugun urrats bakoitzean erabakiak hartu, helburuak berraztertu, atzera egin eta geure asmoak zehaztu behar ditugu. Eta prozesu horretan zehar zalantzak sortuko dira, nahitaez. Bide onetik al goaz? Hasierako ideiatik gehiegi urruntzen ari ote gara? Beharrezkoa da benetan partida horiek murriztea edo gastu horiek handitzea? Sarritan, ekintzaileak egoera horiei aurre egiteko laguna izan nahiko luke ondoan, baina ez da ohikoa inguruan iritzia emango dizun eskarmentudun profesionala edukitzea.
Gaztenpresan badugu.
Pentsa zer izango litzatekeen zure negozioaren gorabeherak ezagutzen dituen norbait aldamenean izatea, haren laguntza jasotzea. Lan-munduan eskarmentua duen gidari pertsonalizatua izatea, zure enpresa-abenturan funtsezkoak diren erabakiak hartzeko orduan zalantzak argituko dizkizuna. Zure egitasmoari Gaztenpresaren laguntzarekin ekiten badiozu eta gure Mentoring-programako kide bazara, laguntza hori eskura izango duzu. Bere esperientzia eta denbora eskainiko dizkizun boluntarioa izango duzu ondoan, zure proiektuan aurrera egin eta egitasmo ekintzailea finkatu dezazun.
Zure mentoreak honako eginkizun hauekin lagundu ahal dizu:
- Urtebetez gutxienez (beste urtebetez luza daiteke epea), hilean edo hamabostean behin elkartuko da zurekin, 2-4 orduz.
- Zure negozioaren helburuak identifikatzen, horiek lortzeko beharrezko estrategiei buruz hausnartzen, jarduketak planifikatzen eta emaitzak neurtzen lagunduko dizu. Gainera, zure harreman profesionalen sarea zabaltzeko aukera eskainiko dizu.
- Gaztenpresan zuen arteko harremanaren jarraipena egingo dugu, programa monitorizatzeko eta ebaluatzeko galde-sorten bidez.
Eta honako hauek dira mentoreak izango dituen onuretako batzuk:
- Programan boluntarioki eta doan parte hartzen duen mentoreak enpresa-ehun gaztea finkatzen lagunduko du.
- Beraz, gizarte osoari egingo dio ekarpena, bere ezagutza eta esperientzia eskainita.
- Bere bizitzan ikaskuntza-tarte berri bat izango du, eta bere negozioan barneratutako ezagutzarekin esperientzia gutxiago dutenen arrakasta sustatuko du.
Gaztenpresak Mentoring-programa batean parte hartzen du Youth Business Internationalen eta YBSren eskutik. YBI irabazi-asmorik gabeko erakundeen nazioarteko sarea da, eta euren enpresa sortzen laguntzen die gazteei, prestakuntza, finantzaketa eta mentoringa uztartzen dituen metodologiaren bidez.
Mentore izan nahi al duzu?
Hemen aurkituko duzu beharrezko informazio guztia eta baita izena emateko inprimakia ere.
Programan ekintzaile gisa parte hartu nahi al duzu? Gaztenpresari buruz eta zure negozio-ideiaren alde egin dezakegun guztiaz informazioa nahi al duzu?
Bidal iezaguzu mezu elektroniko bat info@gaztenpresa.org helbidera edo deitu 900 101 143 telefonora. Hemen gaituzu!