900 101 143 | info@gaztenpresa.org
Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.
900 101 143 | info@gaztenpresa.org
Irabazi-asmorik gabeko fundazio pribatu bat gara, LABORAL Kutxarena.
30 urte daramatzagu ekintzaileei euren negozioak abiatzen lagunduz, arrakasta-aukerarik handienekin, aberastasuna sortuz tokiko enplegua sortzearen bidez.
90eko hamarkadaren hasieran, Nerbioiko ezkerraldeak garai konplikatua bizi zuen; hala, birmoldaketa industrialaren ondorioz, gazte-langabeziaren maila % 50etik gorakoa zen. Egoera tamalgarri horren aurrean, eskualde horretako LABORAL Kutxako sukurtsal batzuen zuzendariek erabaki zuten ezagutza eta baliabideak konpartitzea, eta baita aliantzak eta funtsak ere bilatzea, egoerari buelta emateko.
Pertsona talde horrek bultzatuta, Bultz-Lan Consultingaren laguntzarekin, 1994an Gaztenpresa sortu zen; hasierako une horretan, enpresa-ideien lehiaketa gisa eratu zen. Esperientzia oso positiboa izan zen eta, hala, hurrengo ureetan programa beste eskualde batzuetara ere hedatu zen, poliki-poliki. LABORAL Kutxaren bulego bat dagoen edozein tokitan proiektuei arreta ematera iritsiz.
Hala, une zail bati aurre egiteko ideia gisa hasi zena, barne-ekintzailetzako proiektua izanik, 2002ko irailaren 16an Gaztenpresa Fundazio bilakatu zen ofizialki.
Gaztenpresaren patronatua honako pertsona hauek osatzen dute:
IBON URGOITI
OSCAR MUGUERZA
SUSANA ANDRÉS
EDER DURÁN
JAVIER CORTAJARENA
JOSEBA SAGASTIGORDIA
IÑAKI PEÑA