×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Komunikazio positiboa

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

“5 segundo dituzu imajinatzeko. Ez baduzu lortzen ezer imajinatzerik, agian telebista gutxiago ikusi beharko zenuke”. “La bola de cristal” telebista-saioko aipamen ezagun hori parafraseatuz, jarduera bati ekiten dionari honako hau esan diezaiokegu: “60 segundo dituzu zure ideia azaltzeko, ez baduzu azaltzerik lortzen, agian, zure negozioa birpentsatu beharko zenuke”. 60 segundoko aurkezpen hori zure negozioari buruzko komunikazio eragingarriaren eta positiboaren osagaietako bat da, eta “elevator pitch” izena du (literalki “igogailuko berbaldia”). Oinarrian, honako galdera honi erantzuten dio: “nola azalduko zenioke zure ideia inbertitzaile edo bezero bati igogailuan elkartuz gero?”.

 

Baina, zer da komunikazio positiboa? Kontua ez da zure produktuari edo zerbitzuari buruz gauza politak esatea. Alderantziz, zure etorkizuneko bezeroarengan edo inbertitzailearengan itxaropena, ilusioa edo nahia piztea da gakoa. Zergatik da garrantzitsua pertsona horrentzat zuk eskaintzen duzuna? Zein arazo konponduko dizkio? Zer da eskaintzen duzuna, berarentzat onuragarria izango dena?

 

Funtsezko alderdi horiek zehaztu ondoren zure ideia eraginkortasunez komunikatzetik gertuago egongo zara, baina, gainera, “zer” horrez gain “nola” ere argi izan behar duzu. Gaztenpresako kideok ekintzaileen ondoan gaude, ondo dakigu nola azaltzen duzuen zuen negozioa eta azkar antzematen ditugu ideia baten alderdi sendoak eta ahulak. Ikusten dugunez, sarritan, ideia oso ona izan arren argitasunez azaltzen ez bada indarra galtzen du. Horregatik, zure jardueraren berri komunikatzeko prozesuan lagun zaitzakegu, ezinbestekoa baita zure negozioa finkatzeko.

 

Positiboki komunikatzeko aholkuak

Ondoren, hizkera positiboari buruzko jarraibide batzuk eskainiko dizkizugu, zure produktua edo zerbitzua aurkezteko eta hornitzaileekiko edo zure lantaldeko kideekiko harremanetarako lagungarri izango zaizkizulakoan.

 

  • Esateko zerbait izatea: Agerikoa dirudien arren, komunikatzeko orduan garrantzitsuena komunikatzeko zerbait izatea da. Argi al dugu gure negozio-ideia? Azaltzeko beste landuta al dago? Ondo lantzea komeni da, forma emateko idaztea, gure inguruko konfiantzazko lagunei kontatzea, ozen hitz egitean zer itxura hartzen diogun ikustea… Gu zalantzaz beteta bagaude ezingo diogu eskatu inbertitzaileari zalantzarik ez izateko. Eta geure ideian denbora eta lana inbertitu ez baditugu, nola eskatuko diogu inori dirua edo konfiantza inbertitzeko?
  • Hitz egin ahalik eta argien: Askotan uste dugu hizkera sofistikatuagoa edo teknikoagoa erabiltzea berez hobea dela, baina beti ez da horrela izaten. Giroa informala bada edo gurekin daudenek ez badituzte gure negozioaren xehetasunak ezagutzen, gure jarduera modu errazean eta argian azaltzeko gai izan behar gara. Hiztegia solaskidearen arabera egokitzen badugu konfiantza izango du azaltzen ari garen horretan, ulertzen duela sentitu eta errazago barneratuko baitu. Schopenhauerrek zioen ez dagoela ezer errazagorik ulertezina izatea baino. Aurkakoa egitea dagokigu.
  • Erabili esaldi laburrak: Esaldi luzeak zailago barneratzen ditu entzuleak, eta guk ere haria gal dezakegu. Hobe da esaldi laburrak erabiltzea eta bukaeran argibiderik ez eranstea. Halaber, garrantzitsua da entzuleari hitz egiten uztea eta edozein zalantza badu modu argian erantzutea. Ez badugu erantzunik hobe da zintzo jokatzea eta konponbideak aztertzen ari garela onartzea, hobetu beharreko alderdia adierazi izana eskertzea, etab.
  • Entzutea: Entzuten jakitea ez da besterik gabe isilik egotea. Gure solaskideak eskertuko du gure interesa adierazten badiogu, galderak eta iritziak sustatzen baditugu eta baita desadostasunak onartzen baditugu ere.
  • Erantzukizunak onartzea: Ideiak komunikatzean ohikoa izaten da, konturatu gabe, ekintzaren indarra gugandik kanpoko gauzetan jartzea: ez da gauza bera “ez dut denborarik” esatea eta “beste gauza batzuei emango diet lehentasuna” esatea. Era berean, ez da gauza bera “inork ez du onartzen produktu hau oso berritzailea denik” esatea eta “ezin dut lortu produktu hau berritzailetzat har dezaten” adieraztea. Horrelako adierazpenak antzeman eta beste batzuekin ordezkatzen baditugu, geure egingo ditugu ekintza batzuk eta hori lagungarri izango zaigu konponbidea bideratzeko. Norbere erantzukizuna onartzeak eta autokritikarako gaitasunak konfiantza sorrarazten dute, beste ezerk baino neurri handiagoan.
  • Labur mintzatzea: Bukatzeko, produktu edo zerbitzu bat aurkezteko orduan, hobe da solaskidea gehiago jakiteko gogoarekin gelditzea eta galderak egitea, lehen elkarrizketan ezaugarri guztien berri eman eta gehiegi hitz egitea baino. Atsotitzak dioenez: “Berbarik onena laburrena”.

 

Negozio-ideiaren bat baduzu, Gaztenpresan lagun zaitzakegu. Deitu 900 101 143 doako telefonora edo idatz iezaguzu info@gaztenpresa.org helbide elektronikora.

 

Post gehiago irakurri.

Abendua 11, 2024
Berrikuntza eta desberdintzea funtsezko zutabeak dira enpresa-eremuan arrakasta izateko, batez ere ingurune globalizatu eta oso lehiakor batean. Enpresa gehienak Interneten daudenez eta teknologia tresna eta erakusleiho gisa erabiltzen dutenez, are garrantzitsuagoa da behar bezala erabiltzen jakitea. Gaur egun, berrikuntza eta desberdintzea funtsezkoak dira jasangarritasuna eta epe luzerako arrakasta bermatzeko. Arlo horietan inbertitzen duten enpresek, nabarmentzea...
Azaroa 11, 2024
Besteren konturako lanaren zurruntasunik ez dagoenez, autonomo gisa bizitza pertsonala eta lan-bizitza bateratzeko erraztasun gehiago dituzula eman dezake, baina itxurazko malgutasun horrek arazoak ere sor diezazkizuke bi alderdiak bereizteko orduan: lana eta atsedena; negozioa eta aisia. Halaber, zure produktibitateari ere eragin diezaioke. Horregatik, komeni da arau batzuk ezartzea zure energia mantendu ahal izateko. Zure nagusia...
Urria 9, 2024
Maite Ibañez de Maeztu Maikalaren buru izan da, Bilboko Deustu auzoan eta Alde Zaharrean erreferente izan den gozotegia.   GAZTENPRESA: Maikala 2015ean abiatu zen proiektua da, ezta?   MAITE IBAÑEZ DE MAEZTU: 2015ean sortu zen, lantegiaren zatia martxan jarri zenean, eta urtebete geroago arte ez zen jarduera abiarazi Plaza Berrian, lehenengo dendarekin. Leioan trebatzea erabaki...
Urria 3, 2024
Normalean “babestuta” terminoa ikusten dugu, bai ekitaldietan, bai edukietan, baina zer esan nahi du zehazki? Babesletza marketin-estrategia bat da, non enpresa batek (babesleak) finantzaketa ematen dion erakunde, ekitaldi, pertsona edo kausa bati (babestuak), elementu horri lotutako marka erakustearen truke. Hau da, bi aldeek etekinak lortzen dituzten merkataritza-harreman bat ezartzen da. Sinergiak sortzeko lankidetza. Teknika horrek...
Iraila 18, 2024
Hiru hankako mahaia. Baina ez edozein. Sendoa, gogorra. Une onak pasatzeko elkartzen zaren horietako bat. Hori Emakumeook dela esan liteke. Hiru emakume ekintzailek sortutako proiektua. Almudena, Bea eta Naiarak.   GAZTENPRESA: Nola ezagutu zenuten elkar eta nola sortu zen Emakumeook? EMAKUMEOOK: Emakumeook gaur hemen ez dagoen hirugarren pertsona batengatik sortu zen, Ambrosa. Hirurak pandemian geunden...
Iraila 3, 2024
Zure negozioak bultzada bat behar du? Azkenaldian zure enpresa gelditu egin dela iruditzen zaizu? Agian, zure estrategia komertziala edo negozio-plana berriz ebaluatzeko garaia da, mailaz igotzeko, zure markaren ikusgarritasuna indartzeko eta zure produktuaren edo zerbitzuaren salmentak handitzeko. Hona hemen zure enpresaren egoera hobetzeko hainbat aholku, bai enpresa berria izan bai denbora luzea finkatuta eman.  ...

2025-02-07 13:18:27