×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Itxiera fiskalaren gakoak

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Badatoz urteko azken egunak. Eta haiekin batera, oporrak, familian igarotzeko egunak, ospakizunak… Baina aurretik, data berezi hauetaz behar bezala gozatu ahal izateko, gure enpresako izapide eta gestio guztiak egunean izatea komeni zaigu. Urte amaierarekin, itxiera fiskala egiteko eta gure finantza-egoera gainbegiratzeko unea ere iristen da. Guk emango dizkizugu gakoak.

Abendua hilabete garrantzitsua da, erabakiak hartu beharreko hilabetea. Gaztenpresan, 20 urte baino gehiagoz, milaka pertsona ekintzaileri eman diegu aholku eta haien negozio-ideiak errealitate bilakatzen lagundu diegu. Baina zerbitzu horrek ez dakar berarekin enpresak sortzea soilik; negozio horiek sendotzea eta etorkizun oparoa izaten laguntzea ere badakar. Askori bezala, zuri ere ekintzailetzaren alderdirik aspergarriena irudituko zaizu, baina, zure kontuak eta fakturak egunean izatea aldea markatzen duen faktorea da zure enpresa-jarduera sendotzeko. Ustekabe desatseginak saihestuko dituzu, isunak esaterako; denbora irabaziko duzu, gestio gogaikarririk egin beharrik ez baituzu izango, eta dirua aurreztu ahal izango duzu.

Itxiera fiskala puntu honetan oso garrantzitsu bihurtzen da, nola egiten duzun, halako eragina izango baitu zure enpresa-jardueraren edo jarduera profesionalaren faktura fiskalean. Itxiera fiskalaren prozesuak ekitaldiaren emaitza ekonomikoa ezagutzeko eta izan ditzakezun irabaziak edo galerak kuantifikatzeko balioko dizu. Aurrena, izan dezaketen eragin fiskalaren arabera, erabakiak aurreratzea edo atzeratzea komeni zaizun aztertu behar duzu.

Nolanahi ere, ekitaldi honen eta aurrekoaren emaitzen eta datorren ekitaldirako aurreikusten dituzun aldaketen araberakoa izango da eragin fiskala. Zalantzak badituzu, irakurtzen jarraitzea gomendatzen dizugu, eta, ondoren, gu bisitatzea. Gure adituek eskarmentu handia dute ekintzailetzaren urrats honetan eta gainerakoetan, eta pozik lagunduko dizute. Izapideak eta betebehar fiskalak begitan hartuta badituzu, zure ezagutzei bultzada bat emateko modurik onena izan daiteke hau.

Momentuz, hona hemen behar-beharrezko urrats batzuk. Lehenik eta behin, itxiera fiskala prestatzen hasteko, oinarri negatiboen konpentsazioa izan behar duzu kontuan.

Zerga-oinarri negatiboen konpentsazioa

Merkataritza- edo kooperatiba-sozietateen kasuan, aurreko ekitaldietako oinarri negatiboak konpentsatzea onartzen du araudiak. Aurtengo ekitaldia irabaziekin itxi behar badugu, legeriak baimena ematen digu, muga batzuen barruan, aurtengo irabaziak aurreko ekitaldietako galerekin konpentsatzeko. Aukera hori baliagarria da jarduera pertsona fisiko bezala egiten badugu ere.

Banakako enpresarien kasuan (langile autonomoak edo pertsona fisiko profesionalak), kontuan izan behar da PFEZren zerga-oinarria bi bloke handitan banatzen dela:

  1. Zerga-oinarri orokorrak barne hartzen ditu lan-etekinak, kapital higiezinetik datozen etekinak (etxebizitzak alokatzetik datozenak ezik, horiek aurrezkien zerga-oinarrian sartzen baitira) eta ekonomia-jardueren etekinak. Zerga-oinarri horren ordainketa tasa orokorrean egiten da, % 23tik % 49rainoko mailakako eskala erabiliz.
  2. Aurrezkien zerga-oinarriak barne hartzen ditu finantza-errentetatik datorren kapital higiezina (bankuko kontu eta gordailuen etekinak, esate baterako) eta akzioen, letren edo bonuen dibidenduak. Aseguru-kontratuen kalte-ordain edo primak, etxebizitzak alokatzetik datozen etekinak eta ondare-elementuak eskualdatzetik datozen irabazi eta galerak (higiezinen salmentak, trukeak, dohaintzak) ere puntu honi gehitu behar zaizkio. Zerga-oinarri hori % 20tik % 25erainoko mailakako eskala erabiliz zergapetzen da.

Amortizazioak

Era berean, kontuan izan behar da itxiera fiskalak amortizazioak eta ehunekoak berrikustera behartzen gaituela, normalean abenduaren 31an itxiko dugun gure balantzean ondo kontabilizatuak egon daitezen. Gainera, gastu eta diru-sarrera guztiak justifikatuta daudela ere berrikusi beharko dugu.

Zalantzaren bat duzu eta argitzea nahiko zenuke? Gaztenpresan lagundu eta prozesuan zehar bidera zaitzakegu. Telefono bidez (900 101 143), sare sozialen bidez –Facebook, Twitter eta Linkedin– edo gure web orriarren bidez jar zaitezke gurekin harremanetan. Eta dagoeneko LABORAL Kutxako bezeroa baldin bazara, ez ahaztu Consulting Pro-ko profesionalak ere zure zerbitzura dituzula.

 

 

Post gehiago irakurri.

Abendua 11, 2024
Berrikuntza eta desberdintzea funtsezko zutabeak dira enpresa-eremuan arrakasta izateko, batez ere ingurune globalizatu eta oso lehiakor batean. Enpresa gehienak Interneten daudenez eta teknologia tresna eta erakusleiho gisa erabiltzen dutenez, are garrantzitsuagoa da behar bezala erabiltzen jakitea. Gaur egun, berrikuntza eta desberdintzea funtsezkoak dira jasangarritasuna eta epe luzerako arrakasta bermatzeko. Arlo horietan inbertitzen duten enpresek, nabarmentzea...
Azaroa 11, 2024
Besteren konturako lanaren zurruntasunik ez dagoenez, autonomo gisa bizitza pertsonala eta lan-bizitza bateratzeko erraztasun gehiago dituzula eman dezake, baina itxurazko malgutasun horrek arazoak ere sor diezazkizuke bi alderdiak bereizteko orduan: lana eta atsedena; negozioa eta aisia. Halaber, zure produktibitateari ere eragin diezaioke. Horregatik, komeni da arau batzuk ezartzea zure energia mantendu ahal izateko. Zure nagusia...
Urria 9, 2024
Maite Ibañez de Maeztu Maikalaren buru izan da, Bilboko Deustu auzoan eta Alde Zaharrean erreferente izan den gozotegia.   GAZTENPRESA: Maikala 2015ean abiatu zen proiektua da, ezta?   MAITE IBAÑEZ DE MAEZTU: 2015ean sortu zen, lantegiaren zatia martxan jarri zenean, eta urtebete geroago arte ez zen jarduera abiarazi Plaza Berrian, lehenengo dendarekin. Leioan trebatzea erabaki...
Urria 3, 2024
Normalean “babestuta” terminoa ikusten dugu, bai ekitaldietan, bai edukietan, baina zer esan nahi du zehazki? Babesletza marketin-estrategia bat da, non enpresa batek (babesleak) finantzaketa ematen dion erakunde, ekitaldi, pertsona edo kausa bati (babestuak), elementu horri lotutako marka erakustearen truke. Hau da, bi aldeek etekinak lortzen dituzten merkataritza-harreman bat ezartzen da. Sinergiak sortzeko lankidetza. Teknika horrek...
Iraila 18, 2024
Hiru hankako mahaia. Baina ez edozein. Sendoa, gogorra. Une onak pasatzeko elkartzen zaren horietako bat. Hori Emakumeook dela esan liteke. Hiru emakume ekintzailek sortutako proiektua. Almudena, Bea eta Naiarak.   GAZTENPRESA: Nola ezagutu zenuten elkar eta nola sortu zen Emakumeook? EMAKUMEOOK: Emakumeook gaur hemen ez dagoen hirugarren pertsona batengatik sortu zen, Ambrosa. Hirurak pandemian geunden...
Iraila 3, 2024
Zure negozioak bultzada bat behar du? Azkenaldian zure enpresa gelditu egin dela iruditzen zaizu? Agian, zure estrategia komertziala edo negozio-plana berriz ebaluatzeko garaia da, mailaz igotzeko, zure markaren ikusgarritasuna indartzeko eta zure produktuaren edo zerbitzuaren salmentak handitzeko. Hona hemen zure enpresaren egoera hobetzeko hainbat aholku, bai enpresa berria izan bai denbora luzea finkatuta eman.  ...

2025-02-18 08:19:16