×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Interneteko domeinu bat nahi dut nire negoziorako. Zer egin behar dut?

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Interneten egon behar duzu. Zure negozioa dena dela, online presentzia izatea komeni zaizu. Ados, eta zer egin behar dut? Zein urrats jarraitu behar ditut? Egia esan, uste duzuna baino sinpleagoa eta merkeagoa da. Jarraian azalduko dizugu.

Lehenik eta behin, Interneteko domeinuaren izena erregistratu behar duzu. Hau da, jendeak sarean aurkitzea nahi duzun izena aukeratu behar duzu (asko sinplifikatuta, Interneteko zure web-orriaren izena). Dagoeneko offline negozio bat baduzu, izen bera erabiltzea da ohikoena, eta bestela, zure enpresarentzat aukeratu duzun izena.

 

Beste aukera bat zure jarduera deskribatzen duen izen bat aukeratzea da (peluqueríavitoria.com, zapatosrekalde.eus edo talleresamara.net, adibidez), baina mota horretako domeinuek eskaera handiagoa izaten dute, eta lortzeko zailagoak eta garestiagoak izaten dira. Domeinuaren luzapenari dagokionez, zure helburuen eta lehentasunen arabera egin beharko duzu aukeraketa. Domeinuak izango duen izena aukeratzea oso garrantzitsua da, eta arretatsua izan behar duzu zentzu horretan.

 

Egiaztatu erabilgarritasuna baimendutako erregistroetan

Bi kasuetan, eta aurrera jarraitu aurretik, zure web-orriarentzat aukeratu duzun izena erabilgarri dagoela egiaztatu behar duzu. Eta nola egin hori? Oso sinplea da. Baimendutako domeinuen erregistratzaile baten web-orrian sartu behar duzu, besterik gabe.

 

Eta zenbat kostatuko zait? Norbaitek doako aukerak daudela esango dizu seguruenik, baina ezer kostatzen ez den guztiak bezala, horrek ere badu letra txikia. Egia da badirela web-orriak doan sortzeko aukera eskaintzen duten plataformak, Blogger eta WordPress, esaterako, baina horiek muga garrantzitsuak izaten dituzte online ikusgaitasunari eta pertsonalizazioari dagokionez, besteak beste. Horien bitartez azpi-domeinuak lortzen dira, .blogspot.com lehenengoaren kasuan eta .wordpress.com bigarrenaren kasuan.

 

Hori dela-eta, ordaindu egin behar den aukera bat hautatu eta norbere domeinua izatea gomendatzen da. Interesgarriak iruditzen zaizkizun domeinuen erabilgarritasuna egiaztatzeko prozesuan, prezioak dezente aldatzen direla ikusiko duzu.

 

Prezio aldakorrak

Zergatik? ICANN (Izen eta Zenbakien Esleipenerako Interneteko Korporazioa) korporazioak edo harekin lotutako erakundeek domeinuen oinarrizko prezio bat finkatzen dute, baina gainerako guztia erregistratzaile bakoitzak zehazten du, erregistroaren gestio-gastuak eta harekin lotutako mantentze-gastuak kontuan hartuta. Azken finean, domeinuak duen luzapenaren eta gestioa egiteko erabili duzun plataformaren arabera zenbait prezio ikusiko dituzu. Baina urtean gehienez ere 15 euro kostatzea da ohikoena.

 

Laburbilduz:

  1. Izena aukeratzea (duela urte-pare batetik, askoz amaiera-aukera gehiago dituzu, hala nola, Euskadiko .eus).
  2. Erabilgarritasuna egiaztatzea
  3. Erregistro-prozesua

 

Azken urrats hori aldatu egiten da aukeratutako erregistratzailearen arabera, baina zure datu pertsonalak ezinbestean eman beharko dituzu. Domeinua zuk gestionatu behar baduzu, haren jabea zu izatea gomendatzen da.

 

Pribatutasunaren garrantzia

Zure datu pertsonalak babestu nahi badituzu, oso interesgarria da zertxobait gehiago ordaindu eta Whois pribatu bat kontratatzea (urtean 3 euro gehiago izango dira gehienez ere). Horrela, zure datuetara ez da beste inor sartuko edo horiek ez dira interesatzen ez zaizkizun beste helburu batzuetarako erabiliko, spam edo telemarketin gisa, esaterako.

 

Erregistro-prozesua hura ordaintzean amaituko da. Hori egin ostean denbora pixka bat itxaron beharko duzu, 4 eta 48 ordu artean, domeinua Interneteko zerbitzari guztietan onartu dadin. Denbora-tarte hori igaro ostean, domeinua erregistratu dela jakinaraziko zaizu, eta mundu guztia sartu ahal izango da bertan. Gogoratu adi egon beharko duzula Interneteko zure domeinua berritzeko.

 

Ez da horren zaila izan, ezta? Orain digitala zara dagoeneko, eta garai berrietara egokitu zara. Horrenbestez, Innova Bilbao 2016 jarraituko zenuen seguruenik. Eta hala egin ahal izan ez baduzu, laster txostengile esanguratsuenetako batekin egindako elkarrizketa esklusiboa argitaratuko dugula aurreratzen dizugu. Jarraitu gure bloga eta sare sozialak, eta ez ezazu galdu!

Post gehiago irakurri.

Abendua 11, 2024
Berrikuntza eta desberdintzea funtsezko zutabeak dira enpresa-eremuan arrakasta izateko, batez ere ingurune globalizatu eta oso lehiakor batean. Enpresa gehienak Interneten daudenez eta teknologia tresna eta erakusleiho gisa erabiltzen dutenez, are garrantzitsuagoa da behar bezala erabiltzen jakitea. Gaur egun, berrikuntza eta desberdintzea funtsezkoak dira jasangarritasuna eta epe luzerako arrakasta bermatzeko. Arlo horietan inbertitzen duten enpresek, nabarmentzea...
Azaroa 11, 2024
Besteren konturako lanaren zurruntasunik ez dagoenez, autonomo gisa bizitza pertsonala eta lan-bizitza bateratzeko erraztasun gehiago dituzula eman dezake, baina itxurazko malgutasun horrek arazoak ere sor diezazkizuke bi alderdiak bereizteko orduan: lana eta atsedena; negozioa eta aisia. Halaber, zure produktibitateari ere eragin diezaioke. Horregatik, komeni da arau batzuk ezartzea zure energia mantendu ahal izateko. Zure nagusia...
Urria 9, 2024
Maite Ibañez de Maeztu Maikalaren buru izan da, Bilboko Deustu auzoan eta Alde Zaharrean erreferente izan den gozotegia.   GAZTENPRESA: Maikala 2015ean abiatu zen proiektua da, ezta?   MAITE IBAÑEZ DE MAEZTU: 2015ean sortu zen, lantegiaren zatia martxan jarri zenean, eta urtebete geroago arte ez zen jarduera abiarazi Plaza Berrian, lehenengo dendarekin. Leioan trebatzea erabaki...
Urria 3, 2024
Normalean “babestuta” terminoa ikusten dugu, bai ekitaldietan, bai edukietan, baina zer esan nahi du zehazki? Babesletza marketin-estrategia bat da, non enpresa batek (babesleak) finantzaketa ematen dion erakunde, ekitaldi, pertsona edo kausa bati (babestuak), elementu horri lotutako marka erakustearen truke. Hau da, bi aldeek etekinak lortzen dituzten merkataritza-harreman bat ezartzen da. Sinergiak sortzeko lankidetza. Teknika horrek...
Iraila 18, 2024
Hiru hankako mahaia. Baina ez edozein. Sendoa, gogorra. Une onak pasatzeko elkartzen zaren horietako bat. Hori Emakumeook dela esan liteke. Hiru emakume ekintzailek sortutako proiektua. Almudena, Bea eta Naiarak.   GAZTENPRESA: Nola ezagutu zenuten elkar eta nola sortu zen Emakumeook? EMAKUMEOOK: Emakumeook gaur hemen ez dagoen hirugarren pertsona batengatik sortu zen, Ambrosa. Hirurak pandemian geunden...
Iraila 3, 2024
Zure negozioak bultzada bat behar du? Azkenaldian zure enpresa gelditu egin dela iruditzen zaizu? Agian, zure estrategia komertziala edo negozio-plana berriz ebaluatzeko garaia da, mailaz igotzeko, zure markaren ikusgarritasuna indartzeko eta zure produktuaren edo zerbitzuaren salmentak handitzeko. Hona hemen zure enpresaren egoera hobetzeko hainbat aholku, bai enpresa berria izan bai denbora luzea finkatuta eman.  ...

2025-02-10 00:39:23