×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Inma Ramos: “Ez dago estimatzen dituzun pertsonek aurrera egiten dutela ikustea bezalakorik”

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Inma Ramos Gaztenpresako zuzendaria da. Hasiera-hasieratik egon da proiektuarekin lotuta (1994. urtetik), hasieran, proiektuen analista gisa, baina baita Laboral Kutxako boluntarioen taldeari laguntzen ere, Bultz-Lanekin batera, horiek programa sustatzeaz arduratu baitziren, kutxaren barnean nahiz kanpoan. 2002. urtean Fundazioa eratzea erabaki zen eta, orduan, zuzendari izendatu zuten… gaur arte! Ekonomian lizentziatu zenetik, ekintzailetzarekin eta enpresen kudeaketarekin lotuta egon da bere ibilbide profesional osoa. Gaur pixka bat hobeto ezagutuko dugu, bere alderdi guztietan…

 

Gaztenpresa Bloga: Zer da Fundazioan gehien aldatu dena, hura ezagutzen duzunetik?

Inma Ramos: Momentuko krisialdi-egoeran Gaztenpresa aukera bat izan zela uste dut. 1994. urtean krisialdia Ezkerraldean zegoen, eta guk erakunde pribatu baten (Laboral Kutxaren) eta gizarte-erakunde baten (Cáritasen) arteko lankidetzan bilatu genuen aukera hori, gure gazteei beren lanpostuak sortzen laguntzeko helburuarekin.

Une hartan, Gaztenpresa ideiarekin oso inplikatuta geunden 8 edo 10 pertsonak bakarrik osatzen genuen (ezkerraldeko bulegoetako zuzendariek eta besteren batek).

Gaur egun, Gaztenpresa Euskadin eta Nafarroan jarduten duen fundazio bat da, eta dagoeneko 100 pertsona baino gehiago hartzen ditu barne, barneko nahiz kanpoko boluntarioen artean; esparru publikoarekin (Lanbiderekin…) ere jardun du lankidetzan. Dena asko aldatu da, baina hobera. Orain gehiago gara, eta esperientzia handiagoa dugu.

 

B.: Zein izan dira zure poztasun handienak Gaztenpresaren barnean? Zerk sentiarazten zaitu harroen?

I.R: Proiektuak pertsonek eraikitzen dituztela pentsatzen dut.

Gaztenpresa lankidetza-proiektu bat da, gizartearekiko konpromisoa agertu duten eta pertsonei beren bizi-proiektuan laguntzeko sentsibilitatea izan duten pertsonek eraikitako lankidetza-proiektu bat. Ez dago estimatzen dituzun pertsonek aurrera egiten dutela ikustea bezalakorik, hori ziur esan dezaket.

 

B.: Eta aurkitu dituzun oztopo nagusiak? Erraza al da Euskadin zuzendari emakumea izatea?

I.R: Zorionez, emakume izateak ez dit inolako oztoporik sortu nire ibilbide profesionalean. Beti sentitu nahiz babestuta nire lankideen aldetik. Horrenbestez, ez dut oztopo berezirik izan, gainerako profesionalek bere ibilbidean aurkitu ditzakeen ohiko “harriak” baino ez. Eta Goethek zioen moduan, “Bidean zehar oztopo gisa jartzen diren harriak gauza miresgarriak eraikitzeko balio dezakete”.

 

B.: Zerbait aldatzeko aukera izango bazenu, zer aldatuko zenuke?

I.R: Egia esan, igarotako eta momentuko egoerekin ados egoten den pertsona horietako bat nahiz. Hori da etorkizunari aurre egiteko modurik onena. Bestalde, eta nik, pertsona gisa, nahiz Gaztenpresak, kolektibo gisa, teknologia berrien aldeko apustu garbia egiten badugu ere, batzuetan kultura digitalak eta hiper-konexioak eragindako presa eta berehalakotasuna aldatuko nituzke. Batzuetan ez litzateke batere gaizki etorriko garai analogikoan bizitzen ziren hausnarketara eta lasaitasunera itzultzea…

 

B.: Nolakoa da egun arrunt bat Gaztenpresan?

I.R: Jendearen etengabeko joan-etorriak, eta mota guztietako deiak eta kontsultak izaten ditugu, eta ez profesionalak bakarrik, baita emozionalak eta pertsonalak ere. Azken finean, ekintzailetzak bere osotasunean hartzen ditu pertsonak, eta normala da mota guztietako zalantzak sortzea. Gure ibilbide luzeak egoera bakoitzari aurre egiten erakutsi digu, beharrezko denborak eta moduak aintzat hartuta.

 

B.: Zer gustatzen zaio egitea Inma Ramosi, lanetik kanpo?

I.R: Ez zait aisialdirako denbora gehiegi geratzen, eta hura nire familiarekin igarotzea gustatzen zait. Gainera, asko gustatzen zait irakurtzea eta aire zabaleko planak egitea (denborak ahalbidetzen duenean, noski).

 

B.: Oporrak iristear ditugu. Nola igaroko dituzu?

I.R: Itsasotik gertu. Oso gustuko dut hondartza. Bizkaiko eta Kantabriako hareatzetara joaten naiz. Garrantzitsuena deskonektatzea da, guztiz indarberrituta itzultzeko.

 

B.: Zer erronka dituzu hurrengo ikasturterako?

I.R: Aurrera egiten jarraitzea. Etengabe aldatzen diren garai berrietara egokitzea. Ekintzailetzan eta autoenpleguan interesa duten pertsonei informazioa eta erremintak ahalik eta modu irisgarrienean eskaintzen da helburua.

Post gehiago irakurri.

Abendua 11, 2024
Berrikuntza eta desberdintzea funtsezko zutabeak dira enpresa-eremuan arrakasta izateko, batez ere ingurune globalizatu eta oso lehiakor batean. Enpresa gehienak Interneten daudenez eta teknologia tresna eta erakusleiho gisa erabiltzen dutenez, are garrantzitsuagoa da behar bezala erabiltzen jakitea. Gaur egun, berrikuntza eta desberdintzea funtsezkoak dira jasangarritasuna eta epe luzerako arrakasta bermatzeko. Arlo horietan inbertitzen duten enpresek, nabarmentzea...
Azaroa 11, 2024
Besteren konturako lanaren zurruntasunik ez dagoenez, autonomo gisa bizitza pertsonala eta lan-bizitza bateratzeko erraztasun gehiago dituzula eman dezake, baina itxurazko malgutasun horrek arazoak ere sor diezazkizuke bi alderdiak bereizteko orduan: lana eta atsedena; negozioa eta aisia. Halaber, zure produktibitateari ere eragin diezaioke. Horregatik, komeni da arau batzuk ezartzea zure energia mantendu ahal izateko. Zure nagusia...
Urria 9, 2024
Maite Ibañez de Maeztu Maikalaren buru izan da, Bilboko Deustu auzoan eta Alde Zaharrean erreferente izan den gozotegia.   GAZTENPRESA: Maikala 2015ean abiatu zen proiektua da, ezta?   MAITE IBAÑEZ DE MAEZTU: 2015ean sortu zen, lantegiaren zatia martxan jarri zenean, eta urtebete geroago arte ez zen jarduera abiarazi Plaza Berrian, lehenengo dendarekin. Leioan trebatzea erabaki...
Urria 3, 2024
Normalean “babestuta” terminoa ikusten dugu, bai ekitaldietan, bai edukietan, baina zer esan nahi du zehazki? Babesletza marketin-estrategia bat da, non enpresa batek (babesleak) finantzaketa ematen dion erakunde, ekitaldi, pertsona edo kausa bati (babestuak), elementu horri lotutako marka erakustearen truke. Hau da, bi aldeek etekinak lortzen dituzten merkataritza-harreman bat ezartzen da. Sinergiak sortzeko lankidetza. Teknika horrek...
Iraila 18, 2024
Hiru hankako mahaia. Baina ez edozein. Sendoa, gogorra. Une onak pasatzeko elkartzen zaren horietako bat. Hori Emakumeook dela esan liteke. Hiru emakume ekintzailek sortutako proiektua. Almudena, Bea eta Naiarak.   GAZTENPRESA: Nola ezagutu zenuten elkar eta nola sortu zen Emakumeook? EMAKUMEOOK: Emakumeook gaur hemen ez dagoen hirugarren pertsona batengatik sortu zen, Ambrosa. Hirurak pandemian geunden...
Iraila 3, 2024
Zure negozioak bultzada bat behar du? Azkenaldian zure enpresa gelditu egin dela iruditzen zaizu? Agian, zure estrategia komertziala edo negozio-plana berriz ebaluatzeko garaia da, mailaz igotzeko, zure markaren ikusgarritasuna indartzeko eta zure produktuaren edo zerbitzuaren salmentak handitzeko. Hona hemen zure enpresaren egoera hobetzeko hainbat aholku, bai enpresa berria izan bai denbora luzea finkatuta eman.  ...

2025-02-18 00:15:11