×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Impulsando Pymes 2017 topaketak eraldaketa digitalaren erronka landu du

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Ekiteko asmoa duzu eta zure negozioa finkatu nahi duzun sektorearen eraldaketa digitalak kezkatzen zaitu? Tresna berritzaileen azken joerak interesatzen zaizkien horietakoa zara, lehiatzeko inoiz baino prestatuago egoteko? Gaztenpresan lagun diezazukegu.

Gure fundazioan badakigu zer nolako erronka den ekitea. Merkatua gero eta lehiakorragoa da. Horregatik, aditu onenak ditugu, negozio-ideia bat duzunetik ideia hori finkatzen duzunera arte emango dituzun urrats guztietan lagundu eta zure ondoan izango dituzunak. Esperientzia handia dugu: 22 urtetan, Euskadin eta Nafarroan 4.000 enpresa baino gehiago sortzen lagundu dugu. Ia 8.000 lanpostu sortu dituzte.

Gaztenpresan interes handiz jarraitzen ditugu ekintzailetzarekin lotutako gertaerak, eta ondoren horiei buruzko informazioa eskaintzen dizuegu blog honetan. Bilbon Impulsando Pymes 2017 topaketa egin zen martxoaren 8an; Euskadiko 200 enpresa txikik eta ertainek hartu zuen parte, eta nazio eta nazioarte mailako 11 korporazio handik. Interes handia piztu zuen ekimenak, eraldaketa digitalak enpresa txikiei dakarkien erronka aztertu baitzen.

 

Ekintzailetza Zentroa

Nora Sarasolak, Bilbao Ekintza udal-agentziako zuzendari nagusiak, enpresa txiki eta ertainei laguntzeko Ekintzailetza Zentroa sortuko zela iragarri zuen, Bizkaiko hiriburua  talentua sortzen eta enpresak garatzen lagunduko duen hiri erakargarria” izateko. Etorkizunerako “funtsezkoa” da enpresa txiki eta ertainen arrakasta, Euskadin enpresa txikiek sortzen baitute enplegu osoaren % 63, eta enpresa ertainek % 23, haren estimazioen arabera.

Enpresa txikiak kudeatzen dituzten pertsonek erronka ugari dute etorkizunean; izan ere, “gaur egun dauden enpresen % 40 baino gehiago asko eraldatuko dira datozen hamar urteetan; ehuneko hori bikoitza da enpresa txiki eta ertainen kasuan, askoz ahulagoak baitira disrupzio globalaren fenomenoaren aurrean”. Sarasolak azaldu zuenez, zentro hori bezalako ekimenekin, enpresa txiki eta ertainei ezagutza eta tresna berritzaileak emango zaizkie.

 

Impulsando Pymes 12 hiritan urte urtean zehar

Horrela, Bilbon hasi zuen bere ibilbidea Impulsando Pymes 2017 Mugimenduak; urte honetan zehar Estatu osoko 12 hiriburutan izango da, enpresa txiki eta ertainak modernizatzeko helburuz. Programaren barruan, 10 minutuko hitzaldiak egin zituzten enpresa munduko adituek. Parte-hartzaileen ondorioa hauxe izan zen: digitalizazioak aldatu egin ditu joko-arauak, negozio-ereduak eta kudeaketa-ereduak. Ekintzaileak inoiz baino behartuago daude berrasmatzera. Ez da inor salbatuko. Erronka izugarria izan arren, aukera, merkatu eta bezero berriak lortzeko aukerak ere irekiko dira.

“Aukera berri” horietakoren baten bila ari bazara eta gure laguntza behar baduzu, LABORAL Kutxaren zure bulegoaren bitartez zein gure webgunearen eta sare sozialen (Facebook, Twitter eta Linkedin) bitartez jar zaitezke gurekin harremanetan.

Post gehiago irakurri.

Uztaila 10, 2025
2025eko uztailaren 8a.–LABORAL Kutxaren Gaztenpresa Fundazioak 348 enpresa sortzen lagundu du 2024an, eta enpresa horiek 696 lanpostu berri sorrarazi dituzte. 1994an sortu zenetik, Fundazioak 7.246 enpresari lagundu die abian jartzen, eta horiek 13.371 laguni eman diete lana. Datuok Gaztenpresaren 2024ko txostena aurkezteko ekitaldian ezagutarazi dituzte, LABORAL Kutxak Bilbon duen lurralde-egoitzan. Gaztenpresako lehendakari Ibon Urgoiti pozik...
Abendua 11, 2024
Berrikuntza eta desberdintzea funtsezko zutabeak dira enpresa-eremuan arrakasta izateko, batez ere ingurune globalizatu eta oso lehiakor batean. Enpresa gehienak Interneten daudenez eta teknologia tresna eta erakusleiho gisa erabiltzen dutenez, are garrantzitsuagoa da behar bezala erabiltzen jakitea. Gaur egun, berrikuntza eta desberdintzea funtsezkoak dira jasangarritasuna eta epe luzerako arrakasta bermatzeko. Arlo horietan inbertitzen duten enpresek, nabarmentzea...
Azaroa 11, 2024
Besteren konturako lanaren zurruntasunik ez dagoenez, autonomo gisa bizitza pertsonala eta lan-bizitza bateratzeko erraztasun gehiago dituzula eman dezake, baina itxurazko malgutasun horrek arazoak ere sor diezazkizuke bi alderdiak bereizteko orduan: lana eta atsedena; negozioa eta aisia. Halaber, zure produktibitateari ere eragin diezaioke. Horregatik, komeni da arau batzuk ezartzea zure energia mantendu ahal izateko. Zure nagusia...