×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Ikasi zeure marka sortzen Gaztenpresaren eta Doctora Retailen eskutik

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Zeure enpresa sortzeko zorian zabiltzala eta jarraibide batzuk behar dituzu negozioa hasieratik ondo gestionatzeko? Ba al dakizu nola eman ezagutzera bezeroei enpresa berria? Bezeroekiko harreman-eremu bat izango duzu, eta lokalaren diseinua planifikatu beharra al daukazu? Irtenbide praktikoa emango diegu gai horiei guztiei Gaztenpresaren lantegietan, behar bezala has dadin lanean zure enpresa.

Horregatik, beste ezer egin aurretik, hau gomendatzen dizugu: begiratu, arretaz, datozen hilabeteotan EAEko hiriburuetan eta Iruñean emango ditugun trebakuntza-saioak. Ez badaukazu astirik hitzaldietara zuzenean etortzeko, ez utzi irakurtzeari. Izan ere, luxuzko hizlari bat dakargu gaur, aitzindari gisara: Igone Castillo, Doctora Retailen arduraduna.

Nahiko erraza da enpresa bat sortzea, baina hari merkatuan iraunarazteko, lan handia eta planifikazio zorrotza behar dira. Garrantzitsuak dira, etorkizunerako, lehen urratsak; horregatik, ondo has zaitezen nahi dugu.

 Zeure marka propioa sortzea da gairik garrantzitsuenetako bat zure enpresa-proiektua martxan jartzeko

Marka behar al du nire enpresa berriak?

Litekeena da zure negoziorako izena ere pentsatua izatea jada, baina…, gauza bera al dira izena eta marka? Zure enpresaren izena edo logotipoa baino askoz gehiago da marka. Zure marka gogoratuko dute elkarrizketa batean zure proiektuaz hitz egin diezun haiek, zure publizitate-orri bat edo txartel bat hartzen dutenek, zure saltoki edo bulegora bisitari joaten zaizkizunek… Zure marka sortzea pentsatu ez baduzu ere, zure enpresaz zerbait gogoratuko du jende horrek; garaia da, beraz, gaiari ekiteko.

Zure markaren posizionamendua

Diseinuari ekin aurretik, pentsatu zer adierazi nahi duzun, zer arrasto utzi nahi diezun zure bezero izan daitezkeen horiei. Bezero jakin batzuen premietarako konponbideak eskaintzen ditu zure negozioak, eta modu jakin batean egiten du hori, lehiakideek ez bezala: Zein dira bezero horiek? Zein da haien arazoak konpontzeko zure modu berezi hori? Nola konpontzen dituzte zure lehiakideek? Iritsi da zure negozio-plana berriro jorratzeko unea: egiazta ezazu, beraz, bat datozen egin nahi duzuna eta adierazten duzuna. Sinesgarria izan behar du zure markak, eta konfiantza sortu bezeroen, zure lantaldeko kideen, inbertitzaileen eta inguruan dituzun guztien artean.

Zure markaren nortasuna

Nolakoa nahi duzu izatea zure marka? Zer esaten duzun ez ezik, nola esaten duzun ere pentsatu behar duzu zure negozioko markaren nortasuna zehaztean. Komunikazio-estrategia bat prestatzeko, beraz, edukiei begiratu lehenbizi: zer onura eskaintzen dizkiezu zure produktu edo zerbitzuen kontsumitzaileei edo erabiltzaileei? Zer balio eta konpromiso erabiltzen ditu zure enpresak? Nolakoak dira zure lantaldeko jendearekiko harremanak? Eta hornitzaileekikoak?

Ondo zehaztu duzu jada zer den zure enpresa, eta nola egiten duen lan; orain, hasi zure marka ezagutarazten. Baina, gogoan izan hau: komunikazioaz baliatu behar duzu jendearen emozioetara iristeko. Errazago gogoratuko zaituzte bezeroek haien bihotzera iristea lortzen baduzu.

Marka-arkitektura

Baliteke “marka” bat baino gehiago izatea zure enpresak; hala baldin bada, ondo antolatutako hierarkia osatu behar dute markek, ulergarriak izan dadin. Adibidez, zure enpresa eskualdeko edo gremioko elkarte bateko partaide baldin bada, babes-lana egingo du elkarte horrek, eta bazkide guztien ezaugarri komun batzuk zehaztuko ditu. Gerta liteke, halaber, marka desberdinak behar izatea eskaintzen dituzun produktu eta zerbitzuetarako, bai haien ezaugarriak bereizteko, bai haietako bakoitza zer bezero-multzori eskaini zehazteko. Bestalde, bere marka pertsonala du zure negozioko kide bakoitzak. “Arkitekturaren” bidez, hierarkia bat sortzen dugu, elkarrekin bizi eta harremanetan diharduten marka horiek guztiak multzo koherente bat izan daitezen.

Zure markaren alderdirik nabarmenena

Aipatu ditugun alderdi guztiak argi ikusten direnean, iritsi da gure marka paperean, bisita-txartel batean, triptiko batean, uniforme batean, webgune batean… ipintzeko unea. Oso lagungarri izango zaizu horretarako “nortasun korporatiboko eskuliburu” bat, leku bakoitzean zure logotipoa nola erabili jakin dezazun.

Komeni da ezagutzea zure logoa eraman behar duen material edo fitxategi bakoitzaren bereizgarriak. Izan ere, fitxategi desberdinak sortu beharko ditu diseinatzaileak, haietako bakoitzari eman behar zaion erabileraren arabera. Hasi behar duzu ikasten, besteak beste, koloreei buruzko terminologia (adibidez, hamaseitarra, Interneterako; CMMYK, inprimatzeko). Gainera, dagokion tamaina izan behar du fitxategi bakoitzak, inprimatzekoak zein Interneterakoak, bere lekura ondo egokitu dadin; sustapen-txartel, -orri eta eta –oparietarako zentimetroak eta milimetroak erabiliko ditugu, eta “pixelak” neurritzat webguneko edo sare sozialetako fitxategietarako.

Argazkiak ere garrantzizkoak dira. “Argazki-banku” bateko irudiak erabiltzeko tentaldia izango duzu; baina, ahal dela, erabili zeure argazki propioak: irudi zintzoagoa eta bereziagoa emango duzu.

Nire markaren erregistroa

Berria baldin bada zure marka, beharbada ez zaizu burutik pasako hura erregistratzea. Baina erregistratu gabeko marka bat babesik gabe dago erabat; ez da zurea. Arrakasta izaten baduzu, beste enpresa edo pertsonaren batek erabil dezake marka hori, zure baimenik gabe, eta ez duzu hura babesteko modurik izango. Gogoan izan: ez da nahikoa zure webgunearen domeinua erregistratzea; marka ere erregistratu egin behar duzu, eta zure jarduerari lortu, OEPM-n (Espainiako patente eta Marka Bulegoa). Internet bidez erregistra dezakezu, baina denborarik ez baduzu, badaude izapide horiek egiten dituzten enpresak.

Hurrengo lantegian (“Nortasun korporatiboaren eskuliburua: nola eta zergatik egin?”), zure helburuei buruz gogoeta egiten lagunduko dizugu, zure markaren bereizgarriak, nortasuna eta balioak zehazten, argiro eta eraginkortasunez helarazteko zure bezeroei, inbertitzaileei eta inguruan dituzunei. Ikasi zure bezeroak hunkitzen, ikasi besteengandik bereizten!

 

Egilea:

Arte Aplikatuetan graduatua da Igone Castillo, dekorazio atalean, eta goi-teknikaria Gestio Komertzialean eta Marketinean. Graduatu ondoren, saltzaile, arduradun eta interiorista jardun zuen zenbait dendatan, bartez ere dekorazioaren, etxeko gauzen eta erreformen alorrean. Ibilbide profesional horretatik sortu zen Doctora Retail, non bat egiten duten marketin-aholkularitzak, diseinuak, interiorismoak eta trebakuntzak, betiere merkataritzaren sektorea dela helburu.

 

Post gehiago irakurri.

Abendua 11, 2024
Berrikuntza eta desberdintzea funtsezko zutabeak dira enpresa-eremuan arrakasta izateko, batez ere ingurune globalizatu eta oso lehiakor batean. Enpresa gehienak Interneten daudenez eta teknologia tresna eta erakusleiho gisa erabiltzen dutenez, are garrantzitsuagoa da behar bezala erabiltzen jakitea. Gaur egun, berrikuntza eta desberdintzea funtsezkoak dira jasangarritasuna eta epe luzerako arrakasta bermatzeko. Arlo horietan inbertitzen duten enpresek, nabarmentzea...
Azaroa 11, 2024
Besteren konturako lanaren zurruntasunik ez dagoenez, autonomo gisa bizitza pertsonala eta lan-bizitza bateratzeko erraztasun gehiago dituzula eman dezake, baina itxurazko malgutasun horrek arazoak ere sor diezazkizuke bi alderdiak bereizteko orduan: lana eta atsedena; negozioa eta aisia. Halaber, zure produktibitateari ere eragin diezaioke. Horregatik, komeni da arau batzuk ezartzea zure energia mantendu ahal izateko. Zure nagusia...
Urria 9, 2024
Maite Ibañez de Maeztu Maikalaren buru izan da, Bilboko Deustu auzoan eta Alde Zaharrean erreferente izan den gozotegia.   GAZTENPRESA: Maikala 2015ean abiatu zen proiektua da, ezta?   MAITE IBAÑEZ DE MAEZTU: 2015ean sortu zen, lantegiaren zatia martxan jarri zenean, eta urtebete geroago arte ez zen jarduera abiarazi Plaza Berrian, lehenengo dendarekin. Leioan trebatzea erabaki...
Urria 3, 2024
Normalean “babestuta” terminoa ikusten dugu, bai ekitaldietan, bai edukietan, baina zer esan nahi du zehazki? Babesletza marketin-estrategia bat da, non enpresa batek (babesleak) finantzaketa ematen dion erakunde, ekitaldi, pertsona edo kausa bati (babestuak), elementu horri lotutako marka erakustearen truke. Hau da, bi aldeek etekinak lortzen dituzten merkataritza-harreman bat ezartzen da. Sinergiak sortzeko lankidetza. Teknika horrek...
Iraila 18, 2024
Hiru hankako mahaia. Baina ez edozein. Sendoa, gogorra. Une onak pasatzeko elkartzen zaren horietako bat. Hori Emakumeook dela esan liteke. Hiru emakume ekintzailek sortutako proiektua. Almudena, Bea eta Naiarak.   GAZTENPRESA: Nola ezagutu zenuten elkar eta nola sortu zen Emakumeook? EMAKUMEOOK: Emakumeook gaur hemen ez dagoen hirugarren pertsona batengatik sortu zen, Ambrosa. Hirurak pandemian geunden...
Iraila 3, 2024
Zure negozioak bultzada bat behar du? Azkenaldian zure enpresa gelditu egin dela iruditzen zaizu? Agian, zure estrategia komertziala edo negozio-plana berriz ebaluatzeko garaia da, mailaz igotzeko, zure markaren ikusgarritasuna indartzeko eta zure produktuaren edo zerbitzuaren salmentak handitzeko. Hona hemen zure enpresaren egoera hobetzeko hainbat aholku, bai enpresa berria izan bai denbora luzea finkatuta eman.  ...

2025-02-07 11:56:18