×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Ideiatik ekintzara: Nola abiarazi proiektu ekintzaile bat?

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Gure ekintzaileak aurkeztu dizkizugunean, guztiek bi ezaugarri hauek partekatzen dituztela konturatuko zinen: egin nahi dutenaren ideia garbi bat eta ideia hori gauzatzeko gaitasuna. Ekintzaile izan nahi duten pertsona askok negozio-ideia onak dituzte eta, askotan, horiek garatzen hasten dira. Baina bidean geratzen dira. Zergatik gertatzen da hori?

 

Gehienetan, bideratze-arazoa izaten da. Proiektu bat abiaraztean, gure etorkizuneko bezeroek benetan behar dituzten zerbitzuak baino gehiago lortu edo estali nahi izaten ditugu askotan. Gaztenpresaren mentoring programari esker, prozesu beretik igaro diren zu bezalako ekintzaileek ideiaren exekuzio- eta definizio-fase horretan lagunduko dizute. Horiek irakatsiko dizuten alderdietako bat Lukas Fittl ekintzaileak 2013an ingelesez “The Ideation Switch” gisa sortu zuena da, ideiatik ekintzara igaro behar dugun funtsezko momentu horietako bat.

 

Analisiaren paralisia

 

Gure ideia aztertzeko momentuan, gure etorkizuneko bezeroei eta gure negozioa kokatuko den merkatuari buruzko informazioa bilatu behar dugu. Horretarako, erabiltzaileei xedaturiko elkarrizketak eta erabilgarritasun-testak (aplikazioak direnean, adibidez) egin ditzakegu, negozio-eredu desberdinak ikertu ditzakegu eta gure lehia aztertu dezakegu.

 

Oso tentagarria izan daiteke fase hau luzatzea, zenbat eta datu gehiago lortu, orduan eta segurtasun handiagoa izango baitugu negozioaren benetako exekuzioari aurre egiteko. Dena den, ez dugu “analisiaren paralisia” deituriko horretan erori behar. Batzuetan, datu asko izateak ez du gure erabakia hobea izango denik esan nahi eta, aitzitik, prozesua moteldu eta oso baliagarria den denbora galdu dezakegu.

 

Proiektuaren exekuzio-fasean dagoeneko argi izan behar dugu lortu nahi dugun helburua eta hura lortzera bideratu behar ditugu ahalegin guztiak, beste ideia batzuekin arreta galdu gabe. Fase honek badu arrisku bat ordea, beti berdina egiten badugu, hazkundea mugatua izan baitaiteke eta, beraz, berritzeko gai ez izatea edo aurrerapauso bat gehiago ez ematea gerta bailiteke.

 

Bi fase horien arteko oreka aurkitzea da, hain zuzen, gure negozioak arrakasta izateko funtsezko gakoetako bat. Proiektuari buruz pentsatzea eta hura gauzatzea behar bezala bereizitako bi fase izan beharko lirateke, bi gauzak aldi berean eginez gero, zalantzetan eta prokrastinazioan (dena biharko uztea) eroriko baikara seguruenik.

 

Fittl jaunak esparru bat proposatzen digu bi fase horiek sistematizatzeko, eta guk honela egokitu ditugu:

 

Ideiaren fasea

 

  1. Gure ikuspegia zabaltzea: Munduarekiko dugun ikuspegia zein den konturatu eta gure taldeko kideen aldetik nahiz irakurgai interesgarrietatik jasotako beste ikuspuntu batzuetara irekitzea.
  2. Ideia arretaz aztertzea: Gure bezeroek behar dutela pentsatzen duguna eta gure bezeroek benetan behar dutena ulertzea da kontua.
  3. Ideia zehaztu eta ixtea: Gure ideiaren aldetik benetan balioa eskaintzen duena aukeratzea eta exekuzio-fasean zehar zertan oinarrituko garen erabakitzea.

 

Exekuzio-fasea

 

  1. Denbora ez galtzea. Ideia eta exekuzioa bi fasetan banatze hutsak asko lagunduko digu egunetan zehar ideia berari bueltak ez ematen, hau da, benetan aurrera egin gabe ez egoten.
  2. Arreta urrats guztietan jartzea. Produktu edo zerbitzu batek aurrera egin dezan, hainbat urrats txiki egin behar dira. Eginkizunak betetzeko ezinbestekoa da arreta momentu bakoitzean egiten ari garen horretan jartzea, aurrerago egin behar dugun horretan pentsatu gabe.
  3. Taldean lan egiten badugu, hobe da gure oharrak eta ideiak idatzi eta, berehala azaldu beharrean, horiek patxadaz hitz egitea, nahasketak eta deskuiduak ekiditeko.
  4. Emankorrak ez diren momentuak zaintzea. Beti daude horren emankorrak ez garen momentuak edo eginkizunak. Horiek nola eta zergatik gertatzen diren aztertu eta konponduz gero, lehenago lortuko dugu gure helburua.

 

Zuk ere zure ideiak martxan jarri nahi badituzu, jarri gurekin harremanetan. Abentura horretan laguntzeko desiratzen gaude. Ausartu zaitez ausarta izaten!

Post gehiago irakurri.

Abendua 11, 2024
Berrikuntza eta desberdintzea funtsezko zutabeak dira enpresa-eremuan arrakasta izateko, batez ere ingurune globalizatu eta oso lehiakor batean. Enpresa gehienak Interneten daudenez eta teknologia tresna eta erakusleiho gisa erabiltzen dutenez, are garrantzitsuagoa da behar bezala erabiltzen jakitea. Gaur egun, berrikuntza eta desberdintzea funtsezkoak dira jasangarritasuna eta epe luzerako arrakasta bermatzeko. Arlo horietan inbertitzen duten enpresek, nabarmentzea...
Azaroa 11, 2024
Besteren konturako lanaren zurruntasunik ez dagoenez, autonomo gisa bizitza pertsonala eta lan-bizitza bateratzeko erraztasun gehiago dituzula eman dezake, baina itxurazko malgutasun horrek arazoak ere sor diezazkizuke bi alderdiak bereizteko orduan: lana eta atsedena; negozioa eta aisia. Halaber, zure produktibitateari ere eragin diezaioke. Horregatik, komeni da arau batzuk ezartzea zure energia mantendu ahal izateko. Zure nagusia...
Urria 9, 2024
Maite Ibañez de Maeztu Maikalaren buru izan da, Bilboko Deustu auzoan eta Alde Zaharrean erreferente izan den gozotegia.   GAZTENPRESA: Maikala 2015ean abiatu zen proiektua da, ezta?   MAITE IBAÑEZ DE MAEZTU: 2015ean sortu zen, lantegiaren zatia martxan jarri zenean, eta urtebete geroago arte ez zen jarduera abiarazi Plaza Berrian, lehenengo dendarekin. Leioan trebatzea erabaki...
Urria 3, 2024
Normalean “babestuta” terminoa ikusten dugu, bai ekitaldietan, bai edukietan, baina zer esan nahi du zehazki? Babesletza marketin-estrategia bat da, non enpresa batek (babesleak) finantzaketa ematen dion erakunde, ekitaldi, pertsona edo kausa bati (babestuak), elementu horri lotutako marka erakustearen truke. Hau da, bi aldeek etekinak lortzen dituzten merkataritza-harreman bat ezartzen da. Sinergiak sortzeko lankidetza. Teknika horrek...
Iraila 18, 2024
Hiru hankako mahaia. Baina ez edozein. Sendoa, gogorra. Une onak pasatzeko elkartzen zaren horietako bat. Hori Emakumeook dela esan liteke. Hiru emakume ekintzailek sortutako proiektua. Almudena, Bea eta Naiarak.   GAZTENPRESA: Nola ezagutu zenuten elkar eta nola sortu zen Emakumeook? EMAKUMEOOK: Emakumeook gaur hemen ez dagoen hirugarren pertsona batengatik sortu zen, Ambrosa. Hirurak pandemian geunden...
Iraila 3, 2024
Zure negozioak bultzada bat behar du? Azkenaldian zure enpresa gelditu egin dela iruditzen zaizu? Agian, zure estrategia komertziala edo negozio-plana berriz ebaluatzeko garaia da, mailaz igotzeko, zure markaren ikusgarritasuna indartzeko eta zure produktuaren edo zerbitzuaren salmentak handitzeko. Hona hemen zure enpresaren egoera hobetzeko hainbat aholku, bai enpresa berria izan bai denbora luzea finkatuta eman.  ...

2025-02-10 01:11:01